Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Katedra

1992an sortu zen Filosofia eta Letren Fakultateko Galiziako Ikaskuntzen Katedra, 1991ko uztailean Galiziako Xuntaren eta Deustuko Unibertsitatearen artean sinatutako hitzarmen marko baten bitartez. Hitzarmen honen bidez, Deustuko Unibertsitateak lagundu egiten du Galiziako hizkuntza, literatura eta kulturaren ezagutza sustatzeko ekintzetan, ikastaro, hitzaldi, mintegi, argitalpen eta Galiziako Autonomia Erkidegoaren eta Deustuko Unibertsitatearen arteko laguntzarako balio dezakeen bestelako edozein jardueratan. Eta, Galiziako Xuntak, bere aldetik, baliabide ekonomiko eta materialez hornitzen du Unibertsitatea.

 

1998-1999 ikasturtetik aurrera, galiziar hizkuntza, literatura eta kultura ikasketa planetan txertatu eta eskaini ziren aukera askeko irakasgai moduan Unibertsitate osorako, era horretara gure Katedraren helburuak eraginkortasun handiagoz lortuko zirela sinistuta. Besteak beste, honako helburuak azpimarra daitezke:

  • Galiziako hizkuntza eta kultura ezagutzeko eta ikasteko aukera galiziarren ondorengoen eskura jartzea, horrela beren jatorriarekiko loturarik ez galtzeko, eta gai hauetan interesa duten ikasle guztientzat baliagarri izateko.
  • Unibertsitateko elkartekoa izan gabe, Galiziarekin zerikusia duten gaiekiko interesa duten guztientzat erreferente izatea.
  • Euskal Herrian hurbilen dauden Galiziako etxeekin harreman estua mantentzea, galiziar hizkuntza eta kulturako ikastaroak egiteko edo bestelako jarduerak martxan jartzeko, baita Galiziarekin zerikusia duen edozein gairen inguruan interesa duten pertsona edo erakundeei atenditzeko ere.

Gaur egun, Katedraren zuzendaria María Luz Suárez Castiñeira doktorea da eta bekadun irakasle bat du, Paulo Martínez Lema, Galiziar Filologian doktorea.

 

Harremanetarako

Ana Belén Crespo BastosDeustuko Unibertsitatea - Posta kutxa 148080 Bilbao944 139 063ana.bastos@deusto.es