Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

OcioGune 2017 - Aurkezpena

“Aisia eta ekosistema teknologiko berriak”
(Bilbao, irailak 28-29)
 

Azken urteotan aurrerapen teknologiko berrien sorrera eta zabalkunde handia izaten ari gara hainbat arlotan eta horrek erabat aldatu du gure ikuspegia hezkuntza, politika, harreman sozial eta komunikazioari buruz, eta aisiari buruzkoa ere bai.Errealitate birtuala eta handitua, robot sozialak, weareable-ak edo zerbitzari pertsonal adimendunak, besteak beste, gaur egungo aisiari atxikitako osagaien sarea osatzen dute, eta jada ez dira ikusten aisiarako gailu edo laguntza huts modura.

Komunikazio onenaren OcioGune 2017 saria

Aurten “Aisia eta ekosistema teknologiko berriak” gaiari eskaini zaio OcioGune 2017 eta, foroaren barruan, komunikaziorik onenaren saria banatu zuen, irailaren 29an, Deustuko Unibertsitateko Aisiazko Ikaskuntzen Institutuko Aisia eta Jakintzako Katedrak

Informazio gehiago
Ezkutatu informazioa
+-

Banco Santanderrek hirugarrenez eman duen saria El ocio digital en la configuración de marcos normativos: una mirada a través de la práctica co-creativa de videojuegos online izeneko komunikazioari egokitu zaio. Autoreak Alexandra Samper-Martínez, Sheila Sánchez Bergara eta Ercilia García Álvarez izan dira. Sariak aisiaren eta antzeko gaien inguruko ikerketan diharduten ikertzaileen lana bultzatu eta aitortu nahi du. 

OcioGune 2017ko hizlarien audioak

2017ko laburpenak eta argazkiak

OcioGune 2017. Aisiaren inguruko ikerketa foroaren XII. edizioa.
Aisia eta ekosistema digital berriak

Informazio gehiago
Ezkutatu informazioa
+-

Joan den irailaren 28an eta 29ean, OcioGune 2017 foroaren hamabigarren edizioa izan zen. Ekitaldiak arlo horretako Europa eta Latinoamerikako hainbat herrialdetako ehun profesional eta aisiaren arloetako (kultura, turismoa, kirola, jolasa) ikertzaile espezializatu inguru elkartu zituen. Hausnarketak eta ekarpenak hiru gai arlo nagusiren inguruan egin ziren, OcioGuneren barruan antolatu ziren mahai-inguruetan: Aisiaren bitartekotza berriak (hizlariak: Elena Neira, Mikel Asensio eta Luca Carrubba); Aisia eta teknologia hiri espazio publikoa eratzean (hizlariak: Irina Grevtsova eta Fernando Bayón); eta Zaleen elkarteak. analisia eta joerak (hizlariak: Nuria Robles, Jorge Gallardo eta María del Carmen Villén). Hasierako hitzaldia David McGillivray-k eskaini zuen. Aisiak eta teknologiak dakartzaten aukera eta kezken argazki bikaina erakutsi zuen eta Aisiazko Ikaskuntzen arlotik fenomeno horren konplexutasuna ulertzeko esparru teoriko eta metodologikoak garatu beharra aldarrikatu zuen, planteatzen dizkiguten erronkei erantzuna eman ahal izateko. Amaierako hitzaldian, Genís Rocak garapen teknologikoaren alderdi etikoa azpimarratu zuen, funtsezkoa baita, teknologia aisialdian erabiltzen denean, pertsonen zerbitzura dagoen tresna izan dadin.

Harremanetarako

  • Aisiazko Ikaskuntzen Institutua Deustuko Unibertsitatea Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao Tel.: 944 139 075 ociogune@deusto.es