Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Graduko tutoretzak

Ez da erraza Unibertsitatean hastea, eta anitzak dira prozesuan aurki ditzakegun oztopo akademiko eta profesionalak. Hori dela eta, tutorizazioa, erabakiak hartzeko laguntzaren bidez, Deustuko Unibertsitatearen ustez, oinarrizko baliabidea da errendimendu akademikorako eta ongizate pertsonalerako.

Tutoretza

Unibertsitateko tutoretza orientazioko jarduera bat da, irakasle tutoreek egiten dutena, ikasleen goitik beherako prestakuntzan parte hartzeko, pertsona eta ikasle moduan garatu daitezen.
Tutoretzak lagundu egiten du unibertsitateko hezkuntza pertsonalizatzen. Gure ikasleen banakako eta taldeko arretan oinarriturik dago eta kalitateko funtsezko elementua da.

Beste alde batetik, orientazioa eta tutoretza, abenduaren 30eko 1791/2010 Errege Dekretuak adierazten duenez, unibertsitateko ikasleen eskubidea da, eta gure unibertsitateak, fakultateak eta titulazioak bereziki zaindu nahi dute puntu hori.

Tutoretza Planak orientazio akademikoa du ardatz; bertan, ikasle bakoitzak tutore bat izango du ikasturte bakoitzean. Horiek aholkuak ematen dituzte tramite burokratiko eta administratiboetan, ikasketei buruzko informazioa ematen dute, bai eta erakunde antolaketari buruzkoa eta hautazko gaiei buruzkoa ere.
.

 

Lehenengo mailako berariazko plana

Berariazko ekintza plana dago lehen mailan, ikaslearentzako egokitzapen ikastaroa; tutoretza espazioetan egiten da, ikasturtean zehar, eta kontu hauek lantzen ditu:

  • Unibertsitario izatea: unibertsitateko bizitza eta egitura.
  • Profesionala izatea
  • Zailtasunak ikasketetan
  • Konponbideetarako alternatibak
  • Etorkizuneko aukerak

Eskemak batez ere akademikoa ematen badu ere, orientazio pertsonala eta profesionala ere ikaslearen eskura dauden oinarrizko bi ardatz dira, eta, horietan, tutoreek ikasleari laguntzeko ahalegina egingo dute. Orientazio prozesu honetan zehar, unibertsitateko orientazio zerbitzuak eta beste zerbitzu batzuek eta dekanotzako eta unibertsitateko langileek tutoreekin lankidetzan jardungo dute, eta, nola ez, ikasleekin,
 

Ikasle Bulegoa

Ikasle Bulegoa jarduera akademikoaren osagarri diren beharrizanei erantzuteko sortu da.

- Ostatua eta harrera
- Bekak eta laguntzak
- Gizarte Ekintza eta inklusioa
- Enplegua
 

Eskatu informazioa