Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Institutua


Euskal Gaien Institutua 1974an sortu zen, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesean, eta Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatearen barruko zentroa da 2009tik.

Zuzendariaren agurra

Elixabete Perez Gaztelu
Euskal Gaien Institutua osatzen dugunok komunikaziorako bitarteko hau gurekin partekatzeko gonbita egiten dizugu. Toki honetan aurkituko duzu gure helburu, zerbitzu, lan-talde eta ikerketei buruzko informazioa, baita jarduera akademiko, ikerketako eta zabalkundeko jarduera nagusien berri ere.

Hemendik aurrera, Institutua Deustuko Unibertsitatearen Bilboko eta Donostiako campusetan kokatuta egongo denez, nahi genuke euskal kulturarekin zerikusia duten gaiak jorratu eta sakondu nahi dituzten ikertzaile eta aztertzaileen topagune izatea, zentzurik zabalenean. Institutuak berez dituen ezaugarriek lagundu egiten dute, hain zuzen ere, euskal kulturaren azterketa diziplinartekoa eta diziplina ugarikoa izan dadin. Eta horregatik, gure asmoa da euskal kulturaren ikaskuntza beste kultura batzuen ikaskuntzarekin solasean ikertuko duten korronteak sortzea.

Azken batean, euskal ikaskuntzen ikuspegitik zabalik dagoen leiho bihurtu nahi genuke.
Hurreratu eta ezagutu gaitzazu. Agur bero bat.

Elixabete Perez Gaztelu
Euskal Gaien Institutuko zuzendaria
 

Tweets por @euskalgaiak

Informazio eskaera