Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Eraginaren ebaluazioa ikuspegi etikotik

Etika Aplikatuko Zentroak metodologia bat garatu du ikuspegi etikoa erakundeen gizarte eraginaren ebaluazioko zeharkako ardatz gisa jasotzen duena.

Erakundeek gizarteari egiten dioten ekarpenaren inguruko kontuak emateko formulak bilatzen dituzte gero eta gehiagotan. Klima aldaketaren kontrako edo 2030 Agendako helburuekin bereziki konprometitutako erakundeetan gertatzen da.

Enpresaren gizarte eraginaren ebaluazioari esker, haien jardueraren eta inguruan gertatzen diren aldaketen arteko kausa-efektu erlazioak uztartu ditzakete.

Eragina ebaluatzeko era desberdinak daude. Etika Aplikatuko Zentroak ikuspegi etikoa ebaluazioaren zeharkako ardatz gisa jasotzen duen metodologia bat garatu du.

Metodologia horri esker, erakundeek gizartean duten eragina neurtu eta balioetsi dezakete eta, gainera, funtsezko erreferentziak aurkitu ditzakete, ezarri duten asmo etikora zelan bideratu ikusteko. Horregatik, egokitzapen etikoko prozesuetan erabiltzen den tresna bat da.

Zer ekarpen egiten du ikuspegi etikoak?

  • Ikuspegi etikoa jasotzeak izaera ekonometrikoko ebaluazioen hegemonia eta mugak gainditzen laguntzen du.
  • Erakundeen jardunaren eragina gizartean jasotzen duten interes taldeen eta gainerakoen inplikazioa sustatzen du.
  • Gainera, proposamen horrek une horretara arte dauden eraginaren ebaluazio-prozesu desberdinak aztertu eta baliozkotzeko modua ematen du.

Contacto