Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Komunikazioa

Donostiako campusa | Graduak |

"Prestakuntza osoa eta komunikazioaren sektorearen egungo beharrizanetara egokitua"

video

Logo de la Universidad de Deusto

Ez dut uste unibertsitate edo institutu batek nazioarteko esperientzia batean ikasten dena irakats diezazukeenik

“Hainbat tokiren artean pentsatzen egon ondoren, Frantziako Nantes aukeratu nuen azkenean. Lehenengoz nengoen etxetik, familiarengandik, lagunengandik urrun; eta horrek erakutsi dit nolakoa naizen, berriro hasteko gai naizen benetan, hizkuntza desberdina izan eta beste hizkuntza batean ikasten, munduko beste toki batzuetako lagunekin (belgikarrak, errusiarrak, letoiak, korearrak, indonesiarrak).

Truke programa bizitzan izan dudan esperientziarik aberasgarriena izan da. Ez dut uste unibertsitate, akademia edo institutu batek halako esperientzia batean ikasten dena irakats diezazukeenik.

Uste dut halako esperientzia unibertsitateko ikasle guztiek bizi beharko luketela; urrats handi bat da, bizitza, lana edo bizitzako eguneroko gauza asko beste era batera ikusteko.
Gaur egungo komunikazioa, denok dakigun bezala, inoiz baino nazioartekoagoa da. Horregatik ezinbestekoa da lehenbailehen praktikan jartzea, eta zer aukera hoberik beste herrialde batean egitea baino, mundu guztiko jendearekin!”

Borja Vergara, Komunikazioko graduduna