Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Nor den nor?

quien
Gorka Urrutia Asua

Gorka Urrutia Asua
Institutuko zuzendaria
gorka.urrutia@deusto.es Tel. 94 413 90 03 ext. 2359

Nazioarteko eta Kulturarteko ikasketetako programako doktorea (Deustuko Unibertsitatea), Politika zientzietako eta Soziologiako lizentziatua (EHU), eta Nazioarteko Ekintza Humanitarioko -NOHA– espezializazio diplomaduna (DU eta Uppsalako Unibertsitatea). Lanbideko esperientzia du nazioarteko erakundeetan, gobernukoetan eta gobernuz kanpokoetan, bai Europan eta bai Hego Amerikan. Bere ikerrarloak eta ezagutzak, gaur egun, giza eskubideak, migrazioak, gatazkak, aniztasuna eta erlijioa dira.

Ikusi ikertzailearen fitxa

 Joana Abrisketa Uriarte

Joana Abrisketa Uriarte
NOHA Masterreko Zuzenbideko moduluaren koordinatzailea
joana.abrisketa@deusto.es Tel. 94 413 90 03 Ext. 3051

Zuzenbideko doktorea. Nazioarteko Zuzenbideko eta Europar Batasuneko Zuzenbideko irakaslea. Giza laguntzako eskubideari buruz egin zuen tesia. Ikerketan eta ezagutzan lehenetsi dituen arloak honakoak dira: Zuzenbidea eta ekintza humanitarioa eta Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioa.

Ikusi ikertzailearen fitxa

 Laura Belmonte Laura Belmonte Romillo
Idazkaria

laura.belmonte@deusto.es Tel. 94 413 93 87

Zuzendaritzako Idazkaritzako unibertsitate diplomatua (Deustuko Unibertsitatea). 1997 eta 1998 urteetan Aisiazko Ikaskuntzen Institutuan egin zuen lan, biltzar eta ekitaldiak kudeatzen eta planifikatzen. 1998tik 2005era arte Nazioarteko Harremanetako bulegoan egin zuen lan, nazioarteko ikasleen eskariak kudeatzen (etorri baino lehen, berton eta ondoren). 2006 eta 2014 urteen bitartean Hizkuntzen Institutuko idazkaria izan zen, ikastaro eta azterketa ofizialei buruzko informazioa eskaintzen (Cambridge, DELF_DALF, Goethe...). Gaur egun idazkari lanetan dabil Institutuan.
 Cristina Churruca Muguruza Cristina Churruca Muguruza
NOHA masterreko zuzendaria eta NOHA sarearen koordinatzailea
cristina.churruca@deusto.es Tel. 94 413 90 03 Ext. 2749

Nazioarteko Harremanetako doktorea. Nazioarteko Harremanetako, Geopolitikako eta Bakearen Eraikuntzako irakaslea. Alemaniako Bochum-eko Unibertsitateko Bakearen eta Gatazka Armatuen Nazioarteko Zuzenbideko Institutuko irakaslea eta ikertzailea izan da. Bere ikerrarlo nagusiak hauek dira: giza segurtasuna, pertsona ahulen babesa eta bakearen eraikuntza. Bere irakasle eta ikertzaile egitekoa irakaskuntzaren berrikuntzaren eta kalitate prozesuen promozioarekin eta Europako elkarren arteko tituluen ikuskapen eta egiaztagiri ekimenetan parte hartzearekin uztartzen du.

Ikusi ikertzailearen fitxa 
 
 Pablo Cortes

 
Pablo Cortés Ferrández
Ikertzailea
pablo.cortes@deusto.es Tel. (+34) 628 541 581

Kazetaritzako lizentziatua. Nazioarteko Ekintza Humanitarioko Unibertsitate Masterra (NOHA). Kazetaritza lanetan ibili da hainbat enpresa pribatutan, eta egun Giza Eskubideak: erronka etikoen, sozialen eta politikoen doktoregai da. Bere ikerrarloak hauek dira: ekintza humanitarioa, babesa, barneko lekualdatze behartua, kaleko indarkeria eta landa inguru ahulak.

Ikusi ikertzailearen fitxa

 Cristina de la Cruz Ayuso Cristina de la Cruz Ayuso
Ikertzailea
delacruz@deusto.es Tel. 94 413 90 03 Ext. 2279

Filosofiako doktorea eta Deustuko Unibertsitateko Etikako irakaslea da. Irakasle eta ikertzaile bisitaria izan da Europako eta Latinoamerikako hainbat unibertsitatetan. Hainbat gizarte-ekimenetan aholkulari-lana egiten du, erakundeen etikari buruzko gaien gainean, eta hainbat Etika Batzordetan hartzen du parte.

Ikusi ikertzailearen fitxa
 patricia garcia amado
 

Patricia García Amado
Ikertzailea

patriciagarciaamado@deusto.es Tel. 94 413 90 03 Ext. 3296

Zientzia Politikoetako lizentziatua, Nazioarteko Lankidetza eta Garapeneko masterra eta Nazioarteko Ekintza Humanitarioko masterra. Giza Eskubideak: erronka etikoak, sozialak eta politikoak doktorego programako doktoregaia da Ikertzaileentzako Prestakuntza Programan (IPP). Bere ikergai nagusia hau da: zer nolako garrantzia duen edukitzaren segurtasunak hiri eremuetara lekualdatutako pertsonen integrazioan. Ikertzaile eta aztertzaile lanetan ibili da Saharaz Hegoaldeko Afrikako gatazka armatuetan, larrialdi humanitarioetan eta bake prozesuetan Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Escola de Cultura de Paurentzat eta nazioarteko zenbait GKErentzat, besteak beste Mugarik Gabeko Medikuentzat.

Ikusi ikertzailearen fitxa 

 Felipe Gómez Isa  
Felipe Gómez Isa
Giza Eskubideei eta Demokratizazioari buruzko Masterreko zuzendaria
felipe.gomez@deusto.es Tel. 94 413 90 03 Ext. 2856

Deustuko Unibertsitateko Nazioarteko Zuzenbide Publikoko irakasle titularra da eta Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuko ikertzailea. Bertako European Master in Human Rights and Democratisation programako zuzendaria da. CEDAWen Protokolo Fakultatiboa (New York, 1998 eta 1999) prestatzeko Nazio Batuen Lan-taldean parte hartu du. Irakasle bisitaria izan da Europako eta Latinoamerikako hainbat unibertsitatetan.

Ikusi ikertzailearen fitxa
 
Davinia Gomez sanchez
 
Davinia Gómez Sánchez
Ikertzailea
davinia.gomsan@deusto.es Tel. 94 413 90 03 luz..3088

Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Juridikoko eta Filosofiako lizentziatua. Giza Eskubideei eta Demokratizazioari buruzko Europako masterra (EMA, EIUC). Gaur egun, doktoregoa egiten ari da “Giza eskubideak: erronka etikoak, sozialak eta politikoak” taldean, DIRS-COFUND (EU’s Horizon 2020 Marie Skłodowska-Curie fund) proiektuaren barruan. Afrikako jatorrizko herrialdeen zuzenbidea du ikergai. Aurretik, giza eskubideetako kontsultore lan egin du, baita GGKErentzat, UNESCOrentzat, think tank-entzat eta giza eskubide eta garapeneko erakundeentzat, Latinoamerika eta Karibeko, hegoaldeko Afrikako eta Europako hainbat herrialdetan.
 
 Eloísa González
 
Eloísa González Hidalgo
Ikertzailea

eloisagh@deusto.es Tel. 94 413 90 03 – Ext. 3081

Nazioarteko harremanetako prestakuntza du Mexikoko Universidad Nacional Autónoman egina. Madrilgo Carlos III.a Unibertsitateko Nazioarteko Zuzenbideko doktorea da. Ikerketan aritu da Essex-eko Unibertsitatean (Erresuma Batua), Ottawa-ko Unibertsitatean (Kanada) eta Deustuko Unibertsitatean (Euskal Herria). Hainbat GKErekin lanean aritu da giza eskubideetako gaietan Aljerian, Kolonbian eta Mexikon, 15 urte baino gehiagoan. Ikerrarlo nagusienak hauek dira: gutxiengo nazionalak, bortxazko desagertzeak, epaiketaz kanpoko exekuzioak eta behartutako migrazioak..
 Elena Ghidoni

Elena Ghidoni
Ikertzailea

elena.ghidoni@deusto.es Tel. 94 413 90 03 luz. 3052

Bresciako Unibertsitateko (Italia) Zuzenbideko lizentziatua eta masterra. Frantzian ere ikasia, sexu orientazioagatiko bazterketari buruzko masterrerako tesia osatzeko. Gaur egun, doktoregoa egiten ari da Deustuko Unibertsitateko Giza Eskubideetako programan: Erronka etikoak, sozialak eta politikoak, intersekzionalitateari eta desberdintasuneko kasu konplexuei buruz.: Ikerketaren ikuspegirako, diskriminazioaren kontrako legea, lege-teoria feministak, genero berdintasuna, sexu orientazioagatiko diskriminazioa eta zuzenbide konparatua hartu ditu.

Ikusi ikertzailearen fitxa

 Aitor Ibarrola  Armendariz  
Aitor Ibarrola Armendariz
Ikertzailea
aitor.ibarrola@deusto.es Tel. 94 413 90 03 Ext. 2519

Aitorrek multikulturalismoari, etnia arteko harremanei, American Studies-i eta idazketa akademikoari buruzko ikastaroak ematen ditu, Hizkuntza Modernoen Sailean. Ibarrola Pittsburgh eta Texaseko eta Austingo unibertsitateetako irakasle bisitaria izan da, eta diskriminazioari, gutxiengoen literaturei eta kultura-hibridazioari buruzko proiektuetan hartu du parte.

Ikusi ikertzailearen fitxa
Jose Ramon Inchaurbe 

José Ramón Intxaurbe Vitorica
Ikertzailea
jr.intxaurbe@deusto.es

Zuzenbideko lizentziatua. Migrazioak, gatazkak eta gizarte kohesioko masterra. Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko irakaslea. Nazioarteko eta Kulturarteko Ikasketetako Programako doktoregaia. Bere ikergaiak gizartearen aniztasunaren kudeaketa inklusibo eta demokratikoa errazten duten instrumentu juridikoetan oinarritzen dira.


Ikusi ikertzailearen fitxa 

 Isabel lamas Isabel Lamas Souto
Idazkaria
ilamas@deusto.es Tel. Tel. 94 413 91 02 Ext. 2302 

Zuzendaritzako Idazkaritzako unibertsitate diplomatua (Deustuko Unibertsitatea). Hainbat enpresatan (BilboGas, Attest Consulting, Signo Digital…) kudeaketa lanak egin ondoren, 2008an Deustuko Unibertsitatean hasi zen lanean. 2008/2009 ikasturtean Turismoko Unibertsitate Eskolako idazkaria izan zen. 2009/2010 ikasturtean Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatea eratu zenean, Gizarte laneko eta Soziologiako departamentuko graduondoetako idazkaritzan egin zuen lan. Fakultateko dekanoordeen idazkaria ere izan zen. 2010/2011 ikasturtetik aurrera dekanoaren idazkaria ere izan zen. 2013/2014 ikasturtean dekanoaren idazkaria izaten jarraitu zuen Fakultateko Idazkaritzara gehituta. 2016/2017 ikasturtean Institutuko idazkaria da.
 
 Nita La Spina

Encarnación La Spina
Ikertzailea
elaspina@deusto.es Tel. 94.413.91.02 

Zuzenbideko europar doktorea, Giza Eskubideetan, Demokrazian eta Nazioarteko justizian masterra (Balentziako Unibertsitatea). Giza Eskubideen Institutuko (UVEG) Inmigrazio, Integrazio eta Eskubideen diploma eta Ginebrako Henry Dunant Udako ikastaroetako Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen espezializazio diploma. Bere ikerrarlo eta argitalpen nagusiek gai hauek jorratzen dituzte: etorkinen familien babes juridikoa, aniztasunaren eta herritartasunaren kudeaketa, Europar Batasuneko migrazio politika, gizarteratze politiken eraginkortasuna eta irakas-ikaste kolaboratiboaren tekniken aplikazioa. Halaber, gai horiei buruzko hainbat ikerketa proiektutan parte hartu du eta azken urteotan irakaskuntza lanetan ibili da graduan, graduondoan eta masterrean, e-learningean eta lifelong learningean.

Ikusi ikertzailearen fitxa 

Carolina de León Carolina de León
NOHA Masterreko koordinatzailea
carolina.deleon@deusto.es Tel. 94 413 90 03 Ext. 3037

Nazioarteko Harremanetako lizentziatua eta Nazioarteko Lankidetza Deszentralizatuko masterra da. Nazionalitate argentinarrekoa da. Garapenerako lankidetzaren arloan lan egin du, bai gobernuko erakundeetan bai Hego Amerikako nazioarteko erakundeetan.
Javier Llorente Mingo Javier Llorente Mingo
Kudeatzailea
javier.llorente@deusto.es Tel. 94 413 90 03 ext. 2720

Ekonomia eta Enpresa Zientzietako lizentziatua. Nazioarteko Laguntza Humanitarioko diplomatu espezialista. Sei urtetan Erdialdeko Amerikako lankidetzan aritu da, batez ere Guatemalan, garapenerako eta ekintza humanitarioko proiektuak kudeatzen. GKEen Finantza Sailetan ere lan egin du.
Concha Maiztegui Oñate Concha Maiztegui Oñate
Ikertzailea
cmaizte@deusto.es Tel. 94 413 90 03 Ext. 2229

Mundu aldakor honen gizarte eta kultur erronken taldeko ikertzailea eta Psikologia eta Hezkuntza Fakultateko irakaslea. Bere irakas eta iker arlo nagusiak hauek dira: kulturarteko hezkuntza, herritartasuna eta parte hartzea. Deustuko Unibertsitateko Gizarte Pedagogiako eta Aniztasuneko Saileko zuzendaria da egun.

Ikusi ikertzailearen fitxa 
 Asier Martínez de Bringas

Asier Martínez de Bringas
Investigador.
asier.martinezb@deusto.esTel. 94 413 90 03 Ext. 3019

Zuzenbidean doktorea (Deustuko Unibertsitatea), eta Deustuko Unibertsitateko Konstituzio Zuzenbideko irakaslea. Giza Eskubideen Institutuko ikertzailea. Bere ikerketaren bidez, giza eskubideak, kultura aniztasuna eta kulturartekotasuna, poskolonialitatea eta herri indigenen eskubideak landu ditu.

Ikusi ikertzailearen fitxa

Dolores Morondo Taramundi Dolores Morondo Taramundi
Ikertzaile nagusia /Giza Eskubideetako Politika eta Jardunbideei buruzko Erasmus Mundus Unibertsitate Masterreko zuzendaria
dolores.morondo@deusto.es Tel. 94 413 90 03 Ext. 2116

Zuzenbideko doktorea (European University Institute, 2003). 2011n ikerlari iritsi zen DUra. Zuzenbidearen Filosofia eta Giza Eskubideen Historia eta Filosofia irakatsi ditu Urbinoko Unibertsitatean (Italia). Ikerketan eta argitalpenetan dituen interesak honakoak dira: giza eskubideak, bazterkeriaren kontrako zuzenbidea, zuzenbidearen teoria feminista, argudiatze eta metodologia juridikoak. Aditu independente gisa lan egin du Europako Batzordeko hainbat proiektu eta zereginetan, giza eskubideei buruzko nazioarteko lankidetzaren arloan.

Ikusi ikertzailearen fitxa
 IDH Esther Muñoz
 

Ester Muñoz Nogal
Ikertzailea

ester.munoz@deusto.es

Arabiar Filologian lizentziatua eta Nazioarteko Ikasketetan masterra. Giza Eskubideak: erronka etikoak, sozialak eta politikoak doktorego programako doktoregaia da Ikertzaileentzako Prestakuntza Programan. Bere ikerketa Tunez eta Egiptoko justizia trantsizionaleko programen eskubide ekonomiko eta sozialen inklusioan oinarritzen da. Ikertzaile lanak egin ditu Errefuxiatuen Babeserako Espainiako Komisioa bezalako erakundeentzat.

Ikusi ikertzailearen fitxa 

 Maria NagoreCasas María Nagore Casas
Ikertzailea
m.nagore@deusto.es

Zuzenbideko lizentziatua, Nazioarteko Ekintza Humanitarioko masterra eta Nazioarteko eta Kulturarteko Ikasketetako Programako doktoregaia. Aurretik, abokatutzan jarduna esparru pribatuan. Gaur egun, ikertzailea da FRAME (Fostering Human Rights Among European, external and internal, Policies) nazioarteko ikerketa proiektuan.

Ikusi ikertzailearen fitxa
Pedro J. Oiarzabal Pedro J. Oiarzabal
Ikertzailea
pedro.oiarzabal@deusto.es Tel. +34 - 94 413 90 03 Ext. 2077

Politika Zientzia eta Euskal Gaietan doktorea (Nevadako Unibertsitatea, Reno, AEB) eta Master of Philosophy Ekonomia eta Gizarte Zientzietan (Belfasteko Queen’s University, Ipar Irlanda). Teknologia berrien eta migratzaile elkarteen eta diasporen prestakuntzan eta mantentzean aditua, euskal kasuan bereziki.

Ikusi ikertzailearen fitxa
 Mariana Rosca

Mariana Rosca
Ikertzailea

rosca.mariana@deusto.es Tel. 94 413 90 03 luz.3052

Ekonomia eta Soziologiako lizentziatua eta Garapen Global eta Justizia Sozialeko masterra. Gaur egun, Deustun ari da doktoregoa egiten, Giza Eskubideak: Erronka etikoak, sozialak eta politikoak programan, Horizon 2020 Marie Sklodowska-Curie COFUNDek finantzatuta. Gutxiengo erlijiosoak eta gizarte inklusioa ditu aztergai.

Ikusi ikertzailearen fitxa

Eduardo Ruiz J. Vieytez 

Eduardo Javier Ruiz Vieytez
Ikertzailea
ejruiz@deusto.es  Ext. 2322

Zuzenbideko doktorea eta Zuzenbide Konstituzionaleko irakaslea. Europako zenbait unibertsitatetan ikastaroak emana da eta Europako Kontseiluaren laguntzailea da hizkuntza gutxituen hiztunen arloan. Bere jarduerek eta argitalpenek immigrazio politikekin eta gutxiengo nazional eta linguistikoen eskubideekin dute zerikusia.

 Ikusi ikertzailearen fitxa

 Maite Sagasti

Maite Sagasti
Nazioarteko prestakuntzako programetako koordinatzaile teknikoa
maite.sagasti@deusto.es Tel.: 94 413 92 18 Luz. 2418

Historia eta Ondare Historikoko lizentziatua Deustuko Unibertsitatean. Salamancako Unibertsitateko Espainiar Ondare Historiko eta Artistikoko Master bat du.

Trinidad Vicente Torrado Trinidad L. Vicente Torrado
Ikertzailea
trinidad.vicente@deusto.es Tel. 94 413 90 03 Ext. 2035

Soziologia eta Politika Zientzietako doktorea (Deustuko Unibertsitatea). Europako Ikaskuntzetako eta Bake eta Gatazken Konponbideko masterra. Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko irakaslea. Irakasle bisitaria da Europako eta Ameriketako hainbat unibertsitatetan. Bere ikerrarloak eta argitalpenak nazioarteko migrazioei, generoari eta bake eta gatazken konponbideei buruzkoak dira batez ere.

Ikusi ikertzailearen fitxa
 
Liliana Zambrano Quintero

Liliana Zambrano Quintero
Ikertzailea
lilianazambrano@deusto.es

Politika Zientzietako lizentziatua (Bogotako Universidad Javierana), Nazioarteko Harremanetako espezialista (Kolonbiako Externado Unibertsitatea) eta Nazioarteko Ekintza Humanitarioko masterra (NOHA), Peace and Conflict Research arloan espezilazatua (Deustuko eta Uppsalako unibertsitateak). Giza Eskubideak: erronka etikoak, sozialak eta politikoak doktorego programako doktoregaia da. Nazioarteko, gobernuko eta gobernuz kanpoko hainbat erakundetan lan egin du aholkulari lanetan, giza eskubideen arloan, ekintza humanitarioan eta garapenerako lankidetzan, gatazka armatuen analisian eta bakegintzan.

Ikusi ikertzailearen fitxa

 

Eskaera informazio