Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
22 ekaina, 2017San Sebastián

Sektoreko profesionalek turismo errealitatea lurralde ikuspegitik aztertuko dute, DeustoForum Gipuzkoaren jardunaldi batean

 

Datorren ekainaren 22an, ostegunean, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean mahai ingurua izango da: Jokaleku berriak, erronka berriak? Turismo errealitate berria, lurralde ikuspegitik DeustoForum Gipuzkoak eta Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko Turismo arloak antolatuta. Hhitzaldi-solasaldi bat izango da eta honakoek hartuko dute parte bertan:

 

  • Denis Itxaso, Kultura, Turismo, Gazteria eta Kiroletako foru diputatua (eztabaidaren moderatzailea).
  • Kino Martínez, Gipuzkoa Ostalaritzako idazkari nagusia.
  • Paul Liceaga, ADEGIko Hotelen sektore elkartearen zuzendaria.
  • Asier Pereda, Euskadiko apartamentu turistikoen elkarteko presidentea.
  • Maite Valmaseda, Gipuzkoako Merkatarien Federazioko zuzendaria.


DeustoForum Gipuzkoa

DeustoForum Gipuzkoaren helburua da DeustoForumeko eztabaidak eta gogoetak Gipuzkoako lurraldera ekartzera. Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusak sustatu du ekimena, baina lurraldeko Tokiko Plataforma Apostolikoko beste erakunde batzuekin batera lan eginda. Felix Arrieta Frutos politologo eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea da Forumaren koordinatzaile eta gainbegiratzea. Horrela, gizarte zibilaren eta unibertsitate bizitzaren arteko elkarrekintzarako gune bat sortu nahi dugu, ideia guztientzat, zorroztasun akademikoaren, analisi kritikoaren eta eztabaida irekiaren printzipioak oinarri hartuta. Izan ere, gizarte likido, askotariko eta ziurtasunik gabeko honetan, inoiz baino beharrezkoagoa da ideiak bereiztea eta alderatzea, herritartasun kritikoa eraiki nahi badugu. Eta hortxe kokatu nahi du DeustoForum Gipuzkoak. Konpromiso intelektualetik, ekarpena egin nahi dio Gizarte Justiziaren bilaketari.

Hedabide guztiak atseginez gonbidatzen ditugu ekitaldian parte hartzera. Etortzeko asmoa duenak aldez aurretik jakinarazi behar du, prensadonostia@deusto.es helbidera mezu bat bidalita.