Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Ikerketa programa

Ikerketa da unibertsitateko institutuen funtsezko helburua. Giza Eskubideen Institutuaren ikerketa programak giza eskubideen egungo erronken azterketa eta ezagutza zabaldu nahi ditu, ikerketa proiektuen eta kontratuen bidez, emaitzak gizarte zientzia eta zientzia juridikoetarako berrikuntza esanguratsuak izan daitezen, eta giza eskubideak betetzeaz arduratzen diren eragile politiko eta sozialentzat baliagarri izan daitezen.

Ikerketak eta berorren zabalkundeak, baita jakintzaren transferentziak ere, giza eskubideen kultura sendotzen lagundu behar dute, bai Institutuaren inguru sozial eta politikoan, bai nazioarte mailan.
 

Ikertaldea

Giza Eskubideen Institutuko ikerketa programa garatzearen ardura “Mundu aldakor honen gizarte eta kultur erronkak eta giza eskubideak” ikertaldeari dagokio.

Institutuaren lan filosofiari loturik, ikertaldea diziplina ugarikoa da eta nazioarteko bokazioa du. Ikertaldea Giza Eskubideen Institutuko ikertzaileek, Deustuko Unibertsitateko beste ikertzaile batzuek, ikerketako bekadunek, eta Institutura atxikita dauden eta ikerketarako beka edo kontratu publikoa duten pertsonek osatzen dute. 2012ko urtarrilean, 24 ikertzailek osatzen zuten taldea (13 doktorek eta 11 doktoregaik), gizarte zientzietako, zientzia juridikoetako, politikoetako eta giza zientzietakoek; eta Zuzenbideko, Soziologiako eta Nazioarteko Harremanetako doktore eta doktoregaiak ziren gehienak. Taldearen nazioarteko izaera argi ikusten da, 7 herrialdetako kideak biltzen ditu eta.
 

Ikertaldeko kideak

Zuzendaria
Dolores Morondo Taramundi
 

Doktoreak

  • Joana Abrisketa Uriarte
  • Cristina Churruca Muguruza
  • Cristina de la Cruz Ayuso
  • Felipe Gómez Isa
  • Aitor Ibarrola Armendariz
  • José Ramón Intxaurbe Vitorica
  • Francisco Lanceros Méndez
  • Encarnación La Spina
  • Concha Maiztegui Oñate
  • Asier Martínez de Bringas
  • Dolores Morondo Taramundi
  • María Nagore Casas
  • Pedro J. Oiarzabal de Cuadra
  • Eduardo J. Ruiz Vieytez
  • Marisa Setién Santamaría
  • Gorka Urrutia Asua
  • Trinidad Vicente Torrado


Doktoregaiak

  • Pablo Cortés Ferrández
  • Patricia García Amado
  • Elena Ghidoni
  • Ester Muñoz Peral 
  • Mariana Rosca
  • Liliana Zambrano Quintero 

 

Eskaera informazio

Giza Eskubideen InstitutuaUnibertsitate etorbidea, 24 48007 BilbaoTel.: 944 139 102derechos.humanos@deusto.es