Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Deialdiak

Programa Marie Curie - COFUND

Gaia: IKERBASQUE 2017 ikerketako beka

 

Informazio gehiago
Ezkutatu informazioa
+-

Zabalik dago Ikerbasque 2017 deialdia

Deustuko Unibertsitateko Giza Eskubideen Institutuak bermea eman diezaioke Institutuko lan arloetara bildu nahi duten ikertzaileen hautagaitzari.

Giza Eskubideen Institutuko bermea lortu nahi duten hautagaiek dokumentu hauek bidali beharko dituzte: curriculuma, argitalpen egin berri bat pdfn eta Institutuko lan arloetan duten interesa azalduko duen motibazio gutuna. Informazioa 2017ko martxoaren 12a baino lehen bidali behar da posta elektronikoz derechos.humanos@deusto.es helbidera, gaian Ikerbasque 2017 adieraziz.

Zure berme eskaera onartzen bada (berme berrespena: martxoaren 20an), Ikerbasqueren deialdiko online eskaera bete beharko duzu, Ikerbasqueren webean.

 


Epeak

Giza Eskubideen Institutuko bermearen eskaera: 2017ko martxoaren 12a baino lehen

Ikerbasquen eskabideak aurkezteko epea: 2017ko martxoaren 30a 

Argibide gehiagorako, kontsultatu:

 

Ikertzaileak prestatzeko laguntzak. Deustuko Unibertsitatea 2017

 

Informazio gehiago
Ezkutatu informazioa
+-

Ikertzaileak prestatzeko laguntzak eskatzeko 2017ko epea zabalik dago. Deustuko Unibertsitateko Institutuak bermea eman diezaioke Institutuko lan arloetara bildu nahi duten ikertzaileen hautagaitzari.

Giza Eskubideen Institutuko bermea lortu nahi duten hautagaiek dokumentu hauek bidali beharko dituzte: curriculuma, lan proposamena eta Institutuko lan arloetan duten interesa azalduko duen motibazio gutuna. Informazioa 2017ko martxoaren 31 baino lehen bidali behar da posta elektronikoz derechos.humanos@deusto.es helbidera, gaian FPI 2017 adieraziz.

Zure berme eskaera onartzen bada (berme berrespena: apirilaren 12an), deialdiko online eskaera bete beharko duzu, Deustuko Unibertsitatearen webean
 

Epeak

Giza Eskubideen Institutuko bermearen eskaera: martxoaren 31 baino lehen.

Deustuko Unibertsitatearen deialdirako eskaera: 2017ko apirilaren 28a
Argibide gehiagorako, kontsultatu: 

 

Doktoratu ondoko ikertzaile lanpostua betetzeko deialdia Giza Eskubideen Institutuan

 

Informazio gehiago
Ezkutatu informazioa
+-

Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuak doktoratu ondoko ikertzaile lanpostua du betetzeko “Gizarte eta kultur erronkak eta giza eskubideak aldatzen ari den munduan” ikertaldean.

Interesdunek beren CV osoa bidali beharko dute (harremanetarako datuak eta gutxienez azken 5 urteotako argitalpen akademikoak eta ikerketa proiektuak barne) Giza Eskubideen Institutura, posta elektronikoz (derechos.humanos@deusto.es). Mezuaren gaian DOK. ONDOKO DEIALDIA, 2017 jarri beharko dute.

Eskabideak aurkezteko azken eguna 2017ko apirilaren 21a izango da.

Ikusi informazioa
 

Eskaera informazio