Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Gizarte Inklusioa eta Desgaitasuna

Programa

  • Kredituak: 60 ECTS
  • Irakaskuntza-mota: Aurrez aurrekoa. Dedikazio osoa edo partziala.
  • Egutegi orokorra: urritik uztailera edo irailera
  • Non ematen den: Deustuko Unibertsitatea, Bilboko campusa
  • Ikastegia: Psikologia eta Hezkuntza Fakultatea
  • Ordutegia: Al., as., eta og., 17:00etatik 20:30era
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • Toki kopurua: 30
  • Titulazioa: Gizarte Inklusioari eta Desgaitasunari buruzko Unibertsitate Masterra

Masterraren amaierako lana

Masterraren Amaierako Lanak (MAL) honakoa lortu nahi du…

  • Masterrean zehar ikasitako edukien antolaketa erraztea, arlo edo gai berezi bat sakonki aztertuz.

Ikasleak egin beharreko bakarkako lana da Masterraren amaierako lana. Bertan, ikasleak jaso dituen ezagutza teorikoak eta praktikoak aplikatuko ditu, originaltasunez eta sormenez, eta Masterrean jasotako edukiak eta gaitasunak bertan agertuz.

Masterraren amaierako lana ikerketa teoriko, enpiriko edo aplikatuko proiektua izan daiteke, gai jakin baten inguruan. Masterraren amaierako lana Masterrean zehar egindako praktikekin lotzea komeni da (egindako praktiketako proiektua; praktikak egin diren erakundean, elkartean edo zentroan dauden proiektuak).

Izan ere, azken ikasturtean lan hori eta Practicum-a era paraleloan eginda, modu aplikatuan ikasten diren gai eta arazoak sistematizatzen ikasiko da, gai aukera zabala izango da eta ikasleei lagundu egingo die beharrezko galderak planteatzen eta horiei erantzuteko prozesuak ezagutzen oinarrizko mailan.
 
Masterraren Amaierako Lanaren kredituak eta gaiak

Masterraren amaierako lanak 6 ECTSren aitorpena du (ikaslearen 150 lan-ordu). Bakarka egingo da, Masterraren zuzendaritzak izendatutako tutore baten zuzendaritzapean.

Masterraren amaierako lanaren gaia ikasle bakoitzak aukeratuko du, eta Masterraren zuzendaritzari aurkeztu beharko dio lanaren proiektua, azken horrek onartu dezan. Masterraren Amaierako Lana egiteko, lehen seihilekoari dagozkion ECTSetako 24, gutxienez, gainditu behar dira eta tituluko gainerako ECTSetan matrikulatuta egon behar da.
 
Masterraren Amaierako Lanaren tutoretza eta ebaluazioa

Masterraren zuzendaritzak ikasle bakoitzarentzako tutore bat izendatuko du, masterraren amaierako lana egiteko aukeratutako gaiaren arabera.

Ikerlana amaitu arte, ikasleak eskubidea eta betebeharra izango du tutoreak ezartzen dituen bakarkako tutoretza guztietara joateko. Tutoretza saio horiek ikasleak eta lanaren tutoreak adostuta jarriko dituzte.

Tutoretzaren zeregin nagusia izango da ikaslea orientatzea, lana egiten duen bitartean. Bereziki, honakoetan orientatuko du:

  • Gaia aukeratzen.
  • Ataza planifikatzen.
  • Informazioa jaso eta aukeratzen.
  • Datuak aztertzen eta interpretatzen.
  • Azken txostena prestatzen.
     
Masterraren amaierako lana ohiko baremo akademikoen arabera kalifikatuko da: gutxiegi, nahikoa (5-6), oso ongi (7-8), bikain (9-10), ohorezko matrikula (10).

Ebaluazioaren emaitza gutxiegi balitz, epaimahaiak egoki iruditzen zaizkion gomendioak helaraziko dizkio ikasleari. Hori gertatuz gero, ikasleak eskubidea izango du masterraren amaierako beste lan bat aurkezteko, aparteko deialdian, irailean.

Masterraren amaierako lana jendaurreko defentsan ebaluatuko da epaimahai baten aurrean. Epaimahaia Masterreko klaustroko hiru irakaslek osatuko dute, baina lanaren zuzendari-tutore izan denak ezin izango du mahaikide izan. Epaimahaiak Masterraren amaierako lanaren kalifikazioaren % 70 erabakiko du, aurkeztutako idatzizko lana eta ikasleak egiten duen defentsa kontuan harturik.

Lana aurkezteko, lanaren zuzendari-tutorearen oniritzia eduki beharko da, bai ohiko deialdian (uztailean), bai apartekoan (irailean).

Gainera, Masterraren zuzendariak txostena emango du, aurreikusitako ikaskuntzaren emaitzen ebaluazioa jasoko delarik. Txosten horrek kalifikazioaren % 30 balioko du.