Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Egokitzapen etikoko prozesua

Egokitzapen etikoko prozesu batek lagundu egiten die erakundeei gizartearen barruko legitimitatea zaintzeko gakoak lortzen.

Erakunde jasangarria izateak faktore ekonomiko eta legalez gain, etikoak ere badakartza. Egokitzapen etikoko prozesu batek lagundu egiten die erakundeei gizartearen barruko legitimitatea zaintzeko gakoak lortzen. Edozein motatako erakundetan aplikatu daiteke. Helburua hau da: koherentzia handiagoa lortzea izan behar dutenaren, direnaren eta gizartean haiei buruz dagoen pertzepzioaren artean.

Zertan datza egokitzapen etikoko prozesua? 

Egokitzapen etikoko plana etengabeko hobekuntza prozesu bat da, eta horren barruan...

  • Geure burua gizartearen parte den erakunde gisa ulertzen dugu.
  • Gai gara diagnostikatzeko gure ekintzak eta erakunde portaerak zein neurritan erantzuten dieten interes-taldeen eskubideei.
  • Eta hobekuntzak ezartzen ditugu.

Horrek urrats batzuk burutzea eskatzen du. Egokitzapen etikoko prozesuan, erakundeek beren burua erakunde gisa ulertzeko ariketa egiten dute. Interes taldeen legezko eskubideei zer jokabidek eragiten dieten identifikatzen dute, legezkotasuna kontuan hartuz, baina harantzago joanda.

Erakundeek beren sektoreko berariazko erronkak hautematen dituzte, baita, oro har, gure inguruan planteatzen direnak ere, Garapen Jasangarriko Helburuak lortzea, kasurako.

Prozesuaren fruitu, erakundeek egin beharreko hobekuntza batzuk hautematen dituzte, Hobekuntza horiek instituzionalizatu egiten dira etika kode gisa, egitura berri gisa, etika batzorde gisa edo kultura aldaketa lortu nahi duten prozesu gisa. Helburua da hartutako konpromisoak berrikusteko modukoak eta denboran mantentzeko modukoak izatea. 

Contacto