Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Minimoen eta maximoen etika

Minimoen etika denok partekatu behar dugun etikaren atala da. Maximoena, bakoitzari aukeratzea dagokion atala da.

 

Zer da minimoen etika?

Minimoen etikak gizarte plural osasungarriak eraikitzeko modua ematen digu. Funtzio erabakigarria du. Lehenengo eta behin, oinarri horren gainean balio desberdinak dituzten pertsonekin batera bizi gaitezke

Bigarrenik, denok bete behar dugun gutxienekoa da. Ezin da diskriminazioa edo tratu txarra onartu. Eta, hirugarrenik, instituzio komunak epaitzeko irizpide gisa balio digu. Legea bidegabea dela esaten badugu, denok egon behar dugu ados zeri buruz ari garen hitz egiten.
 

Zer da maximoen etika?

Maximoen etika bakoitzari aukeratzea dagokion etikaren atala da. Norberarentzat edo gehienentzat plazeraren eta gogobetetasunaren bila ibiltzea jotzen dute batzuek bizimodu ezin hobetzat.
Beste batzuentzat, berriz, aurrerabidearekiko konpromisoak justifikatzen du norbere burua ukatzea eta sakrifikatzea. Badira arrazoi etikoengatik barazkijale direnak eta errentaren zati bat ongintza sozialei eskaini behar dietela uste dutenak.

Bizi proposamen horietako bat ere ezin da bizikidetzarako baldintzatzat jo. Izan ere, horien inguruko adostasuna ez da desiragarria, are gutxiago posiblea.
Hala ere, maximoen etika garrantzizkoa da, koherentzia ematen baitie gure bizitzako aukerei eta portaerei. Minimoen etikak ez gaitu pertsona gisa itxuratzen, maximoen etikak bai, ostera.

 

Contacto