Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Hitzarmenak

Hitzarmena Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzarekin

Departamento de Justicia y Administración Pública GV 
Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuak eta Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak lankidetza hitzarmen bat dute sinatuta. Egungo hitzarmenak jarraipena ematen dio 2003an Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailarekin egin zenari.

 


Eusko Jaurlaritzako Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziarekiko hitzarmena

Agencia Vasca de Cooperación y Desarrollo 
Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuak eta Eusko Jaurlaritzako Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak lankidetza hitzarmen bat dute sinatuta 2012 eta 2013 urteetarako.

Lankidetza hitzarmen hori Eusko Jaurlaritzako 2008-2011 garapenerako lankidetzako Plan Estrategiko eta Gidariaren tresna gisa sortu zen. Bertan azaltzen da lankidetza ez dela pobrezia egoeran dagoen populazioaren gabezia batzuk arintzeko bitarteko soil bat; aitzitik, garapenerako tresna bihurtzen da, egoera ahulean dauden sektoreak aldaketaren subjektu gisa definituz, eta bere asmoa pertsona horiei euren eskubide indibidual eta kolektiboak bete-betean erabiltzen laguntzea da.

Hitzarmen horren garapena bi lan-ardatzetan dago zehaztuta: lider indigenen prestakuntzan, eta lankidetzako, ekintza humanitarioko eta herri indigenen esparruko giza eskubideen sustapenari buruzko ikerketan.

 


Giza Eskubideen eta Oroimen Historikoaren Zuzendaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekiko hitzarmena

Diputación Foral de Gipuzkoa 
Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Eskubideen eta oroimen historikoaren Zuzendaritzak lankidetzarako hitzarmen bat dute sinatuta.

Bi aldeek giza eskubideak sustatzeko eta garatzeko duten interes komunaren fruitu da hitzarmena.
 

Eskaera informazio

Giza Eskubideen InstitutuaUnibertsitate etorbidea, 24 48007 BilbaoTel.: 944 139 102derechos.humanos@deusto.es