Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Irakaskuntza eta ikerketa

 

2012/2013 ikasturtetik aurrera, eta Bolonia Planak ezarritakoaren arabera, galizierarekin lotuta hurrengo irakasgaiak eskainiko dira:

  • Segunda Lengua I: Gallego (6 credits)
  • Literatura Gallega (6 credits)
  • Historia, estructura y sociolingüística de la lengua gallega (6 credits)


Gainera, Galiziako Ikaskuntzen Katedrak galiziera ikastaroak antolatzen ditu edozein pertsonarentzat, unibertsitate-ko komunitateko kide izan zein ez. Izan ere, helburua galiziera eskuratu edo hobetzea baita, bai ahozko zein idatzizko konpetentzietan. Ikastaro hauek Hizkuntzen Europako Erreferentzia Markoak zehaztutako hainbat mailatakoak dira, eta Galiziako Xuntak deitzen dituen CELGA azterketak prestatzera bereziki zuzenduak dira.
 

 

Galiziera ikastaroa (hastapena)

Deustuko Unibertsitateko Ikasketa Galiziarren Katedrak, Galiziako Xuntako Secretaría Xeral de Política Lingüística erakundearen laguntzarekin, galizieraren hastapen ikastaroa antolatzen du. Galiziera gutxi edo oso gutxi dakiten pertsonak. Helburua oinarrizko gaitasunak garatzea da (bai ahoz zein idatziz). Europako Hizkuntzen Erreferentziazko Marko Bateratuak zehazten dituen A1 eta A2 mailei dagozkien gaitasunak, hain zuzen ere, eta Galiziako Xuntak deitzen dituen Celga azterketak prestatzera bereziki zuzenduak dira ((http://www.xunta.es/linguagalega/celga).

ORDUAK: 70 ordu presentzial
DATAK: 2017/11/21 - 2018/04/26
ORDUTEGIA: Astearteetan eta ostegunetan, 19:30tik 21:00etara
LEKUA: Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatean (Bilboko Kanpusean)
HIZKUNTZA: Galiziera
IRAKASLEA: Ana Fernández Troncoso (Galiziako Ikaskuntzen Katedraren irakasle). 334 bulegoa (telf. 944 139 063, est. 2493)


PREZIOA

Orokorra: 325 €

IZEN-EMATEA
: Ikastaroa egin nahi duten pertsonek dagokien kopurua sartu behar izango dute honako kontu korronte zenbakian: 0182-1290-36-0016521104 (BBVA). Sarrera horretan honako kontzeptua sartu beharko dute “Curso Gallego (código 8415)”. Bankuko ziurtagiria eta matrikula prezioa murrizteko aukera ematen duten egoera ziurtatuko dituzten agiriak eskaneatuta bidali beharko dira ondoko helbide elektronikora: ana.troncoso@deusto.es. Bestela posta arruntez ondoko helbidera:

Ikasketa Galiziarren Katedra
Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatea
Deustuko Unibertsitatea, 1. Postakutxa
48080 – Bilbo (Bizkaia)


Matrikularen zenbatekoa ez da itzuliko, ikasleak uko eginez gero.
EPEA: 2017ko azaroaren 20ra arte (12 ordu arte).

Ikusi posterra
 

Harremanetarako