Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Lan arloak

Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuaren lana bere izaera akademikoari eta gizartean eragiteko bokazioari erabat loturik dauden hiru ekintza programa handiren inguruan antolatzen da:

  • Irakaskuntza eta prestakuntza programa: Programak giza eskubideekin eta ekintza humanitarioarekin lotutako gaietako jakintza zabaldu nahi du, baita zeregin horietan profesionaltasunez eta gaitasun teknikoz jarduteko eragile eta adituak prestatu ere.
  • Ikerketa programa: Giza eskubideen analisia eta jakintza zabaldu nahi du gai horien inguruko hausnarketa argituko duten ikerketa proiektuen bidez; giza eskubideen ikuspegitik berrikuntza nabarmenekin hainbat zientzietarako ekarpenak eginez.
  • Zabalkunde eta gizarte eragineko programa: Honen bidez, euskal gizartean, estatukoan eta nazioartekoan giza eskubideak geureganatzeko eta errespetatzeko kultura zabaldu nahi da, eskubide horien urraketa eta gizarte bidegabekeriako egoerak salatuz, gizartean eztabaida eta hausnarketa serioa sortaraziz giza eskubideei buruzko politika edo gizarte mailako alderdi nabarmenen inguruan. Horrek giza eskubideen sustapen eta babesean ere parte hartzea suposatzen du, bai Institutuak berak garatutako ekintza zuzenen bidez, bai bertako zerbitzu teknikoak eskainiz, beste erakunde publiko eta gobernuz kanpoko batzuek ere ekimenetan parte har dezaten. 

Programa orokor hauen markoaren barruan, Institutuak jarduera kopuru handia garatzen du giza eskubideetako edozein alderdi eta esparrurekin lotuta. Hala ere, Institutuaren jarduera nagusia lehenetsitako lan arlo batzuetan dago ardaztuta, Institutuak giza eskubideen inguruko kezken barruan lehenesten dituenenetan, hain zuzen.
Giza Eskubideen Institutuaren lanarloak atal hauetan daude fokalizatuta:

  • Ekintza humanitarioa eta giza eskubideak. Krisiak eta gatazka humanitarioak.
  • Migrazioak, integrazioa eta gizarte kohesioa.
  • Dibertsitate kulturala eta giza eskubideak. Herritartasuna eta kulturaniztasuna.

Halaxe ikus daiteke grafikoan:

 Áreas de trabajo

Eskaera informazio