Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Hezkuntza Zentroen Zuzendaritza eta Kudeaketa

Programa

  • Kredituak: 60 ECTS
  • Irakaskuntza mota: Lineakoa. Denboraldi osoan edo partzialean.
  • Egutegi orokorra: Irailetik uztailera
  • Tokia: Lineakoa
  • Ikastegia: Psikologia eta Hezkuntza Fakultatea
  • Ordutegia: Lineakoa
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • Toki kopurua: Ez dago ezarritako kopururik
  • Titulazioa: Ikastetxeen Zuzendaritza eta Kudeaketako Unibertsitate Masterra

Masterraren amaierako lana

Europako kreditu kopurua (ECTS): 15
Izaera (nahitaezkoa/hautazkoa):
Nahitaezkoa
Aurretiazko eskakizunak: Masterraren amaierako lana egiteko, ikasleak modulu bakoitzean garatzen diren gaitasunak eskuratu behar ditu.

Gaitasunak:

Masterraren amaierako lana lotuta dago Masterreko gaitasun guztiekin, titulazio osoan zehar garatutako gaitasun profesionalek bat egiten duten espazio gisa baitago planteatuta. Zehazki, honako gaitasunekin dago lotuta:

Ikusi gaitasunen zerrenda

Prestakuntzako jarduerak eta gaitasunekin duten harremana

Masterraren amaierako lana egiteak tituluko oinarrizko gaitasunak eta berariazkoak garatzen laguntzen du.

Gaitasun horiek garatzeak modua emango die ikasleei moduluetan egindako ikaskuntzak lanbideko egoera errealetara aplikatzeko, transferitzeko eta ezartzeko. Horrek eskatzen du diagnostiko, ikerketa eta ebaluazioko prozesuak ezartzea.

Masterraren amaierako lanean, ikasleek ekintza nagusi batzuen inguruan hausnartu beharko dute eta zein puntutaraino ulertu eta integratzen dituzten erakutsi beharko dute. Ekintza horiek ondoren ageri dira:

  • Egoera, gertaera edo arazo erreal, ezagun eta/edo ikasleak bizitako bat, edo ikastetxeetan nabarmena edo arrunta dena identifikatu.
  • Deskribatu eta Masterrean aurkeztutako edukiekin, iturri bibliografikoekin eta norbere esperientziarekin lotu.
  • Diagnostikatu, antolaketaren ikuspuntutik ere aztertuz.
  • Berariazko ekintza plana prestatu (berrikuntzakoa, hobekuntzakoa edo ikerketakoa), behar den bezala justifikatuta.
  • Berariazko ekintza plana osorik edo faseetarikoren bat garatu.
  • Egindako lanaren inguruko analisi kritikoak, balorazioak, ondorioak eta proposamenak sortu.
     
Ebaluazio eta kalifikazio sistema

Masterraren amaierako lanean jasotzen da Masterrean ikasi diren edukien antolaketa eta aplikazioa eta Ikastetxeen Zuzendaritza eta Kudeaketako berariazko arloan ere sakontzen da. Gaia ebaluatzeko, Masterraren amaierako lana aurkeztu eta jendaurrean defenditu beharko da, eta zuzendariaren txostena beharko da. Azken horretan jasoko da aurreikusitako ikaskuntzaren emaitzen ebaluazioa.
 
Ikaskuntzaren emaitzak

  • Ikastetxe bateko arazo erreal edo arrunt bat argi identifikatzen du.
  • Zehaztasunez deskribatzen du arazoa eta Masterreko edukiekin, bakoitzaren esperientziarekin eta iturri bibliografikoekin lotzen du.
  • Arazoa diagnostikatzen du, antolaketaren ikuspegitik aztertuz.
  • Hobetzeko arloak zehazten ditu, baita egiteko behar diren baliabideak eta nortzuk egin beharko dituzten ere.
  • Berariazko ekintza plana prestatzen du (berrikuntzakoa, hobekuntzakoa edo ikerketakoa), behar den bezala justifikatuta.
  • Ekintza plana garatzen du, aurreko ekintzekiko koherentzia zainduz.
  • Egindako lanaren inguruko analisi kritikoak, balorazioak, ondorioak eta proposamenak egiteko prozesuak ezartzen ditu.

Edukien deskribapena

trabajo fin de master contenidos
1. unitatea. Masterraren amaierako lana • Ebaluatu, ikertu edo berritu.
• Aldaketako proiektuen izaera eta zentzua.
• Aldaketako proiektu baten egitura.
• Masterraren amaierako lanaren formalizazioa.
2. unitatea. Masterraren amaierako lana egitea • Arazoa mugatzea eta zehaztea.
• Aurrekari teoriko, kontestual eta normatiboen ikerketa.
• Ikerketaren diseinua zehaztea.
• Ikerketaren garapena eta gertaeren kudeaketa.
• Emaitzen azterketa egiteko estrategiak.
• Ondorioen eta emaitzetatik sortutako proposamenen zentzua.
• Erreferentzia bibliografikoak.
3. unitatea. Prozesuaren planifikazio pertsonala. • Lan-egutegia.
• Lehenengo zirriborroak.
• Irakasle tutorearekiko harremanak.
• Emandako Masterraren amaierako lanaren aurkezpena eta defentsa.
• Izaera orokorreko alderdi administratiboak.

Oharrak

Masterraren amaierako lanak berariazko araudia izango du egiteko, gaia aukeratzeko, epeak zehazteko, aurkezteko eta defentsa egiteko, ebaluazioko irizpideak ezartzeko, etab.