Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2017ko abenduak 13Bilbo

Deustobarometroa. Laburpena negua 2017

 

1) Euskal biztanleriarentzat arazorik nagusienak langabezia (%43) eta lan baldintza kaskarrak dira (%40). %73 ak oraindik krisialditik irten ez garela uste du. Egoera ekonomikoa ez da aldatu, soldatak ez dira berreskuratu eta lan karga igo egin da langileen % 37aren ustez. Langabetuen artean %67ak ez du uste datozen 6 hilabeteetan lanik aurkituko duenik.

 

2) Biztanleriaren laurdenak oinarrizko beharretan (janaria, arropa) gastua murrizten jarraitzen du eta ezin da dentistarengana joan. Portzentai berdinak ( %25ak), zerbitzu publikoetan egon diren murrizketak arazotzat jotzen du eta gehiengoak uste du etxebizitza politikak, pentsioak eta Lanbidek ez dutela gainditzen. Osakidetza hoberen baloratzen den zerbitzua izaten jarraitzen du (6,3). % 15 arentzat desberdintasuna arazo larriagoa da lurraldearen eztabaida (%7) edota Kataluniako arazo politikoa baino (%4).

3) Kataluniako arazo politikoak ez du eraginik izan euskal biztanleriaren lurralde eta identitate lehentasunetan. Gehiengoak, identitate bikoitza (euskalduna eta espainiarra) adierazten du eta % 17a euskalduna soilik sentitzen da, aurreko lau urteetan bezala. Luralde ereduan ere ez dago aldaketarik. % 30 ak gauden bezala jarraitzea aukeratzen du; % 40ak autogobernu gehiago eskatzen du eta %14 ak Euskadiren independentzia nahiko luke.

4) Biztanleriaren geheingoa Kataluniako Gobernuak egindako Errrepublikaren izendapenaren aurka dago. Ez dago adostasunik 155.artikuluaren aplikazioan. %63ak ez du onartzen Carles Puigdemont Belgikara joan izatea Errepublika izendatu ondoren. %52ak ez du ongi ikusten Kataluniako gobernuko kideak kartzelatuak izatea.

5) Biztanleriarentzat politikariek ez dute gainditzen Kataluniako arazoan izan duten paperean. Hala ere, Iñigo Urkullu gehien baloratzen dena da (4,7), Ada Colau (3,9), Pablo Iglesias (3,3), Pedro Sánchez (3,1), Puigdemont (2,7) eta Albert Riverak (2,3) jarraituz. Gobernuko Presidentea, Mariano Rajoy, gaizkien baloratutakoa (1,8) da.

6) Biztanleriak ongi baloratzen du Euskadin dagoen demokraziaren kalitatea (6,2), baina ez espainiarra (3,7). % 86ak egoera honek ez duela hoberantz egingo, uste du. Eukal biztanleriak espainiako demokraziaren erantzukinzuna gaizkien baloratzen duen gauza da (2,7), justiziaren independentzia (3,4) eta herrien etorkizuna askatasunean erabakitzeko eskubidea (3,5).

7) Euskal autogobernuari dagokionez, %60 arentzat Gernikako Estatutoak eskubide sozialen babes osoa bermatu behar du. %39ak euskal biztanleriaren subiranotasuna ezin dela espainiar legalitatearen menpean egon, uste du. Eta % 47 ak uste du Euskadi estatu espainiarran moldatu ahal izateko derrigorrezkoa dela espainiar konstituzioa aldatzea.

8) % 34 ak, euskal aurrekontuetan alderdi Popularraren parte hartzea ontzat ematen du. %24a EAJ alderdiak Mariano Rajoyren aurrekontuak onartzearen alde dago eta % 42a kontra egongo litzateke.

9) Euskadin ideia politikoak defendatzeko biolentzia erabiltzea ez da batere onartzen (%83). Oraindik, biztanleriaren % 45 ez da aske sentitzen bere ideia politikoak edozien egoeratan adierazteko.

Informazio gehiago: barometrosocial.deusto.es

 

13/12/2017 - Presentación del Deustobarómetro Social invierno 2017