Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Giza Garapenerako Aisia, Kultura eta Komunikazioa

Bilboko campusa | Doktoregoak

Aurkezpena

99/2011 Errege Dekretua, urtarrilaren 28koa

*Unibertsitate Kontseiluak egiaztatutako programa.

Programari buruz

Giza Garapenerako Aisia, Kultura eta Komunikazioko doktoregoa programa berritzailea, diziplinartekoa eta sailen artekoa da, eta nazioarteko harremanak hobetzeko bidea.
Aisiari eta hizkuntza, kultura eta komunikazioaren azterketei buruzko ikerketa sustatzea eta ezagutza sortzea ditu helburu. Arlo horietako ikerketak sustatzen ditu, eta aparteko arreta eskaintzen die nortasun kulturalak eratzeari eta garatzeari lotutako erronkei eta horren gaur eguneko adierazpenari, inguru global eta anitzean.

Doktorego programa honek, besteak beste, Aisia eta Giza Garapeneko Doktoregoa du oinarri. Aisia eta Giza Garapeneko Doktoregoak hainbat urte daramatza Deustuko Unibertsitatean, elkarren segidako 24 urte, hain zuzen ere, eta nazioartera zabalik dago. Horrez gainera, doktorego programak baditu beste doktorego batzuk ere oinarri: Hizkuntza eta Literaturako doktoregoa; Historiako doktoregoa; Historia eta nortasuna; Giza Zientziak Ezagutzaren Gizartean izeneko doktoregoa eta Lidergoa, Erakundeak eta Gizarte Kapitala doktoregoa.

Programaren ardatz diren ikerrildoak, aisia, kultura eta komunikazioa terminoetan biltzen direnak, bat datoz helburu berean: giza garapena sustatzea, horrek, aldi berean, garapen pertsonala eta soziala dakarrela.

Doktorego programak, halaber, ikerketaren garapenerako estatuko eta atzerriko unibertsitateekin prestakuntzarako eta ikerketarako sinatutako sare eta hitzarmenak ere baditu oinarri. Emaitza da aisian espezializatutako elkarte eta sareetan egotea eta horietan parte hartzea, besteak beste OcioGunen (Aisiari buruzko Unibertsitateko Ikerketako Espainiako Sarea), OTIUMen (Aisiazko Ikaskuntzen gaineko Iberoamerikako elkartea), ENCATCen (European Network of Cultural Administration Training Centers), AEPUMen (Nagusientzako Unibertsitate Programen Estatuko elkartea) eta WorldLeisuren (Aisiazko Ikaskuntzen Munduko elkartea). Sare horiez gainera, orain badugu beste bat: Linked Data Espainiako sare tematikoa.