Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Jardunaldiak eta mintegiak

Jardunaldiak eta mintegiak

Euskal arloko jardunaldiak, mintegiak, diziplina anitzeko hitzaldi zikloak, XXI. mendeko euskal gizarte eta kulturaren erronkei buruzko gogoeta, mahai ingurua eta azterketa bultzatzeko.

 

Fikzio seriatua hizkuntza gutxituetan: Goenkale eta Pobol y Cwm

2015eko neguan amaituko da Euskal Telebistako Goenkale telesail erreferentziala, eta aukera hori baliatuko dugu hizkuntza gutxituetan telebistarako fikzioa idaztearen inguruan bi hausnarketa plazaratzeko. Horretarako Galeserazko Pobol y Cwm telesail beteranoan -41. urtea beteko du aurten- gidoilaria den Gareth Evans eta Goenkaleko Pedro Fuentes eta Jose Luis Aranguren "Txiliku" hurbilduko ditugu haien esperientziak trukatu eta hizkuntza txikietan telebistarako idaztearen inguruan hausnartu eta literatura eta telebistaren arteko uztarketa esparruak esploratzeko.

Abenduak 10, arratsaldeko 18:00etan, Deustuko Unibertsitateko Ellacuria aretoan, Bilboko Campusean. Sarrera librea.

 

Txartela Iragarlea

 


 

 

Gabriel Arestiren Ondarea

 gabriel aresti ondarea 

 

50 urte bete berri dira Gabriel Arestiren Harri eta Herri poema liburua argitaratu zenetik, eta 2015eko ekainean 40 urte beteko dira bilbotar poeta hil zenetik. Une ezin egokiagoa Gabriel Arestiren bizitza, figura eta lana unibertsitatera ekarri eta haren ondarearen inguruko ziklo bat proposatzeko.


DeustoBide Herritartasun Eskolaren markoan unibertsitateko ohiko formatoak gainditu eta jarduera osagarriz osatutako ziklo berritzaile eta diziplinarteko bat antolatzeko aukera zabaldu zaigu Gabriel Aresti Kultura elkartearekin elkarlanean: saio bi Deustuko Unibertsitatean eta ibilaldi turistikoa Bilbon zehar, Bilboko Kafe Antzokian hasita. Gabriel Arestiren Ondarea Zikloa DeustoForum markoaren baitako hitzaldiarekin amaituko da.


Programa osoa 

 

Izen ematea eta matrikula

 

Jardunaldiko bideoa 

 

 

Jon Bilbao aro digitalean

Euskal kultura babesteak eta transmititzeak dakartzan erronkak 2014ko urriaren 30a.

Logo Jon Bilbao 

  

2014. urtea Jon Bilbao Azkarretaren jaiotzaren mendeurrena izan da; berebiziko bibliografo, irakasle, eta idazle euskal amerikarrarena. William Douglass antropologoarekin eta Robert Laxalt idazlearekin batera, Renon Nevadako Unibertsitateko Euskal Gaien Zentroa fundatu zuena duela hogei urte zendu zen. Hori dela eta, Euskal Gaien Institutuak, Giza Eskubideen Institutuak eta Deustuko Unibertsitatearen Liburutegiak Jon Bilbaoren eta bere lanaren omenez erakusketa bat eta jardunaldi bat antolatu dituzte. Jon Bilbaoren lana, Eusko Bibliographiak, euskal gaiei buruzko munduko datu base garrantzitsuenetariko bat da.

Jardunaldia. “Jon Bilbao aro digitalean: euskal kultura babesteak eta transmititzeak dakartzan erronkak”, erakusketari hasiera emateaz gain, diziplina anitzen topagune izango da. Bertan, Jon Bilbaoren ondarean sakonduko da, kontaketa pertsonalenak eta akademikoenak ezagutuko ditugu, eta, horrela, euskal gizartearen kultura eta ondarea babestea historiarako eta zientzia artxibistikorako nolako erronka den hausnartuko dugu ikuspegi anitzetik.

 

Programa

 

Izena emateko formularioa

 

 Kartel iragarlea 

 

  • Erakusketa: “Jon Bilbao, Euskal kulturaren armadore Eusko Bibliographia eta Deustuko Unibertsitateko Ondare Bibliografikoa

 

Erakusketa: “ Jon Bilbao, Euskal kulturaren armadore: Eusko Bibliographia eta Deustuko Unibertsitateko Ondare Bibliografikoak” euskal bibliografiaren bilakaeran interesatutako pertsona orori zuzenduta dagoen erakusketa gunea eskainiko du; baita elkarrizketa bat ere bere lanaren eta Deustuko Liburutegian euskal funtsean dauden liburu adierazgarrienen artean.

 

Urriaren 30a eta azaroaren 7a artean egongo da zabalik erakusketa, astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 20:00etara. Deustuko Unibertsitateko Liburutegiko erabilera anitzeko aretoa. Sarrera doan

 

  •  Itzulpena. Sormena. Literatura. Danele Sarriugarte eta Garazi Arrula Ruiz. Azaroak 20, osteguna 12:00 Bilboko Campuseko Garate Aretoa.

 

 

 

 

CAMIÑOS DE IDA E VOLTA / JOAN-ETORRIKO BIDEAK.

2014ko apirilaren 3an, 11:00etan , Camiños de ida e volta / Joan-etorriko bideak ekitaldia egin zen , Deustuko Unibertsitateko 153. gelan. Ekitaldian, Isaac Xubín izan zen , Harkaitz Canoren Pasaia Blues nobela galegora itzuli duena; baita Joxemari Sestorain ere, Lois Pereiro poetaren testuak euskarara ekarri dituen itzultzailea.
Galiziako Ikaskuntzen Katedrak, Euskal Gaien Institutuak eta Euskal Irakaslegoak batera antolatu eta Bizkaiko Foru Aldundiak eta Galiziako Xuntak finantzatu zuten topaketa horrek itzulpengintzaz eta literaturaz hausnartzeko bidea eman zuen, bi itzultzaileek bi autoreen lana itzultzean izandako esperientzia abiapuntu harturik.
 

Kartel iragarlea

 



 



Mintegiak

  • Ikerketa mintegia

"Euskaldunen immigrazioa Estatu Batuetan"
Irakaslea: Ishii  Hisao
Iralilak 19, ostirala 12:00
203, gela 2. solairuan. Deustuko Unibertsitatea, Bilbao
 

Kartel iragarlea

 

 

  • IX Euskal Herria Mugaz Gaindi Nazioarteko Mintegia

"Euskal Migrazio eta Erbestealdien Itzulerei Buruzko Hausnarketak"
2013ko Ekainak 18-19
Deustuko Unibertsitatea
Bilbo

Euskal Herria Mugaz Gaindi Nazioarteko Mintegia-ren IX.edizioak, "Euskal Migrazio eta Erbestealdien Itzulerei Buruzko Hausnarketak" tituluaren pean, itzulerako euskal migrazioen fenomenoa aztertu nahi du, itzulitako emigrante eta erbesteratutakoen egokitzapen eta birgizarterapeneko ezagutzan sakonduz, baita euren ekarpen ekonomiko eta sozialetan, eta jatorrizko gizartean duten eraginean ere.

Zer gelditzen zen emigrante eta erbesteratutakoen etxean itzultzerakoan? Nolakoa izan zen jasotako harrera? Zein ekarpen egin zituzten herrialdearen ondare material eta inmaterialean? Zein eragin izan zuten familia edo bertoko ekonomian?...

EHMG 2004an sortua izan zen "EuskoSare"-ko "Red de Investigadores de la Presencia Vasco-Navarra en el Mundo", Ikertzaileak-gatik. Mintegiaren helburuen artean diziplina aniztasun handiko ikertzaileen arreta erakartzea egongo litzateke, Euskal Ikasketekin erlazionatutako alderdi orokorrekin, eta batez ere, atzerriko euskal presentziarekin lanean daudenena, euren lana gizartean zabaltzeko asmoz.


Egitaraua kontsultatu


IZEN-EMATEA: Ezinbestekoa da izena emateaekainaren 12a baino lehen, ondorengo formularioa betez.
Informazio gehiago: estudios.vascos@deusto.es / 944 139 225

 

Jardunaldiak

  • 2012-11-12. Andrés de Mañaricúa y Nuere jaunaren oroimeneko jardunaldia .
    Joan den azaroaren 8an, Andrés de Mañaricúa y Nuere jaunaren oroimeneko jardunaldia antolatu zen Deustuko Unibertsitatean, Euskal Gaien Institutuak beste zenbait erakunderekin batera antolatuta.Jardunaldia 09:30ean hasi zen. Inaugurazio ekitaldian hainbat pertsona garrantzitsu izan ziren: Jaime Oraá jauna, Deustuko Unibertsitateko errektorea; Mario Iceta jauna, Bilboko gotzaina; Josune Ariztondo andrea, kultura diputatua; Jon Andoni Atutxa jauna, Bizkaiko Batzar Nagusien mahaiko 1. idazkaria; Ander Manterola jauna, Labayru Ikastegiko sortzailea eta zuzendari ohia; eta Nerea Mujika andrea, Euskal Gaien Institutuko zuzendaria. Nerea Mujika bera izan zen ekitaldiaren zuzendaria.

    Inaugurazio ekitaldiaren ondoren, Euskal Gaien Institutuko Mª Carmen Santa María andreak bere hitzaldian Mañaricúa jaunaren irudia aurkeztu zuen, bai eta bizkaitar horrek izan zuen ibilbidea ere.
    Jardunaldia goizez eta arratsaldez izan zen, eta bi mahai-inguru izan ziren. Horietan, Mañaricúa jaunak foru zuzenbideari edo euskal historiari eginiko ekarpenak aztertu ziren, batetik; eta diziplina horiek XXI. mendean gainditu beharko dituzten erronkak, bestetik.

    Era berean, jardunaldiaren barruan, Andrés de Mañaricúak idatzitako “Historiografía de Vizcaya. (Desde Lope García de Salazar a Labayru)” lanaren 3. argitalpena aurkeztu zen, zuzenduta eta hainbat gauza erantsita.Bertaratu zirenek, obraren ale bat jaso zuten


     
  • 2012-10-19. Bizkaiko emigrazioaren eta itzuleraren memoria historikoari buruzko jardunaldia.


    Egitaraua 


     

Itzaldi-Solasaldia

  • 2012-12-17. Bizkaitar belaunaldi ezberdinen telebistarekin lotutako aisiazko esperientziak

    Xabier Landabideak, DUko Aisiazko Ikaskuntzen Institutuko irakasle eta ikertzaileak hitzaldi-solasaldi bat eskaini zuen: Telebista adin-talde ezberdinen egunerokotasunean:ezberdintasunak eta antzekotasunak belaunaldi ezberdinen diskurtsoan. Telebista gure gizartean komunikabide nagusia den arren, komunikabideen ekosisteman gertatutako aldaketa teknologiko eta sozialek eragin handia dute funtzio eta erabileretan, baita telebista bera ulertzeko moduan ere.Komunikazio horretan aztertu ziren adin-talde bakoitzaren eta telebistaren (edo telebisten) arteko harremanak, bakoitzaren esperientzietatik abiatuta.Erantzun plurala eskaini nahi izan zitzaion “zer da telebista ikustea?” galderari, belaunaldien arteko aldeak eta antzekotasunak azalduz.
    Hitzaldi-solasaldia Bilboko campuseko 352. gelan izan zen, 10:00etan.
     
  • 2012-04-26. "Euskarazko komunikabideen erronkak"
    Parte hartzaileak:

    MARTXELO OTAMENDI jn. (Berriakozuzendaria)
    JOSE ANJEL ALDAI jn. (Zure ziztada behar dugu kanpainaren arduraduna)
  • 07/05/2012. Joseba Sarrionandia eta sarien mundua
    2011ko Euskadi Saria, euskarazko saiakera modalitatean, Joseba Sarrionandiari eman zitzaion eta polemika handia sortu zuen.Joseba Gabilondok, Josu Bijueskak eta Rosa Miren Pagolak, euskal literaturaren arloko unibertsitateko irakasle eta ikertzaileek (lehena Michiganen da eta beste biak Bilbon), euren ikuspegia eman zuten sarien inguruan, oro har, eta aipatutako 2011ko Euskadi literatur saiaren eta 2011ko Saioen arloko Nazioko Sariaren inguruan.
    Joseba Gabilondok Kanona, sariak eta merkatua: desiraren politikaz eta ekonomiaz globalizazioan hitzaldia eskaini zuen. Josu Bijueskak, Euskadi 2011 literatur sarien epaimahaiko kide izanak, Joseba Sarrionandia eta 2011ko Euskadi Literatura Sariak jorratu zuen. Eta, azkenik, Rosa Miren Pagola, 2011ko Saioko Estatuko Sarien epaimahaikide izana, Joseba Sarrionandia eta 2011ko Saiakera sari nazionala gaiaz mintzatu zen..
     

 

Bezte jarduera batzuk 

  • 2011-2012. Andrés Eliseo de Mañaricua y Nuere, beraren jaiotzaren mendeurrena 1911-2011
  • 2009/12/01. Esteban de Terreros y Pando: "vizcaíno, polígrafo y jesuita" obraren aurkezpena.
    III. Mendeurrena:1707-2000 , Esteban de Terrerosi buruzko atari tematiko berria.
  • 2011-12-12 Euskal Gaien Institutuaren Euskaldoken aurkezpena (Euskal Dokumentazio Zentroa), eta "Selección de recursos en la red en torno a la investigación en estudios vascos" proiektuaren aurkezpena, 094 gelan. Hauexek izango dira bertan: Joseba Abaitua, Estibaliz Amorrortu, Jon Ortiz de Urbina eta Nerea Mujika

 

Tweets por @euskalgaiak

Informazio eskaera

Euskal Gaien InstitutuaElixabete Perez GazteluMundaiz 50, 2001220080 DonostiaTel.:943.326.296estudios.vascos@deusto.es