Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Nor den nor?

Ekoizpen zientifikoa

biografias
 
Aleman Arrastio
Alicia Alemán Arrastio GKEan teknikari lanak eta Deustuko unibertsitatean doktoretza lanak konbinatzen ditu. Euskal Herriko Unibertsitatean Politika Zientizetan lizentziatua eta Nazioarteko Harremanetan eta Nazioarteko Zuzenbide Publikoan Goi Mailako Diplomaduna da. Idahoko Unibersitatean Natur Baliabideetan eta Kontserbazio Zientzietan Master of Science da. Nazioarteko gobernu eta gobernuz kanpoko erakundeetan lan egin du, erauzte industrien arloan. Gaur egun, natur eta meatze baliabideen gobernantzaren inguruan sare lanetan dihardu (GIAN-GNMR). Bere tesian ikertzen du azkeneko 20 urtetan (1994-2014) GKEek bultzaturiko ahalmenen eragina Andeseko familien ogibideen bilakaeran.
 Arellano Javier

Javier Arellano YanguasEtika Aplikatuko Zentroko zuzendaria, ikerlaria eta irakaslea da. Garapen ikasketan doktorea Institute of Development Studies (IDS), Sussexeko Unibertsitatean. Bertan, Gobernantza eta Garapena masterra egin zuen. Ingenieri agronomoa da Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan. Erlijio Zientzietan eta Teologian lizentziatua da, Deustuko Unibertsitatean, eta baita Nazioarteko Ekonomian eta Lankidetzan Diplomaduna (HEGOA), Euskal Herriko Unibertsitatean.

Ekoizpen zientifikoa

 Barcari Olga Olga Barcari ingleseko filologian lizentziatua da Moldobako Nazioarteko Unibertsitate Askean. Eurocultura masterra Deustoko unibertsitatean. Doktorautza ikasketak egiten ditu nazioarteko eta kulturarteko ikasketak programa barnean. Bere tesia goi mailako heziketan nazioartekotzaren gainean datza. Eusko Jaurlaritzako beka predoktoral bat dauka eta Etika Aplikatuko Zentroan adskribaturik dago. Bere ikerketa ildoak: mugikortasun akademikoa, goi mailako nazioartekotzea eta sare akademikoak dira.
 Angela Bermudez

Ángela Bermúdez Vélez. Etika Aplikatuko Zentruko ikerlaria da Deustuko Unibertsitatean. Bere ikerketa bake kultura sortzeko laguntzen duten heziketa eta pedagogia prozezu desberdinak aztertzean datza. Historiako ikasgariaren bitartez, indarkeriarekiko ulermen kritikoago bat garatzea. Bere proiektua nazioarteko esparru baten barne dago, Historiako eta Gizarte Zientzietako irakasle desberdinek historiako mementu desberdinak nola irakasten dituzten aztertzen du. Bere doktorautza (2008) Harvard Unibertsitateko Hezkuntza eskolan egin zuen. http://deusto.academia.edu/BermúdezVélezAngela

Ekoizpen zientifikoa 

 Bernal Maria del Pilar María del Pilar Bernal Gómez, politika ikasketak egin ditu, Soziologian masterra kulturaren soziologian espezializatuta, Kolonbiako Unibertsitate Nazionalean. Ikerketa mailan esperientzia du derrigortutako pertsona desplazatuekin eta lurrari lotutako diskurtso sozialekin, Kolonbiako Magdalena Medion. Heziketa esperientzia eta giza eskubideei lotutako gaiekin ere lan egin du. Bakearen pedagogia, indarkeri-eza eta gatazken konponbidearekin loturik dauden proiektuekin lan egin du. Azken bi urtetan garapenerako nazioarteko lankidetza proiektuetan murgilduta egon da. Gaur egun Etika Aplikatutako Zentrora adskribaturik dago bere doktorautza ikasketak egiten dituelarik. Bere tesia “Erauzi industriak, gatazka sozialak eta lur iraunkorren sormena” da, zuzendaria Javier Arellano delarik.
 Galo Bilbao Alberdi Galo Bilbao Alberdi (Bilbao, 1963). Filosofian eta teologian lizentziatua. Teologian doktorea. Bilboko elizbarrutian, ebanjelizaio eta katesiko ordezkari elizbarrutia. Etikako irakaslea da Deusuoko unibertsitatean eta Etika Aplikatuko Zentruko kidea da unibertsitate beran. Gizabide eta lanbideen etika irakasten du ingenieritza fakultatean. Plataforma bakezaleetako kidea (Bakearen Aldeko Koordinakundea eta Bakeaz) eta “Biktima hezitzaileak” eta “Glencree” bezalako ekimenen dinamizatzailea da.

Ekoizpen zientifikoa
 
 Susana Carro Ripalda


Susana Carro-Ripalda. Deustoko Unibertsitateko Etika Aplikatuko Zentroan ikerlaria da, Bizkaiako Forualdundiak eta Europako Komisioak finantzaturik. Edinburgoko Unibertsitatean antropologiza sozialean masterra eta doktora da, eta Euskal Herriko Unibertsitatean hezkuntza zientzietan lizentziatua eta garapenerako lankidetzan diplomaduna. Erresuma batuan egin du gehienbat ibilbide akademikoa, irakasle eta ikerlari izan delarik Edinburgo, Glasgow eta Durham unibertsitateetan. Susanak hegoa globalean (Mexiko, Brasil eta Indian) landare transgenikoen inguruan diren eztabaidak eta gobernantzari buruz zuzendu du ikerketa proiektua, Johan Templeton fundazioak finantzatua. Gaur egun, Euskadiko nekazaritza-bioteknologien azpian dauden dimentsio etiko, sozial eta kulturalei buruz ikertzen ari da.

Ekoizpen zientifikoa

 
 Mónica Elices

Mónica Elices Zabala.  École Centrale de Nanteseko ingeniera zibila eta Mondragoneko Unibertsitateko ingeniera tekniko industrial mekanikoa da. Bere lan ibilbidea beti erainkuntza, lankidetza eta irakaskuntzari lotua izan da (perfil akademikoa, irakasleen irakaskuntza eta garapenerako hezkuntza). Guar egun ingenieritza fakultatean irakaslea da, Deustuko Unibertsitateko “Giza Eskubideak: Erronka Etiko, Sozial eta Politikoak” Doktorautza Programan hautagaia da eta Kantabriako Unibertsitateko Bide-Ingenieritza Fakultatean kolaboratzen du. Tesia doktorala kalitatezko eremu publikoak diseinatzeko hiritarren partehartzeari buruzkoa da.
 CEA_Gantxegi Irene Irene Gantxegi. Filosofian lizentziatua da, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko Irakaskuntzako masterra eta Gizarte Eraikuntzarako Etika masterra Deustoko unibertsitatean. Doktorautza ikasketak egiten ditu FPI beka bati esker.. Etika Aplikatuko Zentrura adskirbaturik dago. Bere tesiak euskal gatazka gai duten elaberrien irakurketaren bitartez indarkeriarekiko ikuspuntu kritiko bat landu daitekeen aztertzen du. Aldi berean, nazioarteko ikerketa batean lan egiten du: “Biolentzia Politikoaren Ulermen kritikoa Historia Irakaskuntzaren bitartez”. Ikerketa ildoak: bake ikasketak, etika, heziketaren filosofía.
 Javier Llorente Mingo
Javier Llorente Mingo
. Ekonomia eta enpresa zientzietan lizentziatua da. Ekintza Humanitarioan diplomaduna da. EAZ an kudeaketa ekintzaz, proiektu desberdinen segimenduaz eta aktibitate garapenaz ardutatzen da.
 FCO Javier Martínez Javier Martínez Contreras (Ourense, 1969), Filosofian lizentziauta (Deustoko unibertsitatean), Erlijio zientzietan lizentziatua (Salamancako Unibertsitate Pontifizioan) eta filosofian doktorea (Deustoko Unibertsitatean). Filosofiaren historia (modernoa eta garaikidea) eta etikako irakaslea da Deustokoko unibertsitaten 2001 urtetik. Etika Aplikatuko Zentruko kidea da eta Etika sozial eta politiko taldeko ikerlaria. Wissenschaftlicher Mitarbeiter iaen zen Institut M.-D. Chenu Berlinen 2001. Ikerlari gonbidatua gisa, eta baita Centro de Estudos Sociais Coimbrako Unibertsitatean (2013). Giza Eskubideetan aditua da Euskal Herriko unibertsitatean (2010) eta irakasle gonbidatua Instituto Tecnológico de Monterrey (México), bertan pentsamendu politiko garaikidea irakasten du.

Ekoizpen zientifikoa
 Xabier Mauleon Xabier Etxeberria Mauleon,filosofian doktorea eta Deusto unibertsitatean irakasle emeritua da, etika katedraduna eta Etika Zentruko zuzendaria izana. Irakasle bisitaria da Latinoamerikako unibertsitate desberdinetan, bertan erakunde indígena desbedinekin kolaboratzen du. Bere ikerketa ildoak oinarrizko etika, lanbideen etika, etika sozial eta politikoa (bereziki identitate kolektiboak) dira, baita giza eskubideen alderdi etikoa ere. Bere ikerketa hurrengo kolektibo hauei zuzentzen da: indarkeria polikoaren biktimei, herri indegenei eta adimen eta garapen urritasunak dituzten pertsonei.

Ekoizpen zientifikoa 
 
Cecilia Martínez

Cecilia Martínez Arellano, 
ingenieritza industrialean titulatua da Zaragozako unibertsitatean. Gizarte Eraikuntzarako Etika masterra Deustoko unibertsitatean. EFQM Euskaliteko senior ebaluatzailea da. Elizari lotutako enpresa eta organizazio desberdinetan lan egin du, planifikazio, kalitate sistema eta ingurumen arloetan, antolaketa kultura eta lidergoa proiektuen sarea garatuetako kudeaketa. Bere doktoretza ikasketak egiten ari da, aldi berean Deustoko Unibertsitatean misio eta identitate arloetan lan egiten duelarik. Bere doktoretza tesiak erakunde desberdinen parte-hartze prozesuak aztertzen ditu, hauen konpromisoa eta erakunde koherentzia balio etiko sozialekin sustatzeko.
Juan Ignacio Pagola  Juan I. Pagola Carte, kazetaria da, informazio zientzietan lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean eta komunikazioan doktorea Deustoko unibertsitatean. 1995.urtetik aisialdirako ekintza desbedinak (kirolak, sozialak, kulturalak eta pastoral) koordinatu ditu ikasleentzat Donostiako Deustoko kanpusean. 2000 urtetik Komunikazio departamenduko kidea da Giza Zientzien fakultatean, komunikazioari lotuta hainbat ikasgai irakatsi ditu. 2005tik 2012ra “EiTB-Deusto Ikusentzun, empresa eta erakundeen komunikazioaren kudeaketa” masterreko zuzendaria izan zen. Bere ildoak komunikazioaren etika, mezuen bitartez baloreen transmisioa eta garapenerako komunikazioa eta komunikazio organizaionala dira.

Ekoizpen zientifikoa
 Angélica Padilla Angélica Padilla Méndez, psikologian lizentziatua eta masterra Kolonbiako Unibertsitate Nazionalean. Gaur egun Etika Aplikatuko Zentrora adskribaturik dago Deustuko Unibertsitatean, Gatazka eta Bake Kultura ikerketa ildo barruan. Beka predoktoral bat du “Giza eskubideak: erronka etiko, politiko eta sozialak” programa barruan. Giza eskubide eta Herritartasunerako hezkuntza arloetan lan esperientzia du, bai klasean memoria historikoaren berreraikuntza sustatzen duten programen elaborazioan. Bere tesia historia ikasgaian indarkeria politikoa irakasten duten irakasleen heziketa da. Bakearen hezkuntzan erronka eta perspektiba ezberdinak Kolonbian. Aldi berean, nazioarteko ikerketa bati loturik dago “Biolentzia Politikoaren Ulermen kritikoa Historia Irakaskuntzaren bitartez”. Bere ikerketa ildoak: bakearen eta giza eskubideen aldeko hezkuntza, memoria historikoaren berreraikuntza indarkeria politiko eta sozial egoeretan.
 Javier Pérez Duarte Javier Pérez Duarte 1952an Bilbon jaioa, Zuzenbidean doktorea da eta Zuzenbidea eta Filosofian lizentziatua Deustuko unibertsitatean. Zuzenbidearen filosofian eta Gizabide eta lanbideen etika ikasgaien irakaslea eta koordinatzailea da Zuzenbide fakultatean. Deustoko Zuzenbide fakultatean Gizarte Erainkuntzarako Etika masterrean Administrazio publikoen etika irakasten du. Etika aplikatuko zentruaren ikerketa taldeko kidea da. Bere ikerketa ildoak giza eskubideak eta pentsamendu demokratikoaren inpliklazio filosofiko eta etikoak dira.

Ekoizpen zientifikoa
 Pedro Manuel Sasia Pedro Manuel Sasia Santos kimikan lizentziatua da eta kimika makromolekularrean doktorea, Eukal Herriko Unibertsitatean. Gaur egun irakaslea eta ikerlaria da Deustoko Unibertsitatean, klaseak Bilboko kanpusean ematen ditu Ingeneritza graduan, Ética para la Construcción Social eta Industri antolaketa masterrean. Graduetan Gizabide eta lanbideen etika irakasten du (gazteleraz eta ingelesez) baita Organizazioetara aplikatutako etika. Eta masterreran Etika enpresariala irakasten du. Universidad Autónoma de Madrid-en Límites y desafíos de los microcréditos en el Master en Microcréditos moduloa irakasten du eta Euskal Herriko Unibertsitatean Economía Social y Solidaria izeneko masterreran Finanzas Éticas ikasgaia ematen du.


Ekoizpen zientifikoa
 Izakun de la fuente Izaskun Sáez de la FuenteSoziologia Politikan lizentziatua da Deustuko unibertsitatean eta zientzia politika eta soziologian doktorea EHUn. Gaur egun, Deustuko unibertsitaean klaseak ematen ditu Bilboko kanpusean. Hizkuntza Modernoak eta Kudeaketa graduan irakasten du, baita Gizarte Eraikuntzarako Etikako masterrean ere, bertako zuzendaria ere delarik. Hurrengo hauek irakasten dituen ikasgaiak dira:
·Gizabide eta lanbideen etika (Hizkuntza Modernoak eta Kudeaketa Gradua).
·Bizitza sozialean aukera kritikoak (Giza Heziketa baloreen moduloa)
.Teoria poliko garaikideak (Gizarte Eraikuntzarako Etikako masterra).


Ekoizpen zientifikoa
 
 Diego Argumero

Diego Argumero Martínez politologoa da Kolonbiako Unibertsitate Nazionalean. Ikerketa Ereduak eta Arloak Gizarte Zientzieran Unibertsitate Masterra Euskal Herriko Unibertsitatean. Herritartasunerako hezkuntza arloan eta irakasleen heziketan esperientzia du. Gaur egun, “Giza eskubideak: erronka etiko, politiko eta sozialak” programa barruan doktoregaia da. Bere tesian batxilergoko ikasleek demokraziaren inguruko narratiba arauemaile eta narratiba sozialen arteko tentsio eta kontraesanak nola negoziatzen dituzten aztertzen du. Bere ikerketa aurrera eramateko BBVAko bekaduna da. Aldi berean, nazioarteko ikerketa bati loturik dago “Biolentzia Politikoaren Ulermen kritikoa Historia Irakaskuntzaren bitartez”.
 
 
Jon Ona

Jon Ona Sáenz Geografia, Historia eta Erlijio Zientzietan lizentziatua. Baliabide kulturalen kudeaketan diplomatua. Gizarte Eraikuntzarako Etika masterra Deustoko unibertsitatean. Bigarren hezkuntzako irakaslea izan da zentru publiko eta katoliko hitzartu desberdinetan. Baita Erlijio Zientziaetako Goi mailako Institutuan Donostian, non ikerketa eta irakaskuntza lanak egin dituen, Historia, Kristautasun primitiboan literatura eta teologiaren historiaren arloetan hain zuzen ere. Gaur egun, Teologia eta Psikologia eta Heziketan Zientzien fakultateeran irakasten du Deustoko Unibertsitatean. Bere ikerketa ildoak etika profesional iraskaskuntzak, eraikuntza sozialerako egin ditzakeen ekarpenak justiziari dagokionezaztertzen du; bere doktoretza-tesia gai hortan oinarritzen delarik.
 
 Laura Belmonte

Laura Belmonte Romillo. 
Deustuko Unibertsitateko zuzendaritza idazkaritzan diplomatua da. 1997tik 1998ra Aisialdia Ikasketa Institutuan lan egin zuen, batez ere kongresu eta ekitaldien antolakunta eta kudaketa jardueretan. 1998tik 2006ra Nazioarteko Harremanetarako Bulegoan Zuzendaritza Idazkaria izendatu zuten eta nazioarteko ikasleen beharrak kudeatzen aritu zen (egonaldiaren fase guzietan). 2006tik 2014 lana egin zuen Unibertsitateko Hizkuntza Institutuan, zertifikazio eta azterketei buruzko informazio bideratzen (Cambridge DELF-DALF, Goethe). Gaur egun, institutuaren idazkaria da.

 

Eskaera informazio

Etika Aplikatuta Zentroa
Contaktua
Avda. de las Universidades 2448007 - Bilbao944 139 225etica@deusto.es