Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Zer da dilema etiko bat?

Erabaki zail bat hartu behar duguneko egoera bat da, bi aukera bakarrik dituena. Bi aukerek eragiten dute konpondu ezineko mina.

 

Dilema etikoa erabaki zail bat hartu behar duguneko egoera bat da, bi aukera bakarrik dituena. Bi aukerek eragiten dute konpondu ezineko mina eta elkar baztertzen dute, biak defendagarriak eta gaitzesgarriak. 

Dilema etiko bat badugu, edozein irtenbide hartzen dugula ere bidegabekeria puntu bat izango du. Etikak aukeratzeko askatasuna erabiltzen lagunduko digu zentzu eta zuhurtzia handiagoz.


Zer egiten dugu dilema etiko baten aurrean?


1. Hasierako egoera ezagutu, nori eragingo dion eta zelako eraginak izango dituen ikusi, bidezkoak eta bidegabeak.
2. Funtsezko oinarri etikoak identifikatu, lehentasunen ordena bat egin eta hartuko dugun erabakia argudiatu.

Etikoki aukerarik sendoena identifikatzeko, eskola etiko desberdinek planteatzen dituzten irizpideak aintzakotzat hartu ditzakegu: deontologikoak, utilitaristak, bertuteen etikak, diskurtsiboak eta profesionalak ere bai.

Dilema ikuspuntu desberdinetatik aztertuta, denak edo ikuspegi teorikorik gehienak bat datozen erantzun bat badago, erantzun hori, seguru asko, etikoki sendoagoa izango da eta arazoaren aurrean erabakirik bidezkoena hartzeko modua emango digu.


Dilemak vs arazoak

Garrantzi handikoa da dilemak eta arazoak ez nahasteak. Arazoa izango da ditugun aukerek elkar baztertzen ez badute, aukeretako batek eskubide edo igurikimen legitimo bat eta beste batek ez-legitimo bat babesten badu.

Adibidez, arazo bat da automobil enpresa batek, irabaziak igo nahirik, produkzioko kostuak merkatzen baditu, segurtasuna murrizteraino eta kontsumitzaileek duten arriskua igotzen badu. Irabaziak igotzea interes legitimoa izan badaiteke ere, hori ezin da lortu kontsumitzaileen segurtasunaren kaltetan.

Kasu horretan, erantzuna argia da eta ez da etikak ematen dizkigun tresnetara zertan jo zein erabaki den zuzena edo okerra zehazteko. Ez dago aukera baztertzailerik eta biak ez dira desiragaitzak. Etikoki aukera argudiagarri bat baino ez dago.

Gure eguneroko bizitzan, dilema etikoak konplexuak izan ohi dira. Etikak jokabide batzuk zergatik hartzen ditugun kontzienteago izateko aukera ematen digu eta arrazoibidea emateko modua.


 

 

Contacto