Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Aurkezpena

Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutua 1997. urtean sortutako erakunde akademikoa da eta Deustuko Unibertsitateari dago lotuta. 

Bere helburu nagusia giza eskubideen kulturaren alde lan egitea da, unibertsitateko ikuspegitik, gizarteagatiko eta nazioartera begirako bokazio argia duela.

Gaur egun 20 pertsonak osatzen dute institutuko taldea. Euren eginkizuna irakaskuntzaren, ikerketaren, sentsibilizazioaren eta gizarteko eraginaren bidez betetzen dute.

Sarrera

Misioa, ikuspena eta balioak

Misioa

Deustuko Unibertsitateko Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutua irabazi-asmorik gabeko erakunde akademiko independentea da eta giza eskubideen sustapenaren alde lan egiten du, ikerketaren, irakaskuntzaren, sentsibilizazioaren eta gizarte ekintzaren bitartez.

Ikuspena

Institutuak erreferentziako erakundea izan nahi du Giza Eskubideen sustapenean, berton zein nazioartean:

  • gizarteko errealitatearekin kritikoa eta hura aldatzeko konprometitua
  • nazioartean helburu berak dituzten erakundeekin sarean lan egiteko zabalik
  • sustatzen dituen balioekin bat egiten duen pertsona talde batek osaturik
  • bertako kideen garapen profesionala sustatuko duen egituraz horniturik

Balioak

  • Justizia soziala
  • Elkartasuna
  • Erantzukizuna
  • Talde espiritua
  • Profesionaltasuna 

Pedro Arrupe

 Pedro Arrupe 
Pedro Arrupe Bilbon jaio zen 1907an. Medikuntza ikasketak egin zituen Valladoliden eta Madrilen, anatomian eta terapeutikan aparteko sariak jaso zituelarik. 1927an Jesusen Lagundian sartu zen eta, Filosofia eta Psikiatriako ikasketak egin ondoren, apaiztu egin zen 1936an.
Saint Louiseko Unibertsitatean (AEB) osatu zuen prestakuntza eta 1938an Japoniara bidali zuten. Yamaguchi-ko (Hiroshimatik hurbil) nobiziotegiko errektore zela, hurbiletik ezagutu zituen 1945eko abuztuaren 6an jaurtikitako bonba atomikoaren ondorioak; nobiziotegia lehen laguntzetarako ospitale bihurtu zen eta haren medikuntza ezagutzek ehunka pertsonari bizia salbatzen lagundu zuten. Bere esperientziaren berri eman zuen hainbat urte geroago liburu zirraragarri batean («Yo viví la bomba atómica») eta erradiazio nuklearraren eraginak azaldu zituen 1950 eta 1962 bitartean munduan zehar egin zituen lau bidaietan.Aparteko ardura eta lana izan zituen errefuxiatuekin eta Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzua sortu zuen. 

1958an Japoniako lehenengo probintzial izendatu zuten eta zazpi urte geroago Jesusen Lagundiaren Prepositu Jeneral gehiengo handiz. Bere agintaldiaren ezaugarri nagusiena jesuiten zeregina gaur eguneko munduari egokitzea izan zen. Ordutik aurrera justizia soziala Lagundiaren funtsezko helburua da.

1980ko apirilaren 18an dimisioa aurkeztu zuen baina Aita Santuak ez zion onartu. Hala ere, gertaerak azkartu ziren 1981ean buruko tronbosia izan zuenean. Ez zen inoiz osorik sendatu. 1983an Peter-Hans Kolvenbach herbeheretarrak ordezkatu zuen Lagundiaren burutzan. 1991ko otsailaren 5ean hil zen Erroman.

Bilbotar unibertsal honen omenez eta justiziaren eta giza eskubideen aldeko borrokan izan zuen ibilbideagatik, gure Institutuak Pedro Arrupe du izena.

Eskaera informazio

Giza Eskubideen InstitutuaUnibertsitate etorbidea, 24 48007 BilbaoTel.: 944 139 102derechos.humanos@deusto.es