Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Fakultateari buruzko informazioa

Atal honetan, Fakultatearen kokapenari, irakasleei eta administrazio arretari buruzko informazioa ezagutuko duzu, bai Bilboko campusari dagokiona, bai Donostiakoari dagokiona.

Bilboko campusa

Fakultatearen kokapena

Dekanotza:
Kristalezko eraikinaren 2. solairuan
dago Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko Dekanotza. Bertan dago Dekanotzako taldea eta Fakultateko Idazkaritza.

Fakultateko Idazkaritza:
Dekanotzan dago, eta Fakultateko graduei buruzko arau, alderdi burokratiko eta akademikoei buruzko informazioa ematen du. Graduko ikasleei arreta emateko Idazkaritzak duen ordutegia hauxe da: astelehenetik ostiralera, 09:30etik 12:30era eta 15:30etik 17:30era. Uztaileko ordutegia: 08:30etik 13:30era.


Graduondoen Idazkaritza
Kristalezko Eraikineko 4. solairuan
(solairuartea) dago, eta Fakultateko graduondokoei buruzko arau, alderdi burokratiko eta akademikoei buruzko informazioa ematen du.
Idazkaritzan graduondoko ikasleei arreta emateko ordutegia: 09:30etik 12:30era eta 15:30etik 17:30era. Uztaileko ordutegia: 08:30etik 13:30era.



Irakasleak non dauden

Fakultateko irakasleen bulegorik gehienak Eraikin Nagusiko 3. solairuan daude. Bulegoaren zenbakia jakiteko, begiratu Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatearen web orriaren irakasleen atalean.

Fakultateko irakasleek ikasleak hartzeko ordutegi bat dute, ikasketetan sor dakizkiekeen zalantzak argitzeko. Webguneko irakasleen direktorioan, bulego bakoitzaren zenbakia kontsulta daiteke, bai eta tutoretzako ordutegiari buruzko informazioa, helbide elektronikoa eta irakasleen telefono luzapena ere.

Premiazko abisuetarako, Dekanotzako Idazkaritzara deitu daiteke: 944 139 063.

 

Administrazioko arreta

 

Donostiako campusa

Fakultatearen kokapena

Fakultateko Idazkaritza Arrupe eraikineko 1. solairuan dago, eta Fakultateko gradukoei buruzko arau, alderdi burokratiko eta akademikoei buruzko informazioa ematen du

Graduko ikasleei arreta emateko ordutegia hauxe da: astelehenetik ostiralera, 09:30etik 12:30era eta 15:30etik 17:30era. Uztaileko ordutegia: 08:30etik 13:30era

 

Irakasleak non dauden

Fakultateko irakasleen bulegorik gehienak Arrupe eraikineko 2. solairuan daude. Bulegoaren zenbakia jakiteko, begiratu Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatearen web orriaren direktorioan.

Fakultateko irakasleek ikasleak hartzeko ordutegi bat dute, ikasketetan sor dakizkiekeen zalantzak argitzeko. Fakultatearen webguneko irakasleen direktorioan, bulego bakoitzeko zenbakia kontsulta daiteke, bai eta tutoretzako ordutegiari buruzko informazioa, helbide elektronikoa eta irakasleen telefono luzapena ere.

Premiazko abisuetarako, Fakultateko Idazkaritzara deitu daiteke: 943 326 440


Administrazioaren arreta

 

Ikasle Bulegoa

Ikasle Bulegoa jarduera akademikoaren osagarri diren beharrizanei erantzuteko sortu da.

- Ostatua eta harrera
- Bekak eta laguntzak
- Gizarte Ekintza eta inklusioa
- Enplegua
 

Eskatu informazioa