Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
16 ekaina, 2017Bilbao

Iñigo Urkullu lehendakaria Deustuko Unibertsitateari buruzko liburu baten aurkezpenean. Liburuak giza eskubideen urraketen eta giza eskubideak babestu eta sustatzeko konpromisoaren ikuspegitik aztertzen du Deusturen historia

"Memoria y reconciliación” liburua argitaratu da 80 urte bete direnean José María Leizaolak esku hartu eta Unibertsitateko eraikinak dinamitatzea galarazi zuela. Errektoreak, Unibertsitatearen izenean, ilustrazio bat eman zion Leizaolaren familiari, aitorpen eta esker onaren gomutagarri. Argitalpenean sekula argitaratu gabeko argazkiak ageri dira, Unibertsitatea espetxe eta milizien kuartel izan zenekoak, beste batzuen artean.