Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Transferentzia

Etika Aplikatuko Zentroaren jakintzaren transferentziako ildoa hainbat esparrutan garatu da azken urteetan. Etika Aplikatuko Zentroko taldeak egin duen irakaskuntza eta ikerketako ibilbidearen garapena jasotzen du, eta eduki berriak txertatzen ditu inguruak planteatzen dituen elementuei erantzuteko eta Etika Aplikatuko Zentroaren Misioa garatzeko, jakintzaren transferentziarako dinamiken bidez.

Dinamika horien artean, nabarmentzekoak dira etika ekonomikoaren esparrukoak, aparteko arreta eskainirik ekonomia kritikoei; eta bakearen eta bizikidetzaren kulturarekin lotutakoak. Lan esparru horietara beste eduki batzuk ari dira sartzen: etika enpresako komunikazioan edo gardentasuna eta partaidetza esparru publikoan.

Etika Aplikatuko Zentroak jakintzaren transferentzian egin dituen jarduerak enpresa ehunari zuzendutakoak dira bereziki, zirkuitu ekonomiko alternatiboen garapenarekin konprometitutako erakundeei, bake eta giza eskubideen hezkuntzako erakundeei eta Administrazio Publikoei zuzendutakoak.

Transferentziako arloak: