Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Giza Zientziak. Aipamenak: Historia; Filosofia eta Erlijioen Historia

Bilboko campusa | Graduak

Gradua

Titulu honen gradudunek sakon ezagutzen dute gizateriaren historia; izan ere, hainbat ikuspegitatik ikasten dituzte gizarte sarea osatzen dituzten kultura adierazpenak eta erlijio tradizioak, eta modu malguan eta irekian interpretatzeko gaitasuna eskuratzen dute.

 

Zer eskaintzen dizu Deustuko gradu honek?

  • Prestigioa eta esperientzia duten ikasketak. Deustuk ehun urte baino gehiago darama Historia, Filosofia, Hizkuntza modernoak, Teologia eta Erlijioaren Zientziak irakasten. Euren jakintza arloetan ospea duten irakasleak, gizartearen beharrizan berrietara egokituak eta etengabe eguneratzen dihardutenak. Ikasprozesuan lagunduko eta motibatuko zaituzte.
  • Beste herrialde batzuetako unibertsitateetan ikasteko aukera ematen dizuten nazioarteko trukerako programak.
  • Prestakuntza akademiko eta pertsonal osoa izateko beharrezko zerbitzu guztiak dituen liburutegia; bertan, Historia, Filosofia eta Erlijioen historiari buruzko edizio eguneratuak eta bibliografia espezializatua izateaz gainera, JSTOR datu basea ere kontsulta dezakezu, besteak beste. Horrela, gure garaiko historia globalerako funtsezko autoreen artikuluak eta ekarpen berrienak kontsultatzeko aukera izango duzu.
  • Historiaren eta artearen beraren tresna eta teknikak aplikatzea, metodologia berritutik: taldeko lana, tutore bidezkoak, ikerketa pertsonala…
  • Historiako ikerketaren joera berrien hastapenak (historia globala, memoriaren historia, etab.)