Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Nortzuk gara?

Aurkezpena eta proiektua

Decano CCSSHHOngi etorririk beroena eman nahi dizut Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko webera. Bertan, informazio osoa aurkituko duzu gure prestakuntza eta ikerketako eskaintzaz, lan taldeak osatzen ditugun pertsonez, edo Bilboko eta Donostiako campusetako azpiegituraz. Gure eguneroko jardueren inguruko informazioa ere aurkituko duzu eta zeuk ere parte hartu ahal izango duzu.




Eduardo J. Ruiz Vieytez
Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatea Dekanoa

Historia

Gizarte eta Giza Zientziak proiektu berria da, duela gutxi eratutakoa, baina Deustuko Unibertsitateko tradiziorik handieneko ikastegi batzuen ondarea jaso duena. Izan ere, "Literaria" izenez ezagutzen duguna –1962-63 ikasturtean Letren Fakultatea bihurtu zena– unibertsitateko zutaberik funtsezkoenetakoa da, ikastetxea eratu zenetik 

Informazio gehiago
Ezkutatu informazioa
+-

Turismoko eta Zuzendaritzako Idazkari ikasketak 1964an hasi ziren ematen, eta Gizarte Lanekoak, 1992an, zein bere eskolan. Soziologia eta Politika Zientzien Fakultateak (1974an sortuak) osatzen zuen Bilboko campusean arlo honen barruan geneukan eskaintza akademikoa. Horiekin batera, hizkuntza zentroak 1963an agertu ziren lehenengoz; institutuak hamar urte geroago eratu ziren: Euskal Gaietakoa 1974an, eta Europako Ikaskuntzetakoa 1979an. Geroago eratuko ziren Aisiazko Ikaskuntzen Institutua (1988an) eta "Pedro Arrupe" Giza Eskubideen Institutua (1997an).

Donostiako campusa 1960-61 ikasturtean hasi zen Letretako ikasketak eskaintzen. 1969 eta 1991 bitartean, Bilboko Filosofia eta Letren Fakultatearen eskutik, eta 1999-2000tik, Giza Zientzien Fakultate gisara. Turismoko eta Gizarte Laneko Eskolak 1964an eta 2002an eratu ziren, hurrenez hurren; eta Hizkuntzen Zentroaren lehen pausoak 62-63 ikasturtekoak ditugu.

2009-10 ikasturtean, ikastegi horien guztien memoria batu egin zen proiektu berri bat eratzeko: Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatea. Ondare hori guztia gurea dela onartuz eta sentituz, Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatea sinergiak batzeko eta unibertsitateko erronka berriei aurre egiteko sortu da: Europako eremua eratzeko; "DUko Hezkuntza Eredua" izenekoan hezurmamitutako berrikuntza pedagogikoari ekiteko; kalitatearen kultura sendotzeko; gure inguruarekiko elkarrizketa errazagoa bilatzeko; erakundea berritzeko; mundura zabaltzeko prozesuan aurrerapauso gehiago emateko; eta jakintzaren sorkuntza eta transferentzia suspertzeko

Izaera

Deustuko Unibertsitateko unibertsitate egitasmoak munduan eta gure inguru hurbilean justiziaren aldeko konpromiso argia hartzea dakar, baita garapen bidezkoago eta orekatuago baten aldeko apustua ere

Informazio gehiago
Ezkutatu informazioa
+-

Deustuko Unibertsitateak, laburbilduz, hauxe eskaintzen dio gizarteari: 

  • Gure garaiko eraldaketen azterketa zientifikoa egitea, hainbat ikuspegitatik;
  • Aldatzen ari den mundu horretan lan egiteko gai diren eta bidezko garapen orekatuarekin konprometituta dauden pertsonak (herritar eta profesional gisa, espiritu, zientzia eta adimen aldetik) goitik behera prestatzeko proiektu bat;
  • Gizartea hobetzeko eta garatzeko ekarpen zientifikoak egitea. Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateak gure munduaren eraldaketek eta aldaketa prozesuek pertsonengan, euren bizitza eta kulturetan duten eraginaren hainbat alderdi jorratzen ditu: globalizazioaren giza ikuspegia, berrikuntzarena, garapenarena, aldaketa teknologikoena. Ideia nagusi hori, gure prestakuntza eta ikerketa proiektuei zentzua ematen dien hiru ardatzen inguruan antolatzen da:
     
  • Gizarte garapena, prestakuntzarekiko konpromisoa mantenduz, lanbideko proiektuarekin lotura argia duten esparruetan eta, gure inguruko garapen orekatu eta kohesionatuari egiten dioten ekarpenagatik, adituek gakotzat jotzen dituztenetan: Turismoa, Esku hartzea eta Gizarte Lana, Komunikazioa. Horren barruan sartzen dira, halaber, arlo espezializatuagoetako prestakuntza eta jakintza sortzea, Aisiazko Ikaskuntzak edo azterketa soziologikoa, esaterako. Azken batean, kohesioagatiko eta gizarteratzeagatiko kezka, berrikuntza prozesuen egokitzapenean etenik ez sortzeagatikoa, gizarte eta lurralde garapen gizatiarragoa eta orekatuagoa izateagatiko kezka.
  • Nazioarteko eta kultura arteko ikasketak, bai gure gizarteak mundu globalizatuan lan egin dezan, bai gure eguneroko errealitatean fenomeno horren –eta atzetik dakartzan erronken– azterketa eta ikerketa egin dadin. Hizkuntza Modernoen eta Hizkuntza Modernoen eta Kudeaketaren arloa da, baita Nazioarteko Harremanena eta Ikasketena ere (migrazioak, laguntza humanitarioa, kultura aniztasuna, eleaniztasuna, aldaketa politikoak...), gaur egun graduondoko prestakuntzan kokatzen dena.
  • Humanismoa XXI. menderako, izan ere, ez DUk, ez gure gizarteak ezin diote uko egin pertsonen prestakuntza intelektualari, ezta gure gizarteko errealitatean txertatuta dauden ikuspegi kritikoak egingo dituzten espezialisten berariazko prestakuntzari ere. Filosofiaren, Historiaren hausnarketa arloa da, pentsamendu kritikoarena.

     

Egiturak

Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateak barne egitura propioak ditu, nahiko era autonomoan funtzionatzen dutenak:
- 5 sail –bakoitzak bere arloa du– arduratzen dira irakaskuntzaz, batez ere Gradukoaz, eta Gradu horien jakintza arloekin lotutako ikerketaz.
 

Informazio gehiago
Ezkutatu informazioa
+-
  • Komunikazio Saila (Donostiako campusa)
  • Giza Zientzien eta Nazioarte Harremana Saila (Bilboko campusa) 
  • Hizkuntza Modernoen eta Euskal Gaien Saila (Bilboko campusa)
    • Hizkuntza Modernoen arloa
    • Euskal Gaien arloa
  • Gizarte Laneko eta Soziologiako Saila
    • Gizarte Laneko arloa (Bilboko campusa)
  • Gizarte Laneko arloa (Donostiako campusa)
  • Turismo Saila
    • Turismo Arloa (Bilboko campusa) 
    • Turismo arloa (Donostiako campusa)

Ikerrildoetako diziplina arteko ikerketa, jakintzaren transferentzia, etengabeko prestakuntza, eta graduondoko eta doktoregoko proiektuak sustatzen dituzten 4 unitate daude.

  • “Pedro Arrupe” Giza Eskubideen Institutua
  • Aisiazko Ikaskuntzen Institutua
  • Euskal Gaien Institutua
  • Etika Aplikatuko Zentroaa
  • Hizkuntzetako unitate bat, prestakuntza espezializatuko 4 gunerekin:
    • Hizkuntza Modernoen Ikastegia (Bilboko campusa)
    • Hizkuntza Modernoen Ikastegia (Donostiako campusa)
    • CIDE: Espainierako Nazioarteko Deustu Ikastegia
    • Euskal Irakaslegoa 

Eskatu informazioa