Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Zer da etika?

Etika pertsonen eta gizarteen jokabideari buruzko hausnarketa kritikoa egiten duen filosofiaren atala da.

Nondik dator “etika” terminoa? Aristoteles asmatu zuen “etika” terminoa Grekoz zentzu bikoitza zuen hitz batera jo zuen, ethos hitzera: batetik, pertsonaren izaerari erreferentzia egiten dio, pertsona hori besteekin zelan jartzen den harremanetan; eta, bestetik, pertsona hori bizi den gizarteari ere egiten dio erreferentzia. 

Etikak harreman hori kritikoki aztertzen du, baina propositiboa ere bada. Zerk funtzionatzen duen eta zerk ez esateaz gain, pertsona eta gizarte horiek beren onena eman dezaten ere ahalegina egiten du. Hortaz, bizimodu onaren idealak ere prestatzen ditu edo, Aristotelesek zioen bezala, bizimodu zoriontsukoak. 
 

Zelan garatu dezakegu hausnarketa etikoa? 

Tresna eta ikuspegi teoriko batzuk daude hausnarketa etikoa garatzen lagungarri direnak. Tresnak ezagunak dira: balioak, arauak, printzipioak eta bertuteak

Ikuspegi teorikoei dagokienez, zerbait egiten ari den pertsonaren asmoari erreparatu diezaiokegu. Ekintzari edo ekintza horren ondorioei erreparatu diezaiekegu. Etika-eskolek egoerak aztertzeko ikuspegi desberdinak eskaintzen dizkigute. 

Geure burua zaintzea eta denona dena zaintzea da etikak duen funtsezko zeregina eta horretan lagundu nahi digu. Izan ere, gure portaerak ez dira automatikoak, erabaki egiten ditugu. Eta ikasi egin behar dugu zelan hartzen ditugun erabaki horiek, erabaki onak hartzeko, norbanako eta gizarte onak erateko.

Etikak hausnarketari laguntzen dio eta adierazten digu zergatik egin behar dugun moralak ona dela esaten duena edo gure eginbeharra dela esaten duena. Beraz, etika eta morala ez dira berdinak, nahiz eta batzuetan nahastea dagoen bi termino horien inguruan.

 

Contacto