Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Aribidean dauden ikerketa proiektuak

Barkatu, edukia itzuli gabe dago.

La desigualdad compleja en las sociedades plurales. Indicadores para las políticas públicas.

Título del proyecto:
La desigualdad compleja en las sociedades plurales. Indicadores para las políticas públicas.

Informazio gehiago
Ezkutatu informazioa
+-


Financiación:
24.200 euros

IP:
Dolores Morondo
 

Investigadores:
Cristina de la Cruz, Elena Ghidoni, José Ramón Intxaurbe, Tina Magazzini, Asier Martinez de Bringas, Mariana Rosca, Eduardo Ruiz, Gorka Urrutia.

Resumen

El proyecto propone avanzar en el estudio de los fenómenos de desigualdad compleja (también llamada interseccional, múltiple, cumulativa) con la finalidad de producir indicadores útiles para el diseño y la evaluación de políticas públicas en materia de igualdad y lucha contra las discriminaciones. El proyecto parte de la hipótesis, avalada por la literatura científica y por informes recientes de organismos estatales, de que en España la investigación relacionada con los fenómenos de desigualdad compleja, en los que interaccionan factores diversos (religión, raza, status migrante, clase económica) y dinámicas diferentes (interseccionalidad, asociación, estereotipización), necesita un ulterior esfuerzo de revisión conceptual y de diagnosis de las fuentes normativas y sociológicas para poder generar dichos indicadores. La investigación propuesta se vale de la experiencia del equipo de investigación en proyectos anteriores, que se centraban en el estudio de las demandas y mecanismos de gestión de la diversidad religiosa, para analizar la complejidad de diversos casos de desigualdad que ponen la religión en relación con otros factores como la raza u origen étnico, el estatus migrante o la clase económica. Los objetivos que se plantean son: 1) revisar los elementos que caracterizan los fenómenos de desigualdad compleja tanto desde el punto de vista teórico como metodológico, escogiendo aquéllos que puedan funcionar como indicadores, 2) realizar un estudio diagnóstico de las fuentes normativas y sociológicas relativas a fenómenos de desigualdad compleja que permitan aplicar los indicadores, y 3) formular unos estudios de caso que permitan la validación del aparato teórico y la experimentación del conjunto de fuentes normativas y sociológicas así como de los indicadores identificados.

 

Barkatu, edukia itzuli gabe dago.

Preparedness and Resilience to address Urban Vulnerability (PRUV)

Título del proyecto:
Preparedness and Resilience to address Urban Vulnerability (PRUV)

Informazio gehiago
Ezkutatu informazioa
+-


Financiación:
Project 2016-2019: This project has received funding from the European Union’s Horizon 2020 research and innovation programme under the Marie Skłodowska-Curie grant agreement No 691060

IP:
Cristina Churruca Muguruza
 

Investigadores:
Pablo Cortés Ferrández

Resumen

El IDH lidera el Work Package 2: “A protection approach to address urban resilience”, a través del estudio de caso en el municipio de Soacha (Colombia) y el apoyo al caso de Nairobi (Kenia).
El desafío planteado por la vulnerabilidad urbana es inmenso y está siendo agravado por la rápida urbanización no planeada, el cambio climático y la presión sobre los recursos. Si bien la percepción de que hay un cambio fundamental en el panorama de las crisis en las ciudades ya no es discutida, sin embargo los actores humanitarios están luchando con las complejidades de adaptar sus enfoques al contexto urbano. El proyecto tiene como objetivo informar de la necesidad urgente de reformar la intervención de la acción humanitaria y de la ayuda al desarrollo en las áreas urbanas para enfrentar el desafío planteado por la vulnerabilidad urbana.
Reunidos dentro del Consorcio PRUV hay una combinación de actores con una experiencia y experticia considerable en contextos urbanos que trascenderán disciplinas y sectores para enmarcar un nuevo paradigma de resiliencia y preparación para responder a los desafíos urbanos. Se trata de combinar las mejores prácticas existentes con el pensamiento innovador y la tecnología para cuestionar el estado actual del pensamiento crítico, con el fin de llegar a un enfoque novedoso, teniendo a las poblaciones urbanas afectadas en el centro.
Al combinar las perspectivas jurídicas, sociales, culturales, políticas y de salud pública de manera holística se añaden considerables aportes a la investigación sobre preparación y resiliencia, que, si bien no es nuevo en el sector de la ayuda en general, no se ha centrado suficientemente en los contextos urbanos hasta la fecha.
Las oportunidades de llevar a cabo la investigación con estudios de caso en África, Asia y América Latina se suman a la utilidad potencialmente amplia y la transferibilidad de los resultados a nivel mundial.


Barkatu, edukia itzuli gabe dago.

PeaceTraining.eu

Título del proyecto:
PeaceTraining.eu. Fortaleciendo las capacidades y el currículo formativo del personal involucrado en la prevención de conflictos y construcción de la paz a partir de aproximaciones a la colaboración y el conocimiento basado en tecnologías de información y comunicación.

Informazio gehiago
Ezkutatu informazioa
+-


Financiación:
Proyecto H2020 financiando por la Comisión Europea


IP
:
Cristina Churruca Muguruza
 

Investigadores:
Patricia García Amado y Catalina Uzcanga Lacabe

Resumen

Partiendo de un diagnóstico de las debilidades, fortalezas y retos de la formación en construcción de la paz y prevención de conflictos (CPPC) en Europa, PeaceTraining.eu busca optimizar las capacidades formativas de la UE en este sector con el objetivo de adaptar los cursos y actividades ofertadas a la realidad y los retos de la construcción de la paz. Con esta meta se propone revisar las actuales concepciones y currículos formativos de la CPPC para los múltiples sectores implicados en esta labor; desarrollar e introducir nuevos conceptos y métodos de formación; e implicar a expertos y actores en la identificación de prácticas, requisitos, retos y necesidades de la formación en este ámbito.
El resultado principal de este proyecto será la creación de un currículo de referencia en la formación en CPPC adaptable al nivel de experiencia, público objetivo y temática a abordar. Este currículo será la base de una plataforma web que proporcionará información sobre centros de entrenamiento y formadores, facilitando la búsqueda de formación en CPPC en Europa y la puesta en contacto de actores de construcción de la paz y formadores, además de la creación de una librería de buenas prácticas.

Nazioarteko integrazioa eta migrazioa: integraziorako bideak eta politikak (INTEGRIM)

INTEGRIM programa ikerketako prestakuntza programa da, eta beraren helburua da Europar Batasunean eta ondoko herrialdeetan migrazioa eta integrazio politika eta prozesuak ikertzeko dagoen gaitasuna egituratzea.

Informazio gehiago
Ezkutatu informazioa
+-

Proiektuaren izenburua:
Nazioarteko integrazioa eta migrazioa: integraziorako bideak eta politikak (INTEGRIM)


Finantzaketa:
Europako Batzordea - Marie Curie Action (erref. 316796)


Ikertzaile nagusia
:
D. Eduardo Ruiz Vieytez dk., Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuko zuzendaria


Unibertsitate elkartuak
:

  • Deustuko Unibertsitatea (proiektuaren koordinatzailea)
  • Liejako Unibertsitatea (Belgika)
  • Sussexeko Unibertsitatea (Erresuma Batua)
  • Lisboako Unibertsitatea (Portugal)
  • Amsterdamgo Unibertsitatea (Herbehereak)
  • Koç-eko Unibertsitatea (Turkia)
  • Europa Erdialdeko Unibertsitatea (Hungaria)
  • Poitierseko Unibertsitatea (Frantzia)

 

Laburpena

INTEGRIM programa ikerketarako prestakuntza programa bat da, eta beraren helburua da Europar Batasunean eta ondoko herrialdeetan migrazioa eta integrazio politika eta prozesuak ikertzeko dagoen gaitasuna egituratzea. INTEGRIM programan arlo akademikoko zortzi erakunde laguntzailek eta arlo akademikokoak ez diren beste seik parte hartzen dute. Programaren helburua da integrazioaren kontzeptuari buruzko ezagutza akademikoari ekarpen berritzailea egitea, Europako gizarteetan etorkizunean kohesioa egoteko faktore nagusi gisa.

Programak diziplina ugariko eta bidegurutzeko ikuspegia du, eta ikerketak integrazio politika eta prozesuei buruzko lau arlo jorratuko ditu:

  • Kultura identitatea eta integrazioa
  • Herritartasuna eta partaidetza politikoa
  • Lana eta gizarte-integrazioa
  • Hiri integrazioa, bizitegi ereduak eta mugikortasuna


Helburu orokorrak

INTEGRIMen helburua da ikerketa akademikoa egiteko gaitasuna hobetzea; migrazioarekin, immigranteen integrazioarekin eta aniztasunaren kudeaketarekin zerikusia duten politika publikoen inguruko ikerketa sustatzea; eta ikerketa horiek gobernuetako eta gobernuz kanpoko erakundeetan erabil daitezen erraztea.

Ikusi WEBSITE
 

Giza Eskubideak sustatzen europar politiketan (kanpokoetan eta barrukoetan) (FRAME)

FRAME 4 urterako diziplina ugariko proiektu bat da. Nazioartean aitorpena duten eta elkarrekin lotura duten Europa osoko eta munduko eskualde estrategikoetako 19 giza eskubideen institutuk osatutako partzuergo bat da.
 

Informazio gehiago
Ezkutatu informazioa
+-

Proiektuaren izenburua:
Giza Eskubideak sustatzen europar politiketan (kanpokoetan eta barrukoetan) (FRAME)


Finantzaketa
:
Europako Batzordea, Seventh Framework Programme


Ikertzaile nagusia
:
Cristina Churruca Muguruza dk.


Laburpena

FRAME 4 urterako diziplina ugariko proiektu bat da. Nazioartean aitorpena duten eta elkarrekin lotura duten Europa osoko eta munduko eskualde estrategikoetako 19 giza eskubideen institutuk osatutako partzuergo bat da. Lau ikertalderen bidez, FRAMEk soluzio sortzaileak eskaintzen ditu giza eskubideetako europar politiken koherentzia eta eraginkortasuna hobetzeko.

  • 1. Taldea: Faktoreak. Giza eskubideen babesa erraztu edo oztopatzen duten funtsezko faktoreak aztertzen ditu, baita giza eskubide eta demokrazia kontzeptuak, eta Zuzenbideak eta giza eskubideak babesteko erakunde eta tresnek duten zeregina, maila globalean, eskualde mailan edo estatu mailan.
  • 2. Taldea: Bi ardatz ditu: batetik, Europak giza eskubideen alde duen konpromisoa Nazio Batuekin, aldeaniztun eskualde mailako erakundeekin, eskualdeetako erakundeekin eta hirugarren herrialdeetako erakundeekin eta estatalak ez diren eragile estrategikoekin; eta, bestetik, Europar Batasuneko erakundeen eta estatu kideen arteko harremanak.
  • 3. Taldea: Politikak. Gai hauek jorratzen ditu: garapenari eta merkataritzari buruzko giza eskubideetako politikak; gatazketako giza eskubideen urraketak; askatasuna, segurtasuna eta justizia; eta kanpo ekintza giza eskubideetan eta demokratizazioan.
  • 4. Taldea: Tresnak. Adierazleak, tresnak eta proposamen politikoak egiten ditu, baita politiken konparaketa ere, Giza Eskubideei buruzko europar politikaren eraginkortasunaren jarraipena egiteko eta hobetzeko.

FRAMEk giza eskubideei buruzko ikerketan, hezkuntzan eta politiken berrikuntzan duen eraginak proiektua bukatu ostean ere iraungo du. 


Helburu orokorrak

FRAMEren bidez, 100 ikertzaile eta profesional ospetsu baino gehiago ari dira giza eskubideen arloko politika koherenterako funtsezko elementuak ematen:

1. Jakintza oinarri sakona, giza eskubideen babesaren oinarri diren faktore, kontzeptu, erakunde eta tresnak kontuan harturik.
2. Europar Batasunak, hainbat eragilerekin dituen harremanen eta bere politiken bidez, giza eskubideen gobernantza globalean ekarpena egiteko duen ahalmen osoaren ebaluazioa.
3. Politika proposamen, adierazle eta tresna multzo bat, politiken diseinuan giza eskubideak sendo ezar daitezen.

Immigranteen elkarteen gizarteratzea eta parte hartzea informazioaren gizartean

Immigranteen elkarteen gizarteratzea eta parte hartzea informazioaren gizartean: Informazioaren eta komunikazioaren teknologien eragina, inklusio digitala eta gizarteratzea Espainiako immigranteen elkarte nagusietan.

Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKTak) aztergai berria dira migratzaileen komunitateak eta diasporak ikertzeko orduan.
 

Informazio gehiago
Ezkutatu informazioa
+-

Proiektuaren izenburua:
Immigranteen elkarteen gizarteratzea eta parte hartzea informazioaren gizartean: Informazioaren eta komunikazioaren teknologien eragina, inklusio digitala eta gizarteratzea Espainiako immigranteen elkarte nagusietan.
 

Finantzaketa:
Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa (Erref. CSO2012-31999).
 

Ikertzaile nagusia:
D Pedro J. Oiarzabal, Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuko “ERRONKAK” ikertaldeko ikertzailea.
 

Laburpena

Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKTak) aztergai berria dira migratzaileen komunitateak eta diasporak ikertzeko orduan. Zalantzarik gabe, IKTen erabilerak herritar askoren bizitza hobetzen lagundu du, oro har, eta migratzaileen komunitateena, bereziki. Zehazki, ordenagailu pertsonala, Internet eta telefonia eguneroko baliabide bihurtu dira migratzaileen artean ere. Bestalde, immigranteen elkarteak lehen mailako gizarte kapitala dira, migratzaileak ahaldundu daitezen eta harrerako gizartean parte har dezaten sustatzeko. Bi errealitate horietatik abiatuta, galdera hauek bideratzen dute gure ikerketa: Zein puntutaraino ari dira immigranteen elkarteak IKTak erabiltzen euren zeregina eta bazkideena/erabiltzaileena garatzeko? Zein neurritan ari da teknologien erabilera errazten haien gizarteratzea eta partaidetza Informazioaren Gizartean? Komunitateen zelako gizarteratze irudia ari dira ematen immigranteen elkarteak IKTen bidez? Bestela esanda, elkarteek eurek garatutako lineako plataformek sendotu egiten dute migratzaileen gizarteratzea espainiar gizartean ala ez? “guetto etnikoak” eratzen dituzte ala “kulturen arteko zubi” digitalak dira?


Helburu orokorra

Espainian dauden immigranteen elkarteek zelan txertatzen dituzten IKTak euren funtzionamenduan aztertzea, Informazioaren Gizartean zein puntutaraino dauden integratuta eta zein parte hartze duten ezagutzeko, elkarteen arteko konparaziotik abiatuta, Espainian presentziarik handiena duten immigranteen taldeak kontuan hartuta.

 

“Eskubideen garaia” bikaintasun sare tematikoa

Finantzaketa: MINECO
Noiztik noiz arte: 1-12-2014 / 30-11-2016
Erreferentzia: DER2014-53503-REDT
Aurrekontua guztira: 35.000€
 

Informazio gehiago
Ezkutatu informazioa
+-

Helburuak

Eskubideen Garaia Sareak ikuspegi integraletik aztertu nahi du zein den Giza Eskubideen eginkizuna gaur egungo gizarteetan, erronkak eta desafioak identifikatu nahi ditu irtenbideak proposatzeko Eskubide Estatua finkatu eta zabaltzeko bidea egin dezaten.

Sareak giza eskubideak aztertzeko proposatzen duen analisi ulerkorra zuzen zuzenean dago bideraturik emaitza praktikoak lortzera. Horrela, irtenbidea eman nahi zaio, tradizionalki giza eskubideei buruzko lanek izan duten gabeziari, izan ere hausnarketa teoriko hutsean zentraturik edo praktikara soilik bideraturik egon baitira.

Horregatik, azterketa teorikotik abiaturik, politika publikoak ezartzeko neurriak bilduko ditugu, erakundeak eta giza eskubideekin lotutako operadoreen jarduerak diseinatzeko. Sareak erantzunak proposatzen ditu XXI. mendean, giza eskubideen arloan, planteatzen diren edo planteatu daitezkeen erronkei aurre egiteko eta sozializaziorako eta irakaskuntzarako bideak ezartzen ditu giza eskubideen balioaz gizartean kontzientzia sustatzera bideratuak.

Aipatutakotik, hauek dira helburu zehatz aipagarrienak:

  • Giza Eskubideei buruzko kalitatezko ikerkuntza sustatzea.
  • Estatuko eta Europako giza eskubideei buruzko araudien jarraipena egitea eta politika publikoetarako proposamenak egitea eskubideen ikuspuntutik.
  • Proposamen metodologikoak eta baliabide didaktikoak ezagutu, ikertu, trukatu eta sortu, giza eskubideen arloan, maila guztietan.
  • Trukerako espazioa eta komunikazio bideak sortu, arlo akademikoaren eta gizarte eragileen artean.
  • Giza eskubideetan oinarritutako kontzientzia soziala sustatu eta indartu, herritarrek kontzientzia izan dezaten zein eskubide duten. 


Jarduerak

Hauek dira Sareak egiten dituen jarduera garrantzitsuenak:

  • Ikerlanak egitea giza eskubideek gaur egun dituzten erronkei buruz.
  • Topaketa zientifikoak antolatzea.
  • Argitalpenak sendotzea.
  • Graduondokoak eta prestakuntza programak sustatzea giza eskubideen arloan.
  • Giza eskubideen arloko prestakuntzarako teknika berriak diseinatzea, arreta berezia jarrita metodo klinikoetan.
  • Politika publikoak diseinatzeko proposamenak sortzea.


Parte hartzaileak

Eskubideen Garaia sarearen barruan 12 ikertalde daude, Consolider-Ingenio 2010 ‘Eskubideen Garaia” proiektua osatzen zutenak, eta 3 talde gehiago ere baditu, unibertsitateen arteko zentro eta erakundeak dira, eta erreferentzia handia dira giza eskubideen arloko ikerkuntza, prestakuntza eta zabalkundean, bai estatuan, bai nazioartean:

1.Bartolomé de las Casas Giza Eskubideen Institutua (Universidad Carlos III, Madrid).
2.“Pedro Arrupe” Giza Eskubideen Institutua (Deustuko Unibertsitatea).
3.Institut de Drets Humans (Universitat de València).
4.Institut de Drets Humans (Catalunya).
5.Giza Eskubideen Behatokia (Universidad de Valladolid).
6.Gregorio Peces-Barba Behatokia (Universidad de Jaén).
7.Centro de investigación de la Efectividad de los Derechos Humanos (Universitat Jaume I).
8.Laborategia: “Sociedad de la Información y derechos humanos” (Universidad de Vigo).
9.Laborategia: “Implementación y eficacia de los derechos sociales” (Universidad de Zaragoza).
10.Observatorio de Investigaciones socio-jurídicas sobre Derechos y Libertades Fundamentales (Universidad de La Rioja).
11.Ikertaldea: “Informática, Lógica y Derecho” (Universidad de Sevilla).
12.Ikertaldea: “La Comparación en Derecho Constitucional” (Universidad de Cádiz).
13.Grupo de Filosofía del Derecho (Universidad de Cantabria).
14.Grupo de Filosofía del derecho y Filosofía política del Departamento de Derecho Público (Universitat Rovira i Virgili, Tarragona).
15.Clínica Legal de la Facultad de Derecho (Universidad de Alcalá).


Ikerrrildoak

Proiektuaren barruan, hamar ikerrildo daude, gaur egungo giza eskubideen erronkei dagozkienak:

  • Giza eskubideak testuinguru etiko, politiko eta juridikoan
  • Nazioarteko antolamendua eta justizia
  • Demokrazia, Gobernantza eta Parte hartzea
  • Giza eskubideen ezarpena eta eraginkortasuna
  • Kultur Aniztasuna
  • Zientzia eta Teknologia
  • Eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalak
  • Garapena eta Ingurumena
  • Talde ahulak
  • Askatasuna eta Segurtasuna 


Organigrama

Sarearen egitura osatzen duten plataformak –Ikerketa, Prestakunta eta Zabalkundea- aipatutako ikerrildoetan proiektatzen dira. Plataforma horiek, aldi berean, ekintza hauek garatzen dituzte: 

Ikerketarako Plataforma: Helburua da ikerketa programa osatzen duten ikerrildoak garatzea, horiek dira, gaur egun, giza eskubideen erronka nagusiak. Beste hainbat ekintza ere burutzen ditu: Age of Human Rights aldizkaria; Eskubideen Garaia agiriak argitaratzea; txostenak egitea “Eskubideen Garaia” (helburu praktikoarekin egindako ikerketak) eta “Eskubideen Garaia" topaketa zientifikoak antolatzea (Sarearen barruko eta kanpoko ikertzaileek hartzen dute parte).

Prestakuntzarako Plataforma: Ikerketa programako emaitzak prestakuntza eta hezkuntza arlora helarazten ditu, bai graduondokoen arloan, bai eskubideei lotutako operadore eta profesionalen prestakuntzan. Hiru ekintza nagusi dira aipagarrienak: Sareak antolatutako graduondokoak, kolektibo eta profesionalentzako eta Klinika Juridikoentzako ikastaroak.

Zabalkundeerako Plataforma: Helburu nagusia da ziurtatzea ekintzak eta lortutako emaitzak transmititzen direla eta horien transferentzia sustatzea erakunde, enpresa eta gizarteak osatutako ardatzean. Hiru ekintza dira aipagarrienak: Web orria eta sare sozialetako kontuak sortzea; Tiempo de los Derechos Urteko Biltzarra antolatzea (Zaragoza 2015, Cádiz 2016) eta HURI AGE argitaratzea, webeko espazioa da eta bertan daude jasota Sarean egiten diren lanak ikerrildoen arabera antolatuta, eta batzuek online sarbide daukate.

Sarearen izaera akademikoak eta osatzen duten taldeen bikaintasunak, HURI-AGE tresna egoki bihurtzen dute, giza eskubideen arloan graduondoko prestakuntza jasotzeko. Ez da harritzekoa, beraz, Sarearen barruan egotea giza eskubideei buruzko Espainiako Master eta Doktoregoetako programa garrantzitsuenak.


Argitalpenak

Sareko zentro eta ikertzaileek, ikerketa jarduera garrantzitsua garatzen dute giza eskubideen arloan eta horrela islatzen da, bereziki, Aldizkari zientifikoetan, bildumetan eta monografietan.
Ikerketa horietako batzuk The Age of Human Rights aldizkarian eta “Tiempo de los Derechos” paperetan argitaratzen dira, gainera beste ikertzaile batzuek lanak ere argitaratzen dira.

Graduondokoak

  • Máster en Estudios Avanzados en Derechos Humanos (Universidad Carlos III, Madrid).
  • Doctorado en Estudios Avanzados en Derechos Humanos (Universidad Carlos III, Madrid).
  • Máster en Derechos Humanos, democracia y justicia internacional (Universitat de València).
  • Doctorado en Derechos Humanos, democracia y justicia internacional (Universitat de València).
  • Erasmus Mundus Humans Rights Policy & Practice (Deustuko Unibertsitatea).
  • Doctorado en Derechos Humanos: Retos Éticos, Sociales y Políticos (Deustuko Unibertsitatea).

Prestakuntza ikastaroak

  • Giza Eskubideei buruzko Urteroko Ikastaroa (Institut de Drets Humans de Catalunya).
    Gizarte bidezkoagoa, giza eskubideak benetan betetzen dituena, izatea da helburua gizartea eraldatzeko egiten diren ekintza askotan. Horrelako ekimenen oinarri eta helburua baino harago, giza eskubideak jarduteko gida dira, maila eta sektore anitzekoak, izan ere pertsonen bizitzan garrantzitsuak diren arlo guztietan dute eragina. Ez dago legerik, ez dago jarduera publiko edo pribaturik eraginik ez duenik gizakien eskubideetan eta duintasunean.
    Ikastaroan aztertuko da zein egoera duten eskubide batzuek gaur egun eta zeintzuk diren eskubideak babesteko mekanismoak. Giza eskubideen urraketaren aurka lan egiten duten kolektiboen eta pertsonen esperientzia jasoko dugu: giza eskubideen alternatibak eta begirada berriak gizartearen benetako eraldaketarako.
  • Latinoamerikako Lider Indigenak Prestatzeko Programa (Deustuko Unibertsitatea) Latinoamerikako Herrialde Indigenentzako Giza Eskubideetako Prestakuntza Programa 2000tik antolatzen da. Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen aldeko Goi-Komisionatuaren eta Deustuko Unibertsitateko Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuaren lankidetzaren emaitza da programa hau. Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzaren laguntzari esker garatzen da. 

Informazio gehiago

Weba: http://redtiempodelosderechos.com/
Twitter: https://twitter.com/Red_HURIAGE
Facebook: https://www.facebook.com/huriage
 

ONDARE BIZIA - PATRIMONIO VIVO - LIVING HERITAGE

Proiektuaren izenburua

Euskal Erbestea, Emigrazio, eta Itzulera | Exilio, Emigración y Retorno Vasco | Basque Exile, Emigration and Return

Informazio gehiago
Ezkutatu informazioa
+-

Finantzaketa

BizkaiLab ekimena Bizkaiko Foru Aldundia – Deustuko Unibertsitatea.


Ikertzaile nagusiak

D Pedro J. Oiarzabal dk., Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuko “RETOS” taldeko ikertzailea, eta Nerea Mujika dk., Deustuko Unibertsitateko irakasle ikertzailea.


Laburpena

2011tik euskal erbesteratuen, emigranteen eta berriro itzulitakoen azken belaunaldikoen ahozko lekukotasunak berreskuratu eta jasotzen egin den ikerlanaren ondoren, kontakizun horien zabalkunde faseari ekin diogu, “Ondare Bizia: Euskal Erbestea, Emigrazioa eta Itzulera” plataforma sortuta. Helburua hauxe da: gertakari historiko eta sozial horren eta euskal gizartearen eta diasporaren ondare immaterialaren biltegi bihurtzea.


Helburu orokorrak

BILDU | ZAINDU | TRANSMITITU

  • Gaur egunera arte emigrazioaren eta erbestealdiaren memoria historikoa berreskuratzeko egin den lan akademikoan aurrerapausoak ematea, errealitate hura hobeto eta sakonago ezagutzeko. (ikusi “Bizkaiko emigrazioa ezagutzeko zentro birtuala: Bizkaiko emigrazioaren eta itzuleraren Identitatea, Memoria eta Kultura, 2011-2013”. Koordinatzaileak: Pedro J. Oiarzabal eta Nerea Mujika. Bilbao: Deustuko Unibertsitatea).
  • Euskal jatorriko emigrante, erbesteratu eta itzulitakoen azken belaunaldiaren ahozko memoria ahanzturatik ekartzea, gogoratu, zabaldu eta erakutsi behar den iraganaren protagonista izan baitira.
  • Emigrante, erbesteratu eta bere garaian itzuli zirenen ahozko memoria kontserbatzea, zabaltzea eta biziberritzea, Euskal Herriko ondare ez-materialaren oinarrizko alderdi dira eta. Memoria bera hutsean alferrikakoa da, transmititzen ez bada.
  • Euskal gizartea, bertako erakunde eta eragile sozialak eta, batez ere, emigranteak, itzuli direnak eta beren familiak “Ondare Bizia”-ko eragile aktibo eta partaide izan daitezen bultzatzea, dela materialak eman eta testigantzak egiteko, dela euskal emigrazioren fenomeno historikoa berregiteko. Horrela, emigranteak eta itzulitakoak ahaldundu egin nahi dira, ekimenaren partaide aktibo izan daitezen, beren bizitzako historiaren ikusle pasiboak izan beharrean. 
    Ondorioz, “Ondare Bizia: Euskal Erbestea, Emigrazioa eta Itzulera” sortzea proposatu nahi dugu, batetik, euskal emigrazioaren eta erbestearen ondare ez-materialaren eta materialaren erreferentziazko elementu izateko; eta, bestetik, euskal gizartearen esparru zabalean sekulako eragina izan duen gizarteko gertakariari buruzko datu baseen biltegi digitala izateko.
     

 

Bizkaiko emigrazioa ezagutzeko zentro birtuala: Bizkaiko emigrazioaren eta itzuleraren identitatea, memoria eta kultura.

Gaur egungo gizarteak eta, batez ere, gazteenek euskal emigrazioari buruz duten ezjakintasuna kontuan hartuta, eta emigranteen eta bere garaian itzuli zirenen azken belaunaldia nahitaez desagertuko dela aintzat hartuta, Bizkaiko memoria kolektiboaren eta bertako emigrazioaren eta itzuleraren gaineko azterlana egin behar da, lehenbailehen.

Informazio gehiago
Ezkutatu informazioa
+-

Proiektuaren izenburua:
Bizkaiko emigrazioa ezagutzeko zentro birtuala: Bizkaiko emigrazioaren eta itzuleraren identitatea, memoria eta kultura.

Finantzaketa:
BizkaiLab ekimena 

Ikertzaile nagusiak:
D Pedro J. Oiarzabal dk., Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuko “RETOS” taldeko ikertzailea, eta Nerea Mujika dk., Deustuko Unibertsitateko irakasle ikertzailea.
 

Laburpena

Gaur egungo gizarteak eta, batez ere, gazteenek euskal emigrazioari buruz duten ezjakintasuna kontuan hartuta, eta emigranteen eta bere garaian itzuli zirenen azken belaunaldia nahitaez desagertuko dela aintzat hartuta, Bizkaiko memoria kolektiboaren eta bertako emigrazioaren eta itzuleraren gaineko azterlana egin behar da, lehenbailehen. Ikerketa honen bidez, Bizkaiko emigrazioa ezagutu nahi dugu, protagonisten ahozko testigantzaren bidez, bai bere garaian emigratu zutenen, bai itzuli zirenen testigantzen bidez, gaur egun ahaztuta dugun kolektibo baten identitatea eta kultura ulertzeko.


Helburu orokorrak

  • Gaur egun arte emigrazioaren memoria historikoa berreskuratzeko egin den lan akademikoan aurrera egitea.
  • Gogoratu beharrekoa den iraganaren protagonista izan diren emigrante bizkaitarren azken belaunaldiaren ahozko memoria gogora ekartzea.
  • Bizkaiko emigranteen eta bere garaian itzuli zirenen ahozko memoria kontserbatu eta zabaltzea, Bizkaiko kultura eta historiako ondare ez-materialaren oinarrizko alderdi dira eta. Ondorioz, Bizkaiko Emigrazioaren Interpretazio Zentro Birtuala sortzea proposatu nahi dugu, batetik, Bizkaiko emigrazioaren eta erbestealdiaren ondare ez-materialaren eta materialaren erreferentziazko elementu izateko, eta, bestetik, emigrazioari buruzko datu baseen biltegi digitala izateko.
  • Bizkaiko gizartea, bertako erakunde eta eragile sozialak eta, batez ere, emigranteak, itzuli direnak eta beren familiak Interpretazio Zentro Birtualeko eragile aktibo eta partaide izatera bultzatzea, dela materialak eman eta testigantzak egiteko, dela Bizkaiko emigrazioren fenomeno historikoa berregiteko. Horrela, emigranteak eta itzulitakoak ahaldundu nahi dira, ekimenaren partaide aktibo izan daitezen, beren errealitatearen ikusle pasiboak izan beharrean. 
     

 

Eskaera informazio

Giza Eskubideen InstitutuaUnibertsitate etorbidea, 24 48007 BilbaoTel.: 944 139 102derechos.humanos@deusto.es