Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Ikaslea bazara...

Hitzarmenak enpresekin

Praktikak egiteko lekuak eta praktiken xehetasunak

Lanbide praktikak titulazioetan garrantzirik gehien duen jardueretako bat da; izan ere, praktika horien bidez, ikasleak (bai gradukoak, bai graduondokoak) ikasketetan eskuratu dituen ezagutzak eta trebetasunak aplikatzeko aukera dauka. Gainera, curriculuma asko aberasten dute, kontuan hartuta gizarte honetan gero eta garrantzitsuagoa dela gainerakoengandik bereizten gaituzten ezaugarriak izatea.


Egun, Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateak hitzarmen ugari ditu hainbat erakunde eta enpresarekin, praktikak egin ditzaten gure ikasleek. Horiek ikasturtean zein udan egin ahal izango dira.
 

Ikaslea bazara...

 

Bi tutorek (batak praktikak egiten diren kanpoko zentrokoak; eta, besteak, Unibertsitatekoa bertakoak) egiten dute ikasleen jarraipena praktikek irauten duten bitartean, eta txostenen bidez ebaluatzen dituzte ikasle bakoitzaren lorpenak, bai gaitasun orokorrei dagozkienak, bai berariazko gaitasunei lotuak.

Praktikek,

  • irakaskuntza teorikoak eta praktikoak osatzen dituzte.
  • ikasleei gerora jardungo duten laneko errealitateari zein metodologia dagokion jakiten laguntzen diete, hartutako jakintzak erkatu eta aplikatuko baitituzte.
  • gaitasun tekniko, metodologiko, pertsonalak eta parte hartzekoak garatzen laguntzen dute.
  • esperientzia praktikoa lortzeko modua ematen dute, trebetasunak zabaldu eta lan-merkaturatzea erraztekoa.
  • pertsonen arteko harremanak aberasten dituzte, praktikak egiten dituen erakundeko kideekiko bizikidetzari esker. 

 

Lanbide esperientzia duten gradudunak

 

Praktikek etorkizuneko lanbidearekin lotutako inguru errealetan gaitasunak eta trebetasunak jasotzeko modua ematen dute.

Praktikak enpresa, erakunde eta entitate publiko eta pribatuetan egiten dira, nazio eta batzuetan nazioarte mailan. Laneko lehenengo esperientzia hau erakusle ezin hobe bihurtzen da gaitasun profesionalak erakusteko eta, betiere, curriculum vitaea aberasteko.

Ikasturte bakoitzean praktiketako hitzarmen berriak kudeatzen dira enpresekin ikasturte guztietan, ikasle guztiek esperientzia hau izateko aukera izan dezaten. Enpresa eta erakundeetan praktikak egiteko aukerak zabalak dira eta ekonomi ingurunearen errealitate aldakorrera egokitzen doaz.

 

Eskatu informazioa

Bilboko campusa Unibertsitate Etorbidea, 2448007 BilbaoTel.: 944 139 063 socialesyhumanas@deusto.es
Donostiako campusaMundaiz, 5020012 Donostia Tel.: 943 326 288 socialesyhumanas@deusto.es