Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Enpresa herritarra

Enpresa herritar ereduak enpresei lagundu nahi die gizartean jokatzen duten paperean denen ongirantz aldatzeko


Zelakoa da enpresa herritar bat? 

Enpresa herritar ereduak egun bizi dugun momentuari erantzun nahi dio, enpresei gero eta eskakizun etiko gehiago egiten zaien honetan. Etika Aplikatuko Zentroan garatutako ikerketetatik sortu da. Enpresa herritarraren nozio akademikoan oinarritzen da.

Zer berrikuntza dakar proposamen horrek?

Ohiko Gizarte Erantzukizun Korporatiboan ez bezala, enpresa herritar ereduak oinarri zibikoak enpresaren kulturan eta erakundeen praktikan txertatzea proposatzen du, ez dadila bere jardueratik apartekoa izan.

Erakundearen eragina jasotzen duen gizartearen eztabaida publikoan parte hartzea proposatzen du, harekin lankidetzan aritzea, aurrean dituen erronka sozial, ingurumenekoak eta ekonomikoak gainditzeko.

Enpresaren Etika arloko ikertaldeak enpresa herritarra definitzen duten ezaugarri batzuk zehaztu ditu. Helburua hau da: erakundeentzat erreferentzia gisa balio izatea gizartean duten paperaren inguruan hausnartzeko.

Enpresa herritarra elkarteko kide dela eta harekin konektatuta eta elkarren menpeko direla jabetzen dena da.

Partaide-sentimendu hori dela eta, ulertzen du gizarteari egiten dion ekarpena ez dela ondasun edo zerbitzu batzuk ematera mugatzen, ezta legea betetzera ere. Bere interes propioez gain, gizarte osoaren interesari ere erantzuten dio.

Ikertzaileek enpresa herritarra definitzen duten 12 ezaugarri identifikatu dituzte guztira. Eta metodo bat garatu dute erakundeei aldaketa hori egiten, hausnarketa eta azterketa egiten laguntzeko:

  • Zelakoak izan beharko luketen
  • Zelan agertzen diren gizartearen aurrean
  • Zelan gauzatuko litzatekeen ideal hori praktikan.

Triangulo ETICA 

 

 

 

 

 

 

 

Pdf honetan informazio gehiago aurkituko duzu triangelu etikoari buruz. 

Etika Aplikatuko Zentroko erakundeen etikako arloak eredu hori hartzen du oinarri enpresekin egiten dituen transferentziako jardueretan.

Beste gizarte erakunde batzuekin kontrastatutako eredua da eta dokumentu bat sortu du horren emaitza gisa. Zentroak espero du ekarpen gehiagorekin aberasten jarraitzea.


 

Contacto