Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Bukatutako ikerketa proiektuak

Barkatu, edukia itzuli gabe dago.

La población refugiada en Bizkaia y su proceso de integración

Título del proyecto:
La población refugiada en Bizkaia y su proceso de integración

Informazio gehiago
Ezkutatu informazioa
+-

 

Financiación:
Proyecto de la Diputación Foral de Bizkaia, convocatoria 2016 de proyectos Bizkailab, Bizkaia Solidarioa ref. 2016-0000210 Think Tank 2016: Derechos Humanos y Cooperación. 01/01/2016-31/12/2016. 10.000€
 

IP:
Encarnación La Spina
 

Investigadores:
Trinidad L. Vicente, Gorka Urrutia, Dolores Morondo


Resumen

El campo específico de estudio del proyecto es el análisis de los diferentes procesos de acogida e integración de la población refugiada en el territorio foral de Bizkaia. Los procesos de integración son una realidad de estudio de capital importancia no solo en la Unión Europea sino precisamente en contextos sociales específicos como las ciudades y las provincias que en definitiva son quiénes deben afrontar los desafíos diarios de atención a las necesidades específicas de la población refugiada y garantizar la convivencia intercultural. No en vano, la crisis europea del sistema de asilo ha puesto en evidencia la necesidad de una mayor coordinación interinstitucional en los procesos de integración y acogida y también está siendo una ventana de oportunidad para introducir cambios y mejoras en el diseño de sus futuras áreas de intervención social de lo global a lo local. A tal propósito, entre los objetivos de esta investigación, se plantea evaluar de forma crítica la capacidad de los diferentes dispositivos de acogida existentes, los programas implementados desde las diferentes administraciones públicas y ONG’S así como proponer buenas prácticas y medidas de actuación prioritarias que conduzcan a la mejora de dichos procesos de integración en Bizkaia.

 

Barkatu, edukia itzuli gabe dago.

Análisis del proceso de acogida e integración de refugiados en España (2009-2016)

Título del proyecto:
Análisis del proceso de acogida e integración de refugiados en España (2009-2016)

Informazio gehiago
Ezkutatu informazioa
+-

 

Financiación
Programa de Ayudas a Proyectos de investigación Aristos Campus Mundus, ref. ACM 2016_24. 17/03/2016-17/11/2017. 11.950€
 

IP:
Trinidad L. Vicente, Juan Iglesias Martínez,
 

Investigadores:
Gorka Urrutia, Dolores Morondo, Encarnación La Spina, José Manuel Aparicio, María José Castaño


Resumen

Las dimensiones de la llamada crisis migratoria en Europa han reactualizado la agenda de investigación sobre migraciones forzosas, asilo y refugio en España, especialmente todas aquellas que tienen que ver con el acceso al territorio español a través de la llamada Frontera Sur, y con las procesos de reubicación y reasentamiento de solicitantes de asilo y refugiados en el espacio europeo. Una de las cuestiones relevantes que surge en este contexto tiene que ver con la acogida y posterior integración de solicitantes de asilo y refugiados en España. Un campo donde el conocimiento acumulado aunque creciente presenta todavía lagunas de estudio y observación sobre la deficiente gestión de las políticas migratorias europeas. Siguen existiendo, pues, múltiples interrogantes sobre las trayectorias de dichos migrantes forzosos, y la capacidad de los dispositivos, los mecanismos de protección y medidas que desde la administración pública y la sociedad civil se llevan a cabo para acompañarlas. Se trata de una realidad de estudio de capital importancia dado que dichos procesos de acogida e integración influirán decisivamente en su incorporación a la sociedad española y, finalmente, en la consideración pública del fenómeno. Esta investigación se inserta en este contexto social y de investigación, tratando de sumarse al conocimiento acumulado sobre la cuestión, y revelar nuevas realidades y datos empíricos sobre la realidad de los centros de acogida, pisos tutelados, lugares tradicionales de reunión de la población en España durante el periodo 2009-2015.

 

Gizarte eskaera berriak eta erlijio aniztasuna bateratzeko bideak udal edo eskualdeko esparru publikoan

Proiektuaren helburu nagusia da erlijio aniztasuna egoki kudeatzeko jardunbide egokiak eta gizarte, erakunde edo arau aldetik egokitzeko proposamenak egitea.

Informazio gehiago
Ezkutatu informazioa
+-

 

Proiektuaren izenburua:
Gizarte eskaera berriak eta erlijio aniztasuna bateratzeko bideak udal edo eskualdeko esparru publikoan: giza eskubideak eta jardunbide egokiak gutxiengo erlijiosoak egokitzeko, Quebeceko esperientziatik abiatuta.

Finantzaketa:
Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa (Erref. CSO2011-24804)

Ikertzaile nagusia:
Eduardo J. Ruiz Vieytez, Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutukoa

 

Lburpena

Proiektuaren helburu nagusia da erlijio aniztasuna egoki kudeatzeko jardunbide egokiak eta gizarte, erakunde edo arau aldetik egokitzeko proposamenak egitea. Proiektu honek ”Erlijio aniztasuna Euskal Herrian: gizarte eta kultur erronka berriak politika publikoetarako” proiektuan izandako esperientzia eta emaitzak ditu abiaburu. Bertan identifikatu zen zer erlijio gutxiengo zeuden Euskal Autonomia Erkidegoan. Proiektu berriak hasitako lana sakondu eta osatu nahi du, komunitate erlijiosoek egokitzeko egin dituzten eskaerak eta erlijio aniztasunak herri eta eskualde mailan planteatzen dituen gatazka errealak edo potentzialak sistematizatuz.

Horretarako, arreta berezia eskaini nahi zaio Kanadako gizartean, oro har, eta Quebecekoan, bereziki, izandako esperientziari.
Proiektuak espainiar gizartearen arazo erreal edo potentzialetarako erantzunak eskaini nahi ditu, diziplina ugariko ikuspegi batetik. Izan ere ikerketa eta proposamenen beharrizan handia dago arlo horretan, eta konparazioko analisiak ere behar dira erlijio aniztasunaren esparruko esku hartze publikoan nolabaiteko arrakasta izan duten ereduak probatu dituzten beste gizarte batzuekin.
 

Helburu orokorrak

  • Gutxiengo komunitate erlijiosoek tokiko edo eskualdeko espazio publikoan planteatzen dituzten gizarte eta erakunde mailako eskaerak deskribatzea eta sistematizatzea, komunitate horietako kideen erlijio askatasunaren eta gaur egun indarrean dagoen araudiaren artean gatazka iturri diren eta izan litezkeen puntu nagusiak identifikatzeko.
  • Kanadako gizartean erlijio aniztasuna harmonizatzeko erabili diren jardunbide egokiak aztertzea, arrazoizko egokitzapena eta hitzartutako doitzea kontzeptuen bidez, eta jardunbide egoki horiek gure errealitatera ekartzeko aukerak balioestea.
  • Erakunde egokitzapenerako edo jardunbide egokien garapenerako proposamen zehatzak egitea, gutxiengo erlijioen eskariak edo agian plantea ditzaketen gizarte gatazkak kontuan hartuta.
     

 

Mundu ikuskeraren erreferenteak eta gizarte eta politika antolaketa Latinoamerikako indigenen komunitateetan: nasak (Cauca, Kolonbia) eta tzeltalak (Txiapas, Mexiko)

Autogobernu maila handia duten indigenen komunitateen gizarte eta politika arloetako jardunbideak aztertzen ditu eta giza eskubideen nazioarteko zuzenbidearekin eta etika eta filosofia politikoekin alderatzen ditu.
 

Informazio gehiago
Ezkutatu informazioa
+-

Autogobernu maila handia duten indigenen komunitateen gizarte eta politika arloetako jardunbideak aztertzen ditu eta giza eskubideen nazioarteko zuzenbidearekin eta etika eta filosofia politikoekin alderatzen ditu.

Ikerketaren helburuak honakoak dira:
1) Nasa eta Tseltal herrien mundu ikuskeraren presentzia aztertzea haien autogobernu moduetan (maila guztietan);
2) modu horiek giza eskubideek eskatzen dutenarekin erkatzea, kultur desberdintasuna ere kontuan hartuta;.
3) behar izanez gero, gizarteko jardunbideen eta giza eskubideen arteko harmonizazioa hobetzeko ekimenak proposatzea;
4) aurkikuntzak giza eskubideei buruzko kulturen arteko elkarrizketaren esparruan kokatzea, laikotasuna edo erlijio aniztasuna bezalako gaien inguruan.

Ikertaldean hiru unibertsitatetako ikertzaileak (Deustuko Unibertsitatea, Universidad Iberoamericana de México, Universidad Javeriana de Cali) eta indigenen komunitateak daude bildurik. Ikuspegia diziplina artekoa da (antropologia-soziologia, etika eta filosofia politikoa, zuzenbidea, genero ikaskuntzak).

Erlijio aniztasuna Euskal Herrian: gizarte eta kultura erronkak politika publikoetarako

Proiektu honen helburua euskal gizartearen egungo erlijio aniztasunaren inguruko deskribapen eta azterketa eskaintzea da.
 

Informazio gehiago
Ezkutatu informazioa
+-

Proiektu honen helburua euskal gizartearen egungo erlijio aniztasunaren inguruko deskribapen eta azterketa eskaintzea da.

Alde batetik, aniztasun horren ahalik eta ikuspegirik osoena eman nahi da, EAEn dauden erlijio komunitateak identifikatzeko. Beste alde batetik, eskubideak egokitu beharraren inguruan ere hausnartu nahi da, erlijio identitateak eta komunitate politikoa bateratzeko. Gure azterketaren ikuspegiak erlijio aniztasuna kudeatu beharrean sakondu nahi du, gizartearen beraren egungo eta etorkizuneko ezaugarri gisa. Ildo horretatik, proiektuaren helburua da euskal erakunde publikoei zuzendutako gomendio batzuk idaztea, EAEko esparru publikoan gutxiengo komunitate erlijiosoek dituzten eskaerarik premiazkoenei neurriz eta zentzuz erantzuteko.

Proiektuak Pluralismo y Convivencia Fundazioaren ekimen batean du jatorria. Gero Ignacio Ellacuria Gizarte Fundazioak eta Giza Eskubideen Institutuak jaso dute ekimen hura, DUko Teologia Fakultatearen laguntzarekin. Lantaldea diziplina desberdinetako 10 ikertzailek osatzen dute.
 

Nazioarteko lankidetzaren zeregina behartutako lekualdaketen prebentzioan eta lekualdatutako populazioa babesten Kolonbian

Proiektu honen helburu nagusia hauxe da: aztertzea nolako papera duen nazioarteko lankidetzak Kolonbiako estatuari laguntzeko behartutako lekualdaketak aurreikusten eta lekualdatutako populazioa babesten.

Informazio gehiago
Ezkutatu informazioa
+-

Proiektu honen helburu nagusia hauxe da: aztertzea nolako papera duen nazioarteko lankidetzak Kolonbiako estatuari laguntzeko behartutako lekualdaketak aurreikusten eta lekualdatutako populazioa babesten.

Alde batetik, identifikatu nahi da nazioarteko lankidetzak zelan lagundu dezakeen lekualdaketen prebentzioko politika integral bat garatzen. Bestetik, bizilekuz aldatutako eta aldatzeko arriskuan dauden elkarteen benetako babesa sustatu nahi da ikuspegi humanitariotik. Eskubideen ikuspegia behetik gorako ikuspegia da, bizilekuz aldatutako eta aldatzeko arriskuan dauden elkarteetako kideek parte hartzeko modua emango duena euren ongizateari dagokion gaietan.

Proiektuaren jatorria Kolonbiari buruzko aurreko proiektu baten emaitza batzuetan dago (ikusi amaitutako proiektuak) eta Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuaren eta Javeriana Unibertsitate Pontifikaleko Politika Zientzien Fakultatearen artean dagoen lankidetzan. Lantaldea diziplina desberdinetako 8 ikertzailek osatzen dute.
 

Bukatutako beste ikerketa proiektu batzuk

Bukatutako ikerketa proiektuak

 

Informazio gehiago
Ezkutatu informazioa
+-

EKINTZA HUMANITARIOA GIZA ESKUBIDEAK BABESTEKO TRESNA GISA: AGENTZIA HUMANITARIOEN JARDUNA KOLONBIAN ETA HAREN ERAGINA
(2006-2007)

Ikerketa proiektuak gatazkaren egoera aztertu zuen diziplina arteko ikuspegi zorrotzez. Helburu nagusia ekintza humanitarioa giza eskubideak babesteko tresna gisa planteatzea zen. Horretarako, azterlanak Kolonbian funtsezkotzat jotzen diren zenbait agentzia humanitario hartu zituen ardatz, baita Kolonbiako gatazkako biktimen eta giza eskubideen egoera ere. Proiektu honen emaitza nagusia “colombia en su laberinto, una mirada al conflicto” argitalpena izan da (esteka) edo (ikusi Argitalpenak). 
 

HERRITARREN PARTE HARTZE ESPERIENTZIAK SISTEMATIZATZEA
(2005-2006)

Alboan Fundazioarekin eta Hegoarekin partzuergoan egin zen ikerketa hau. Helburua herritarren parte-hartze esanguratsuak sendotzea eta ezagutzera ematea izan zen, batez ere Euskal Herriko gizarte erakundeak sentsibilizatzeko, baita Kolonbiako, Costa Ricako eta Espainiako Estatukoetan eragiteko ere. Hainbat material argitaratzea izan da proiektu honen emaitza (ikusi esteka) edo (ikusi Argitalpenetan). 


NORTASUN ISLAMIKOA ETA ESPAZIO PUBLIKOA EUSKAL HERRIAN

Ikerketa honen helburuak honakoak dira:
1) zehaztea zein neurritan diren bateragarri/bateraezin gure gizarteko egitura instituzional, judizial edo politikoekin pertsona musulmanek beren nortasun islamikoaren osagarritzat jotzen dituzten elementuak, eta
2) egitura bateragarriak errealitate horretara egokitzeko aukera aztertzea.

Lan hau egiteko honako eskema jarraitu zen:

  • Islama: identitate islamikoen oinarrizko erreferenteak; Europako Islama: korronteak, erreferentziak, adierazpen nagusiak. Islama globalizazioan: Islama eta postmodernitatea.
  • Aniztasuna, kultura aniztasuna, gizarte irekiak edo itxiak, estatuaren neutraltasuna erlijioari edo identitateari dagokienean; espazio publikoaren ideia: esparru kontzeptuala.
  • Erlijio ezberdintasunak (edo erlijio identitate desberdinak) eta gizarte demokratikoak: ikuspegi politiko-juridiko konparatua: nazioarteko eta barneko araudiaren eta jurisprudentziaren azterketa.
  • Identitate islamikoa espazio publikoan adierazten deneko faktore edo elementu (asmo) zehatzak.

Identitate islamikoa hobeto egokitzeko, gaur egungo egiturak aztertu eta birformulatzeko aukera: aldaketa filosofikoak, politikoak, juridikoak.
 


EKINTZA HUMANITARIOAREN ERAGINAREN EBALUAZIOA GUATEMALAN

Ikerketaren helburu nagusia hauxe izan da: 1996an sinatutako bake akordioen inplementazio eta garapenerako bide desberdinen bidez, nazioarteko komunitateak zer paper jokatu duen aztertzea.

Horrekin batera, beste helburu zehatz batzuk ere ezarri dira:

  • Alde batetik, hiru ikuspegi metodologiko baliozkotzea: genero ikuspegia, giza eskubideen ikuspegia eta herri indigenen eskubideen ikuspegia, Guatemalan bake akordioak sinatu ondoren nolako garapena izan duten aztertzeko.
  • Beste aldetik, herrialde horretan joan den hamarkadan nazioarteko lankidetzaren benetako eraginaren analisi bat eskaintzea, parte hartu duten eragileek jokatu duten papera, estrategiak eta jarraitutako ikuspegiak aztertuz, baita bake prozesuaren eboluzioan izan duten eragina ere.
     


GIZA ESKUBIDEEN ALDARRIKAPEN UNIBERTSALA

Nazio Batuen Erakundearen Giza Eskubideen Aldarrikapena sinatu zeneko 50. urteurrena funtsezko unea da Aldarrikapenaren jatorriari eta esparruari buruzko ikerketa egiteko. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak finantzatu eta 1999an bukatu eta argitaratu da. Ikerketak Aldarrikapenaren sorrera eta edukia aztertzen ditu; beronen garapena eta inplementazioa 66ko First Certificate (FCE) Eranskin batean, aldarrikatu zirenetik hona igaro diren 50 urteotan izan diren giza eskubideen urraketen ikuspegia ere jasotzen du.
 


LEGEZ KANPOKO IMMIGRANTEEN EGOERA ESTATU ESPAINIARREAN

Ikerketa honen helburua Estatu Espainiarrean legez kanpo dauden immigranteen egoera soziala eta juridikoa zehaztea da. Ikerketa hau Jesulagunen Errefuxiatuentzako Zerbitzuak babestu zuen, Britainia Handian eta Alemanian burutzen ari ziren ikerketekin batera egin zedin. Landa-lana Andaluzian, Katalunian, Euskadin, Madrilen eta Murtzian egin da. Amaitu eta emaitzak 1999an argitaratu dira.
 


AINTZIRA HANDIETAKO GATAZKA

Ikerlan honek Afrikako Aintzira Handietako gatazkaren arrazoiak, garapena eta gaur egungo egoera aztertzea du helburu. Azterketak azken denboretako krisi humanitariorik handiena den honen ondorioak atera nahi ditu, inplikazioak eta giza laguntzako erakundeen jarduteko era ere aztertu nahi du. Ladislas Bizimanak egin eta 1999an argitaratu da.
 


GIZA ESKUBIDEEN TEORIAK ETA PRAKTIKAK AFRIKAN

Proiektu hau Mbuyi Kabunda doktoreak garatu du eta giza eskubideen egoeraren diagnostiko bat egin nahi du afrikar kontinentean, ez bakarrik urraketen aldetik, baita giza eskubideen teoriaren balizko ikuskera afrikar batetik ere. Amaitu eta 2000an argitaratu da. 

 

GIZA ESKUBIDEEN EGOERA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN

Ikerketa honen helburua giza eskubideak Euskal Autonomia Erkidegoan zein egoeratan zeuden aztertzea izan zen, ikuspegi juridiko eta soziologikotik. Euskal erakundeentzat ere lagungarri izateko asmoz egin zen, Euskal Herrian giza eskubideak etengabe sustatu eta defenditzeari begira, hain zuzen.
 


AUTODETERMINAZIO ESKUBIDEA ETA EUSKAL HERRIKO EGOERA

Autodeterminazioa hainbat ikuspegitatik aztertzen da: autodeterminazio eskubidearen azterketa juridikoa egiten da, beronen zentzua eta irismena zehazteko; eskubide horren lanketa etikoa egiten da, gaur egungo filosofia politikoaren ikuspegi desberdinetatik; eskubide hau Euskal Herriko eztabaida politikoan zelan agertzen den ikertzen da; eta ikerketa konparatua egiten da, beste gatazka nazional edo identitarioen eta gurearen arteko aldeak ikusteko.


IKASKETA HUMANITARIOEN UNITATEA

Madrilgo Gatazka eta Ekintza Humanitarioei buruzko Ikaskuntzen Institutuak eta Mugarik Gabeko Medikuak GKEak batera garatutako ekimena da eta ECHO - Europar Batasuneko Arazo Humanitarioen Sailak finantzatua. Helburua hauxe da: gaur egunean dauden krisi humanitario nagusien azterketa egitea, zelako eragina duten, erakunde humanitarioen jokatzeko moduak eta lan horretan jardutetik ateratzen diren ikasgaiak jorratzea.
Ikerketaren lehen lau faseak bukatu dira eta emaitzak Icaria argitaletxean argitaratu dira. Hauexek dira izenburuak: "Los desafíos de la acción humanitaria", "Puertas cerradas: el acceso a las víctimas en la acción humanitaria" eta "Movimientos de población: consecuencias humanitarias" .
 


EKONOMIA SOLIDARIOA ETA UNIBERTSITATEKO PRESTAKUNTZAN ZELAN TXERTATU

Helburu nagusia ekonomia solidarioa gaur eguneko ikasketa planetan sartzeko unibertsitate mailako proposamen bat egitea izan da, euskal eta espainiar gizartean ongizatea eta justizia hobetzeko prestakuntza eta hausnarketarako erreferentzia puntu izan dadin eta ekarpenak egin ditzan. Funtsezko lau ardatzen inguruan eratu da:
1) ekonomia solidarioa eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalen barruan; 2) ekonomia solidarioaren egungo egoeraren analisia, nazioartetik hasi eta herri mailara; 3) ekonomia solidarioaren inguruko prestakuntza, ikerketa eta hausnarketako beharrizanen analisia; 4) ekonomia solidarioa unibertsitateko prestakuntzan txertatzeko eredu baten proposamena.

 

 

Ekonomia soziala eta solidarioa, Bizkaiko Lurralde Historikoko etorkinen eta emakumeen kolektiborik ahulenak enpleguaren bidez gizarteratzeko eragilea

Mendebaldeko gizarteek dinamika berriei erantzun behar diete, besteak beste gero atzerritarren populazio handiagoari, langabezia tasa altuei eta gizarte bazterkeriako prozesu kopuru handiari, kontuan hartuta askoz gehiago eragiten dietela prestakuntza gutxiko eta gizarte desegituraketa handiko kolektiboei.

Informazio gehiago
Ezkutatu informazioa
+-

Proiektuaren izenburua:
“Ekonomia soziala eta solidarioa, Bizkaiko Lurralde Historikoko etorkinen eta emakumeen kolektiborik ahulenak enpleguaren bidez gizarteratzeko eragilea”. 


Finantzaketa
:
Bizkailab: Bizkaia Solidarioa Ref. 5764 


Ikertzaile nagusia
:
María Esther Aretxabala 

 

Laburpena

Mendebaldeko gizarteek dinamika berriei erantzun behar diete, besteak beste, gero eta atzerritarren populazio handiagoari, langabezia tasa altuei eta gizarte bazterkeriako prozesu kopuru handiari, kontuan hartuta askoz gehiago eragiten dietela prestakuntza gutxiko eta gizarte desegituraketa handiko kolektiboei. Horiek guztiak Bizkaiko Lurralde Historikoan ere gertatzen dira, eta sistemaren funtzionamendu globala jartzen dute zalantzan, beharbada oraindik behar bezala balioetsi ez diren ondorio ekonomiko eta sozialekin.

Desabantailan dauden taldeak lan-merkatuan sartzeko –normalizaziorako eta integraziorako alderdi garrantzitsua–, gizarte berrikuntzako eta inklusio aktiboko kontu batzuk tratatu behar dira. Eta, beraz, hori kontuan hartuta, ekonomia sozialaz eta solidarioaz hitz egin dezakegu; izan ere, ahulagoak diren gizarte kolektibo batzuen gizarteratzean harkorragoa den sektoreaz dihadugu. Bizkaiko ekonomiaren eremu hori erantzun bereziak ematen hasi da, eta aitzindaria da egoera ahulean dauden pertsonen integraziorako mekanismoak bilatzen; izan ere, alternatiba berriak eskaintzen ditu, balio ekonomikoa balio sozialekin bateratzen duten funtsezko printzipio batzuk oinarri dituen filosofiatik abiatuta.

Alde horretatik, ikerketarako proposamen hau diziplina ugariko ikuspegia eta ikuspegi kualitatiboa eta kuantitatiboa oinarri hartuta egingo da. Helburua da, batetik, nazioarteko etorkinak eta emakumeen kolektiborik ahulenak gizartean eta lanean txertatzeak eta Bizkaian ekonomia sozial eta solidarioko enpresen fenomenoak dakartzan erronken ezagutza teorikoan eta enpirikoan sakontzea eta jakintza hori zabaltzea. Beste alde batetik, helburua da arazo errealen eta Bizkaiko ekonomiaren sektore honek gizarte egoera ahulenean bizi direnekin bideratutako irtenbide egokien gainean hausnartzea.


Objetivos generales

  •  
  • Helburu nagusia: Ekonomia sozialaren eta solidarioaren eta Bizkaian gizarte egoera ahulean bizi diren etorkin eta emakumeen taldeen binomioa zabalago eta sakonago aztertzea, prestakuntzari eta gizarteratzeari eta laneratzeari dagokienez.
  • Helburu zehatzak:
    • gizarte egoera ahulean dauden taldeek bizi dituzten prozesuak sakon aztertzea, beharrezko trebetasun eta gaitasunak eskuratzeko eta lan merkatu normalizatura sartzeko,
    • egoera ahulean dauden taldeak laneratzeko eta gizarteratzeko jardunbide egokiak identifikatzea, eta
    • enplegu eta garapen politiken bidez eskuratutako informazioa egiaztatzea.


 

 

Awas Tingni indigenen komunitatea versus Nikaragua: giza eskubideak, tokikoak eta globalak

Proiektuak Awas Tingni kasuko esperientzia sistematizatu nahi du, jardunbide egoki batzuk eskuratzeko eta, horrela, egoera ahulean dauden beste komunitate indigena batzuei edo bestelako taldeei etorkizunean euren eskubideak defendatzen laguntzeko, bai tokian-tokian eta bai nazioartean.

Informazio gehiago
Ezkutatu informazioa
+-

Awas Tingni indigenen komunitatea Nikaraguako kostalde Atlantikoan dago. 90etan, Nikaraguako gobernuak SOLCARSA hego korear konpainiari laga zizkion egur ustiaketako eskubideak komunitatearen arbasoen lurraldean, nahiz eta Nikaraguako Konstituzioak eta geroagoko legeek aitortzen zieten herri indigenei euren ohiko lurrez gozatzeko eskubidea. Komunitateak eskualdeko eta estatu mailako epaitegietara jo zuen, kontzesio hori atzera botatzeko, baina ez zuten arrakastarik izan.

Epaiketetan, komunitateak Arizonako Unibertsitateko Indigenen Eskubideen Zentroko legelari eta antropologoen aholkularitza eduki zuen, James S. Anaya irakaslearen zuzendaritzapean. Barruko helegite judizialak agortutakoan, Amerikako Estatuen Erakundeak ezarritako giza eskubideak babesteko sistemara jotzea erabaki zuen komunitateak. Prozesu luze eta katramilatsu baten ondoren, Costa Ricako San Josén egoitza duen Giza Eskubideen Gorte Interamerikarrak erabaki historikoa eman zuen 2001eko abuztuaren 31n, indigenen eskubideen eboluzioan inflexio-puntu bat ekarri duena nazioarteko esparru juridikoan.

Gorte Interamerikarrak defendatu zuen Nikaragua estatuak Awas Tingni komunitatearen ohiko lurren gaineko jabego eskubideak urratu zituela. Ondorioz, Gorteak agindu zion Nikaraguari komunitatearen betidaniko lurrak mugarritu eta izendatu zitzala, bertan behera utzi zezala eskubide horiek urratuko zituen edozein jarduera, eta ezarri zezala mekanismo egoki bat herrialdeko indigenen komunitate guztien lurrak egoki ziurtatzeko.

Ikerketa proiektu honek Awas Tingni kasuko esperientzia sistematizatu nahi du, jardunbide egoki batzuk eskuratzeko eta, horrela, egoera ahulean dauden beste komunitate indigena batzuei etorkizunean euren eskubideak defendatzen laguntzeko, bai tokian-tokian eta bai nazioartean.

Horretarako, erantzun beharreko oinarrizko galdera batzuk hartuko dira abiapuntu gisa:

  • Zelan antolatu zen erabakia hartzeko prozesua?, izan zuen komunitateak parte hartze esanguratsurik erabakia hartzeko prozesuan?
  • Zein izan zen prozesuan parte hartu zuten eragileen rola: komunitateko liderrena, Nikaraguako tokiko GKEena, nazioarteko GKEena, komunikabideena, etab.?
  • Erabil daiteke Awas Tingni kasua aurrekari gisa etorkizunean plantea litezkeen antzeko kasuetan?
  • Prestatuta daude Gorte Interamerikarra bezalako giza eskubideetako nazioarteko erakundeak herrialde indigenak bezalako komunitate baztertuen eskubideak egoki defendatzeko?
  • Gauzatzen ari dira Gorte Interamerikarreko ebazpenaren alderdirik nagusienak?
  • Zelan ikusten ditu komunitateak, alde batetik, eramandako prozesua, handik urte batzuetara, eta, bestetik, Nikaraguako gobernuak ebazpena aplikatzearen inguruko arazo nagusiak?


Finantzaketa:
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila (Erref. HU2010-40)
 

Eskaera informazio

Giza Eskubideen InstitutuaUnibertsitate etorbidea, 24 48007 BilbaoTel.: 944 139 102derechos.humanos@deusto.es