Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Ikerketa politika


Irakaskuntzarekin batera, Ikerketa da unibertsitate ororen funtzio nagusietariko bat. Ikerketak jakintza zientifiko berriak dakarzkio gizarteari, diziplina guztietan. Ikerketak, beraz, aurrerakuntza dakar jakintzan, eta ikuspegi eta metodologia oso desberdinetatik ekarri ere. Hala ere, helburua bat bera da: zientzia bakoitzaren garapenean aurrerapauso bat ematea.

Horri estuki loturik dago egun Transferentzia kontzeptua; izan ere, unibertsitateko ikerketa gizartean duen eraginaren edo hobekuntzaren arabera neurtu eta ebaluatu beharrekoa da. Hartara, kalitateko ikerketa honela baino ezin da ulertu gaur egun: garapen eta berrikuntzako (I + G + b) gizarte prozesuetarako beharrezko urrats gisa.

Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateak, Deustuko Unibertsitateko proiektuarekin bat, justiziaren eta giza garapen orekatuaren aldeko borrokan ekarpena egiten duen jakintzara bideratzen du ikerlana. Horrela egiteak ikerketaren gai-arloak ez ezik, hurbiltzeko metodologiak eta ikerketak lortu nahi dituen helburuak ere baldintzatzen ditu. Aldi berean, Fakultatean lehenetsitako ikerrildoak eskaintzen diren titulazioen maparekin ere zuzenean lotuta daude, graduko ikasketetatik hasi eta doktoregokoetara. Eta gai-arlo horietan dago antolatuta gaur egun gure irakasleek burutzen duten ikerlana.

Fakultateko talde guztiek dituzte ikerketa proiektuak, ikerketako berariazko kontratuak erakunde publiko edo pribatuekin, argitalpen akademikoak edo zabalkundekoak, hedapen edo sentsibilizazioko jarduerak, aholkularitza eta kanpoko aholkularitza zerbitzuak, baita ikertzaile berriak prestatzeko jarduerak ere, batez ere, doktoregoko programen bidez.

Ikerketaren diziplina artekotasuna da horren guztiaren ezaugarri nagusia, baita nazioarteko proiektuen garapena eta lidergoa ere, gure Fakultateko ikertzaileek horretan lan egiten baitute. Euretariko batzuek Europar Batasuneko beste nazionalitate batzuetako ikertzaileak zuzendu ere egiten dituzte.
 

Eskatu informazioa

Bilboko campusa Unibertsitate Etorbidea, 2448007 BilbaoTel.: 944 139 063 socialesyhumanas@deusto.es
Donostiako campusaMundaiz, 5020012 Donostia Tel.: 943 326 288 socialesyhumanas@deusto.es