Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Ikerrildoak

Sortu eta harrezkero igaro diren 15 urte baino gehiagoan, Giza Eskubideen Institutuak hainbat gai eta esparru jorratu ditu, giza eskubideei lotuta, ikuspegi zabal eta diziplina ugarikotik begiratuta. Horrek ez du esan nahi espezializazioa gertatu ez denik Institutuko graduondoko prestakuntzatik hurbil dauden hainbat eta hainbat lan-ildotan, baita taldeari toki askotako erakunde publiko eta sozialetatik planteatu zaizkion erronketan ere.

Ikerrildo nagusiak


Gaur egun, ofizialki lehenetsita dauden ikerrildoak honakoak dira:

  • Giza eskubideak eta ekintza humanitarioa: Nazioarteko ekintza humanitarioarekin lotutako gaiak jorratzen ditu zentzurik zabalenean, krisi eta nazioarteko gatazka egoeretan dauden pertsonak babestekoak barne. Aparteko arreta eskaintzen zaie egoera ahulean dauden giza taldeen babesari (tokiz aldarazitako pertsonak, errefuxiatuak, talde indigenak), laguntza humanitarioko politika publikoen bidez, erakunde humanitarioek egindako kudeaketaren bidez, edo nazioarteko zuzenbide humanitarioaren eta giza eskubideen nazioarteko zuzenbidearen bidez. Bakea eta demokratizazioa eraikitzeko estrategietan ere eragiten du, krisi humanitarioetatik edo nazioarteko gatazka egoeretatik abiatuta. Bai NOHA eta bai EMA sareek bidea ematen diote ildo horietako nazioarteko proiektuak burutzeko.
  • Giza eskubideak eta kultura aniztasuna: Zenbait ardatz hartzen ditu ikerrarlo honek: gure inguruko gizarteetako kultura ugariko errealitate berriak, giza talde migratzaileen aldaketa kulturalak, eta espazio publiko berean bat egiten duten nortasun kolektiboek eragindako gatazkak; Europako gizarteetako gutxiengo etniko, linguistiko edo erlijiosoak gizartean onartzeko eta moldatzeko politikak, eta herrialde indigenentzakoak euren herrialdeetan, bereziki Latinoamerikan. Berdintasun eta bereizkeriarik ezaren oinarriak eta horiek lortzeko tresna juridiko eta politikoak, eta oinarrizko eskubideen bermeak eta herritartasun kontzeptuaren zabalkundea dira lanildo honen ardatz nagusiak. IMISCOE eta EMA sareak dira ikerrildo horretako nazioarteko proiektu eta ekimenetarako markoak.
  • Migrazioak, integrazioa eta gizarte kohesioa: Ildo horretan pertsona etorkinen gizarteratze eta egokitze dinamikak aztertzen dira gure inguruko gizarteetan, baita mugimendu eta nazioz gaindiko sareak ere. Ikerrildoak aparteko arreta eskaintzen die migrazio fenomenoei, bereziki immigranteen gizarteratzeari eta laneratzeari, gizarte kapitalaren prestakuntzari eta garapenari, edo immigranteen sare eta elkarteen teknologia berrien erabilerari. Ikuspegi juridiko-politikoagotik, migrazioetan eragiten duten politika publikoak jorratzen dira, baita immigranteen eskubideen babesa ere. Ildo horrek bat egiten du kultura aniztasuneko ildoarekin, diaspora edo immigrante taldeen kultur adierazpenak aztertzeko orduan, baita pertsona horien kultur eta identitate integrazioa jorratzeko orduan ere. IMISCOE sarea da, batez ere, ekimenak eta nazioarteko lanak garatzeko esparrua.

Aipatutako hiru ildoek ez dihardute isolaturik. Alderantziz, hainbat sinergia kontzeptual eta metodologiko sortzen dira haien artean, proiektu edo kontratu jakinen arabera. Era berean, taldeko ikertzaileak ez daude ildo jakinetara finkotasunez atxikirik, nahiz eta, ezinbestean, espezializazio prozesuak gertatzen diren.

Aldi berean, taldeak ikerketako beste ekimen batzuk garatzen ditu giza eskubideen esparruetan, aipatutako lehenetsitako ikerrildoetan zehazki sartzen ez direnak. Horrela, esaterako, giza eskubideen Euskal Herriko babesari buruzko lanak egin dira, sortzen ari diren eskubideei buruzkoak, edo diskriminazioaren eta genero indarkeriaren kontrako borrokari buruzkoak.
 

 

Eskaera informazio

Giza Eskubideen InstitutuaUnibertsitate etorbidea, 24 48007 BilbaoTel.: 944 139 102derechos.humanos@deusto.es