Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Kanpo harremanak

Kanpo harremanak

Gizartean eragiteko duen bokazioaren adierazgarri, Institutuak era askotako harremanak ditu beste erakunde akademiko batzuekin, nazioarteko, estatuko eta herri mailako erakunde publikoekin, baita gizarte erakunde, gobernuz kanpoko erakunde, fundazio eta elkarteekin ere.

Informazio gehiago
Ezkutatu informazioa
+-

Institutuak lankidetza hitzarmenak sinatuta dituen nazioarteko erakundeen artean Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen aldeko Goi-komisionatuaren Bulegoa (Geneva, Suitza), eta Instituto Interamericano de Derechos Humanos (San José, Costa Rica) aipa ditzakegu.

Euskal esparruan hainbat lankidetza hitzarmen ditu sinatuta autonomia erkidego eta foru aldundietako erakunde publikoekin. Institutuak giza eskubideen eta garapenerako lankidetza arloko gaietan eskudunak diren Eusko Jaurlaritzako eta Foru Aldundietako zuzendaritza batzuekin batera lan egiten du. Halaber, lankidetza harremanak ditu Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziarekin.

Arlo akademikoan, Institutua nazioarteko sare multzo anitzen partaide da. Sare horietako bi zuzenean daude lotuta Europako baterako masterren antolaketarekin: NOHA sarea eta E.MA sarea. Gainera, Institutua Europako Batzordeak aitortutako bikaintasun sare garrantzitsuetako partaide da: HumanitarianNet, gai humanitarioen adierazpen ugari jorratzen dituena, eta IMISCOE, immigrazioarekin eta aniztasunarekin lotutako gaiak aztertzen dituena. Azkenik, Institutua Consolider-Ingenio 2010,programaren garapenerako osatu den “Eskubideen garaia” sarekoa ere bada. Bertan giza eskubideen arloko Espainiako unibertsitate zentrorik ospetsuenek hartzen dute parte.

Era berean, Institutuak hainbat gizarte eragilerekin ere baditu harremanak; batez ere gobernuz kanpoko erakundeetakoekin edo antzerakoekin. Horien artean, garapenerako lankidetzako erakunde zerrenda luzea aipa dezakegu, gehien bat Ekintza Humanitarioko Masterraren barruan parte hartzen dutenak. Talde honetan, erakunde ezagunak daude: CICR, Médicos sin Fronteras, Intermón-Oxfam, Prodessa, Médicos del Mundo, Mundubat, MPDL, CEAR, Acción contra el Hambre, Entreculturas, UNICEF-Comité País Vasco, Círculo Solidario, Sodepaz, Mugarik Gabe, Cruz Roja eta Alboan.

Beste esparru batzuetan, Institutuak harreman pribilegiatuak ditu inguruko gizarte erakundeekin: Hegoa elkartea, la Fundazioa Gernika Gogoratuz, UNESCO Etxea (Bizkaia), la Fundación Ceimigra (Valentzia), Centro de Investigaciones para la Paz , Fundación Fride (Madril), Fundación IPES (Irunea) eta indigenen gaietan adituak diren Almaciga eta Iwgia erakundeak. Jarduerak egin dira giza eskubideen arloko hainbat gairen inguruan beste gizarte erakunde batzuekin elkarlanean, hala nola, Asociación de Amigos del Pueblo Saharaui, Amnistía Internacional, Bilbo Etxezabal, Hizkuntz Eskubideen Behatokia, Aldarte, Gesto por la Paz, etab.

Azkenik, Institutua Oneworld-eko kidea da. Nazioarteko lankidetzako eta laguntza humanitarioko munduko lineako ataririk garrantzitsuena da.
 

HURI-AGE El Tiempo de los Derechos

Eskubideen Garaia Sareak ikuspegi integraletik aztertu nahi du zein den Giza Eskubideen eginkizuna gaur egungo gizarteetan, erronkak eta desafioak identifikatu nahi ditu irtenbideak proposatzeko Eskubide Estatua finkatu eta zabaltzeko bidea egin dezaten.

Informazio gehiago
Ezkutatu informazioa
+-

Helburuak

Sareak giza eskubideak aztertzeko proposatzen duen analisi ulerkorra zuzen zuzenean dago bideraturik emaitza praktikoak lortzera. Horrela, irtenbidea eman nahi zaio, tradizionalki giza eskubideei buruzko lanek izan duten gabeziari, izan ere hausnarketa teoriko hutsean zentraturik edo praktikara soilik bideraturik egon baitira.

Horregatik, azterketa teorikotik abiaturik, politika publikoak ezartzeko neurriak bilduko ditugu, erakundeak eta giza eskubideekin lotutako operadoreen jarduerak diseinatzeko. Sareak erantzunak proposatzen ditu XXI. mendean, giza eskubideen arloan, planteatzen diren edo planteatu daitezkeen erronkei aurre egiteko eta sozializaziorako eta irakaskuntzarako bideak ezartzen ditu giza eskubideen balioaz gizartean kontzientzia sustatzera bideratuak.

Aipatutakotik, hauek dira helburu zehatz aipagarrienak:

 

  • Giza Eskubideei buruzko kalitatezko ikerkuntza sustatzea.
  • Estatuko eta Europako giza eskubideei buruzko araudien jarraipena egitea eta politika publikoetarako proposamenak egitea eskubideen ikuspuntutik.
  • Proposamen metodologikoak eta baliabide didaktikoak ezagutu, ikertu, trukatu eta sortu, giza eskubideen arloan, maila guztietan.
  • Trukerako espazioa eta komunikazio bideak sortu, arlo akademikoaren eta gizarte eragileen artean.
  • Giza eskubideetan oinarritutako kontzientzia soziala sustatu eta indartu, herritarrek kontzientzia izan dezaten zein eskubide duten. 


Jarduerak

Hauek dira Sareak egiten dituen jarduera garrantzitsuenak:

  • Ikerlanak egitea giza eskubideek gaur egun dituzten erronkei buruz.
  • Topaketa zientifikoak antolatzea.
  • Argitalpenak sendotzea.
  • Graduondokoak eta prestakuntza programak sustatzea giza eskubideen arloan.
  • Giza eskubideen arloko prestakuntzarako teknika berriak diseinatzea, arreta berezia jarrita metodo klinikoetan.
  • Politika publikoak diseinatzeko proposamenak sortzea.


Parte hartzaileak

Eskubideen Garaia sarearen barruan 12 ikertalde daude, Consolider-Ingenio 2010 ‘Eskubideen Garaia” proiektua osatzen zutenak, eta 3 talde gehiago ere baditu, unibertsitateen arteko zentro eta erakundeak dira, eta erreferentzia handia dira giza eskubideen arloko ikerkuntza, prestakuntza eta zabalkundean, bai estatuan, bai nazioartean:

1.Bartolomé de las Casas Giza Eskubideen Institutua (Universidad Carlos III, Madrid).
2.“Pedro Arrupe” Giza Eskubideen Institutua (Deustuko Unibertsitatea).
3.Institut de Drets Humans (Universitat de València).
4.Institut de Drets Humans (Catalunya).
5.Giza Eskubideen Behatokia (Universidad de Valladolid).
6.Gregorio Peces-Barba Behatokia (Universidad de Jaén).
7.Centro de investigación de la Efectividad de los Derechos Humanos (Universitat Jaume I).
8.Laborategia: “Sociedad de la Información y derechos humanos” (Universidad de Vigo).
9.Laborategia: “Implementación y eficacia de los derechos sociales” (Universidad de Zaragoza).
10.Observatorio de Investigaciones socio-jurídicas sobre Derechos y Libertades Fundamentales (Universidad de La Rioja).
11.Ikertaldea: “Informática, Lógica y Derecho” (Universidad de Sevilla).
12.Ikertaldea: “La Comparación en Derecho Constitucional” (Universidad de Cádiz).
13.Grupo de Filosofía del Derecho (Universidad de Cantabria).
14.Grupo de Filosofía del derecho y Filosofía política del Departamento de Derecho Público (Universitat Rovira i Virgili, Tarragona).
15.Clínica Legal de la Facultad de Derecho (Universidad de Alcalá).


Ikerrrildoak

Proiektuaren barruan, hamar ikerrildo daude, gaur egungo giza eskubideen erronkei dagozkienak:

  • Giza eskubideak testuinguru etiko, politiko eta juridikoan
  • Nazioarteko antolamendua eta justizia
  • Demokrazia, Gobernantza eta Parte hartzea
  • Giza eskubideen ezarpena eta eraginkortasuna
  • Kultur Aniztasuna
  • Zientzia eta Teknologia
  • Eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalak
  • Garapena eta Ingurumena
  • Talde ahulak
  • Askatasuna eta Segurtasuna
  •  


Organigrama

Sarearen egitura osatzen duten plataformak –Ikerketa, Prestakunta eta Zabalkundea- aipatutako ikerrildoetan proiektatzen dira. Plataforma horiek, aldi berean, ekintza hauek garatzen dituzte: 

Ikerketarako Plataforma: Helburua da ikerketa programa osatzen duten ikerrildoak garatzea, horiek dira, gaur egun, giza eskubideen erronka nagusiak. Beste hainbat ekintza ere burutzen ditu: Age of Human Rights aldizkaria; Eskubideen Garaia agiriak argitaratzea; txostenak egitea “Eskubideen Garaia” (helburu praktikoarekin egindako ikerketak) eta “Eskubideen Garaia" topaketa zientifikoak antolatzea (Sarearen barruko eta kanpoko ikertzaileek hartzen dute parte).

Prestakuntzarako Plataforma: Ikerketa programako emaitzak prestakuntza eta hezkuntza arlora helarazten ditu, bai graduondokoen arloan, bai eskubideei lotutako operadore eta profesionalen prestakuntzan. Hiru ekintza nagusi dira aipagarrienak: Sareak antolatutako graduondokoak, kolektibo eta profesionalentzako eta Klinika Juridikoentzako ikastaroak.

Zabalkundeerako Plataforma: Helburu nagusia da ziurtatzea ekintzak eta lortutako emaitzak transmititzen direla eta horien transferentzia sustatzea erakunde, enpresa eta gizarteak osatutako ardatzean. Hiru ekintza dira aipagarrienak: Web orria eta sare sozialetako kontuak sortzea; Tiempo de los Derechos Urteko Biltzarra antolatzea (Zaragoza 2015, Cádiz 2016) eta HURI AGE argitaratzea, webeko espazioa da eta bertan daude jasota Sarean egiten diren lanak ikerrildoen arabera antolatuta, eta batzuek online sarbide daukate.

Sarearen izaera akademikoak eta osatzen duten taldeen bikaintasunak, HURI-AGE tresna egoki bihurtzen dute, giza eskubideen arloan graduondoko prestakuntza jasotzeko. Ez da harritzekoa, beraz, Sarearen barruan egotea giza eskubideei buruzko Espainiako Master eta Doktoregoetako programa garrantzitsuenak.


Argitalpenak

Sareko zentro eta ikertzaileek, ikerketa jarduera garrantzitsua garatzen dute giza eskubideen arloan eta horrela islatzen da, bereziki, Aldizkari zientifikoetan, bildumetan eta monografietan.
Ikerketa horietako batzuk The Age of Human Rights aldizkarian eta “Tiempo de los Derechos” paperetan argitaratzen dira, gainera beste ikertzaile batzuek lanak ere argitaratzen dira.

Graduondokoak

  • Máster en Estudios Avanzados en Derechos Humanos (Universidad Carlos III, Madrid).
  • Doctorado en Estudios Avanzados en Derechos Humanos (Universidad Carlos III, Madrid).
  • Máster en Derechos Humanos, democracia y justicia internacional (Universitat de València).
  • Doctorado en Derechos Humanos, democracia y justicia internacional (Universitat de València).
  • Erasmus Mundus Humans Rights Policy & Practice (Deustuko Unibertsitatea).
  • Doctorado en Derechos Humanos: Retos Éticos, Sociales y Políticos (Deustuko Unibertsitatea).

Prestakuntza ikastaroak

  • Giza Eskubideei buruzko Urteroko Ikastaroa (Institut de Drets Humans de Catalunya).
    Gizarte bidezkoagoa, giza eskubideak benetan betetzen dituena, izatea da helburua gizartea eraldatzeko egiten diren ekintza askotan. Horrelako ekimenen oinarri eta helburua baino harago, giza eskubideak jarduteko gida dira, maila eta sektore anitzekoak, izan ere pertsonen bizitzan garrantzitsuak diren arlo guztietan dute eragina. Ez dago legerik, ez dago jarduera publiko edo pribaturik eraginik ez duenik gizakien eskubideetan eta duintasunean.
    Ikastaroan aztertuko da zein egoera duten eskubide batzuek gaur egun eta zeintzuk diren eskubideak babesteko mekanismoak. Giza eskubideen urraketaren aurka lan egiten duten kolektiboen eta pertsonen esperientzia jasoko dugu: giza eskubideen alternatibak eta begirada berriak gizartearen benetako eraldaketarako.
  • Latinoamerikako Lider Indigenak Prestatzeko Programa (Deustuko Unibertsitatea) Latinoamerikako Herrialde Indigenentzako Giza Eskubideetako Prestakuntza Programa 2000tik antolatzen da. Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen aldeko Goi-Komisionatuaren eta Deustuko Unibertsitateko Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuaren lankidetzaren emaitza da programa hau. Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzaren laguntzari esker garatzen da. 

Informazio gehiago

Weba: http://redtiempodelosderechos.com/
Twitter: https://twitter.com/Red_HURIAGE
Facebook: https://www.facebook.com/huriage
 

NOHA sarea

NOHA Unibertsitateen Nazioarteko Elkartea da eta sektore humanitarioan profesionaltasuna hobetzea du helburu, horretarako balio humanitarioak sustatu nahi ditu goi mailako hezkuntzako ikastaro akreditatuen bidez (Nazioarteko Ekintza Humanitarioko Erasmus Mundus Unibertsitate Masterra eta ikastaro laburragoak), ikerkuntza humanitarioa sustatuz, politika berrituz eta praktika humanitarioa eginez.

Informazio gehiago
Ezkutatu informazioa
+-

EMA sarea

1997an Giza Eskubideei eta Demokratizazioari buruzko Europako Masterra (E.MA. Masterra) emateko helburuarekin unibertsitateko erakundeen sare bat sortzea bultzatu zuen ikastegietako bat da Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutua.

Informazio gehiago
Ezkutatu informazioa
+-

Giza eskubideen arloko irakaskuntza eta ikerketa lanean sakontzeko, 2002an European Center for Human Rights and Democratisation (EIUC, www.eiuc.org) sortu zen, Venezian egoitza zuela, Europar Batasunak eta Giza Eskubideen aldeko Nazio Batuen goi-komisarioaren Bulegoak eta UNESCOk babestuta. 

Gaur egun, Europako 41 unibertsitatek osatzen dute sare hori eta Afrikan, Asian eta Latinoamerikan ere kontaktuak dituzte.
 

IMISCOE

IMISCOE (International Migration, Integration and Social Cohesion in Europe) bikaintasun sare bat da, Europako Batzordeak hala onartua Ikerketako VI. Programa Markoaren barruan.

Informazio gehiago
Ezkutatu informazioa
+-

IMISCOE sarean immigrazio eta gizarte kohesio gaietan aditu diren 300 ikertzaile europarrek parte hartzen dute. Parte hartzen duten erakunde akademikoak 20 dira, Europako 14 herrialdetakoak. Sarea 9 kluster edo hausnarketa taldetan dago banatuta eta bakoitza immigrazioarekin lotutako esparru jakin batean aritzen da ikertzen (herritartasun politikak, generoa eta berdintasuna, kultur aniztasuna, hezkuntza, gizarte inklusioa, etab.).
Giza Eskubideen Institutuaz gain, Deustuko Unibertsitateko beste ikertzaile batzuk ere bikaintasun sare horretako kideak dira.
 

HumanitarianNet

HumanitarianNet sarea sortu zenean helburua zuen aztertzea krisialdi humanitarioen oinarrian zeuden arrazoiak, eta estrategia egokiak formulatzea errehabilitaziorako eta programa hezgarrien bidezko garapenerako. Oinarrian duen filosofia da garrantzitsua dela laguntzarako sare sendo eta iraunkorra sortzea, garapen humanitarioaren arloko ikasleen eta profesionalen prestakuntzan parte hartzen duten unibertsitate, ikerketa zentro espezializatu eta gobernuz kanpoko eta gobernuen arteko erakundeen artean.

Informazio gehiago
Ezkutatu informazioa
+-

INTEGRIM sarea

INTEGRIM programa ikerketarako prestakuntza programa da, eta helburu du immigrazioaren eta integrazioaren politikak eta Europar Batasuneko eta ondoko herrialdeetako prozesuak ikertzeko gaitasun maila altua egituratzea.

Informazio gehiago
Ezkutatu informazioa
+-

Proiektuaren izena

Nazioarteko integrazioa eta migrazioa: integraziorako bideak eta politikak (INTEGRIM).


Finantziazioa

Europako Batzordea - Marie Curie Action (Ref. 316796)


Ikertzaile nagusia

Dr. Eduardo Ruiz Vieytez, Director del Instituto de Derechos Humanos Pedro Arrupe.


Unibertsitate elkartuak

  • Deustuko Unibertsitatea (proiektuaren koordinatzailea)
  • Universidad de Lieja (Bélgica)
  • Universidad de Sussex(Reino Unido)
  • Universidad de Lisboa (Portugal)
  • Universidad de Amsterdam (Países Bajos)
  • Universidad de Koç (Turquía)
  • Universidad Central Europea (Hungría)
  • Universidad de Poitiers (Francia)

Laburpena

INTEGRIM programa ikerketako prestakuntza programa da, eta helburu du immigrazioaren eta integrazioaren politikak eta Europar Batasuneko eta ondoko herrialdeetako prozesuak ikertzeko gaitasun maila altua egituratzea. INTEGRIM programan arlo akademikoko zortzi erakunde laguntzailek eta arlo akademikokoak ez diren beste seik parte hartzen dute. Programaren helburua da integrazioaren kontzeptuari buruzko ezagutza akademikoari ekarpen berritzailea egitea, Europako gizarteetan etorkizunean kohesioa egoteko faktore nagusi gisa.
Programak diziplina ugariko eta sekzioen arteko ikuspegia dauka eta sektoreetako gai eta integrazio politika eta prozesuei buruzko lau ikerketa dimentsio hauetan arituko da:

  • Identitate eta integrazio kulturala
  • Herritartasun eta partaidetza politikoa
  • Lana eta integrazio soziala
  • Hiriko integrazioa, bizileku ereduak eta mugikortasuna

Helburu orokorrak

INTEGRIMen helburua da ikerketa akademikorako gaitasuna hobetzea, garrantzitsuak diren politiken ikerketa sustatzea Politika publikoetarako eta migrazioarekin eta immigranteen integrazio prozesuetarako eta aniztasunaren kudeaketarako, eta ikerketa horiek erabilera erraztea gobernuko eta gobernuz kanpoko erakundeetan.

http://www.integrim.eu/
 

FRAME sarea

FRAME diziplina anitzeko proiektua da, lau urte ditu, Europa osoko eta munduko bazter guztietako giza eskubideen 19 instituturen partzuergoa ordezkatzen du, guztiek dute nazioartean ospe ona eta elkarrekin konektaturik daude.

Informazio gehiago
Ezkutatu informazioa
+-

Ikerketarako 4 talderen bidez, FRAMEk irtenbide sortzaileak eskaintzen ditu giza eskubideei buruzko europar politiken koherentzia eta eraginkortasuna hobetzeko.

  • 1. Taldea: Faktoreak. Giza eskubideen babeserako faktore garrantzitsuenak aztertzen ditu, giza eskubideen kontzeptuak, demokrazia eta Zuzenbidearen papera eta erakundeena eta giza eskubideen babeserako tresnak maila global, eskualdekoan eta nazionalean.
  • 2. Taldea: Eragileak. Bi arlotan aztertzen ditu giza eskubideak, batetik Europan, Nazio Batuekiko harremanetan, lurraldeetako erakunde multilateraletan, herrialdeen arteko elkarteetan; eta bestetik, Europar Batasuneko erakundeen eta bertako kideen arteko harremanetan.
  • 3. Taldea: Politikak. Helburu du Europako politikak sustatzea, giza eskubideei buruz, garapen eta merkataritzaz, gatazketako giza eskubideen urraketaz, askatasunaz, segurtasun eta justiziaz eta giza eskubideen eta demokratizazioaren kanpoko ekintzei buruz.
  • 4. Taldea: Tresnak. Politiken adierazleak, tresnak eta proposamenak garatzen ditu, politiken arteko konparazioa eginez, horrela monitorizatu eta hobetzeko Giza Eskubideen arloko Europako politika.

    FRAMEk duen nahitaezko eragina giza eskubideen ikerketan, hezkuntzan eta politiken berrikuntzan proiektuaren iraupenak baino harago jarraituko du.
     

Helburu orokorrak

FRAMEren bidez, gorengo 100 ikertzaile eta profesional baino gehiago ari dira eskaintzen giza eskubideei buruzko politika koherente baterako oinarrizko elementuak:

1. Oinarrizko ezagutza sendoa, kontuan izanik giza eskubideak babesteko behar diren faktore, kontzeptu erakunde eta tresnak;
2. Europar Batasunaren potentzial osoaren ebaluazioa, giza eskubideen gobernantza globala sustatzeko, eragile guztiekin duen harremanaren bidez eta politika desberdinak eginez,
3. Politikak egiterakoan giza eskubideak sendotasunez ezartzera bideratutako adierazle, tresna eta proposamen politikoak.

http://www.fp7-frame.eu/
 

 

Eskaera informazio

Giza Eskubideen InstitutuaUnibertsitate etorbidea, 24 48007 BilbaoTel.: 944 139 102derechos.humanos@deusto.es