Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Gizarte Inklusioa eta Desgaitasuna

Aurkezpena

Masterra

Zergatik aukeratu master hau?

Desgaitasunen sektorearen hazkuntza

Ezgaitasunaren sektoreak izugarrizko garapena bizi izan du azken hamarkadetan, eta aitzindaria izan da gizarte zerbitzuen garapenean. EAEn 500 zentro inguru daude ezgaitasunak dituzten pertsonentzat, gizarte zerbitzu guztien % 20 baino gehiago.

Era berean, zerbitzu horietako profesionalen kopuruak igoera nabarmena izan du, % 500ekoa ia, 80en bukaeratik, urtean ia % 7ko hazkundea izan duelarik.

Esku hartzeko eredu berriak

Zerbitzuen garapen horrekin batera, nazioarteko mailan, aurrerapen handia egin da desgaitasunen ulerkeran eta esku hartzeko ereduan, eta eredu berriak gure testuinguruan ere ari dira hedatzen. Horrek gero eta koalifikazio handiagoa eta etengabeko prestakuntza eskatzen du profesionalen aldetik era askotako funtzioak betetzeko:

  • Pertsona bakoitzaren egoeraren diagnostikoa egitea.
  • Planifikazio pertsonaleko prozesuak.
  • Zerbitzuetako kalitateko estandarren diseinua eta halako pertsonak eta euren familiak artatzeko programak.Bizi kalitatea sustatzen duten laguntza zerbitzuak aztertzea eta eratzea.
  • Bizi kalitatea sustatzen duten laguntza zerbitzuak aztertzea eta eratzea

Gaur egun, ia ez dago aipatutako helburuetarako profesionalak prestatzeko aukera ematen duen programaren erreferenterik Euskal Unibertsitate Sisteman. Hortaz, Deustuko Unibertsitatearen Gizarte inklusio eta desgaitasunei buruzko Masterraren proposamenaren antzekoak izan daitezkeen tituluak Estatuko unibertsitateetan soil-soilik aurkitu ditzakegu.

Profesionalen beharrizana

Botere publikoak gero eta inplikatuago daude desgaitasunak dituzten pertsonen bizi kalitatea hobetzeko lanean (ikustea baino ez daukagu Autonomia Pertsonala Sustatzeko Legea edo azken hamarkadetan zerbitzuek izan duten hazkundea EAEn eta estatu mailan). Horrek zera erakusten du:

  • Profesionalen belaunaldien aldaketak ekarri duen prestakuntza beharra.
  • Agentzia eta erakundeak langilez hobeto hornitu direla.
  • Lanbideko profil berriak lortu beharra, zerbitzuen garapenak eraginda.

Hausnarketa horiek oinarri direla, ikusten da beharrezkoa dela graduondoko prestakuntza programa ofizial bat eratzea, profesionalen prestakuntzan berariazko ekarpena egingo duena, sektoreak erreferente izango duena eta proposamen berezi horrekin profesionalak trebatzeko modua arteztuko duena.

Harremanak

Masterraren zuzendaritza: Almudena Fernández (almudena.fernandez@deusto.es)
Telefonoa: 944139014. Bulegoa: 218

Masterraren Idazkaritza: María Campillo (maria.campillo@deusto.es)
Telefonoa: 944139083