Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Misioa eta Baloreak

EAZren helburua justizia soziala, bizikidetasun baketsua, pertsonen duintasuna eta bizitza sozial, politiko eta ekonomikoan parte-hartzeko eskubidea bermatzen duten praktikak (banakoak eta kolektiboak) aztertzea eta sustatzea da.

Gure lanean ikuspegi ugari integratzen ditugu. Pertsonek, gizarte organizazioek, erakunde publikoek eta enpresek errespetatu beharreko minimo etikoen inguruko hausnarketa egiten dugu. Pertsona eta gizartearen garapen integrala lortzeko laguntzen duten politika eta praktika sozialen sustepenarekin konbinatzen dugu gure lana.

Hausnarketa etiko teorikoa eta analisi enpirikoa integratzeko asmoa dugu, gizarte prozesuen esanahi eta euren garapenean eta emaitzetan garrantzia duten faktoreak aztertuz.

Gure misioa pertsona talde zabal, gizarte organizazio, enpresa, erakunde publiko eta zentru akademiko ezberdinen laguntzaz eramaten dugu aurrera, tokiko eta nazionarteko mailan. Horrek aukera ematen digu interkonexioak nabarmentzeko, tokiko, nazional eta nazioarteko esparrutan.