Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2020ko maiatzak 27Bilboko Campusa

Deustuk Erakundeen Kudeaketa Etikoko titulu propio bat jarri du martxan, % 100 online

Deustuko Unibertsitateko Etika Aplikatuko Zentroak Erakundeen Kudeaketa Etikoko Aditu programa bat jarriko du martxan 2020-2021 ikasturtean eta % 100 online eskainiko du. Horrela, erakundeetan arazo etikoak konpontzeko berariazko ezagutzak behar dituzten profesionalek duten beharrizanari erantzun nahi die Etika Aplikatuko Zentroak. Online modalitateak lanbidean aritzearekin bateragarri egiten du prestakuntza.


Titulu berria edozein diziplinatako unibertsitateko titulua dutenentzat diseinatu da, etikarekin zuzenean lotuta dihardutenentzat: etika batzordeetan, compliance arloan eta Gizarte Erantzukizun Korporatiboan. Lan egiten duten sektore mota dela eta (osasuna, gizartean esku hartzea, etab.), etikoki egoera zailei sarritan aurre egin behar dietenei zuzenduta ere badago.


Ildo horretatik, Etika Aplikatuko Zentroko tituluen zuzendari Izaskun Sáez de la Fuentek azaltzen duenez, tituluak “erakunde bat etikoki sendotzeko prozesuak lideratzeko tresnak ematen ditu, etika aplikatuetako printzipioak eta prozedurak aplikatuz”. Horretarako, hiru espezialitate eskaintzen ditu enpresa, administrazio eta irabazi asmorik gabeko erakundeen ezaugarrietara egokituta. Prestakuntza urritik maiatzera eskainiko da.


Argibide gehiago programaren webgunean edo aurkezpeneko bideo honetan.