Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Enpresa arloko etikako zerbitzuak

Zuzendaritza funtzioan laguntzea

Etika Aplikatuko Zentroak erakundeen zerbitzura jartzen ditu hamar urtetan zehar egin dituen erakundeen etikako ikerketetan eta transferentzian jaso dituen ezagutzak. Zentroak metodoak eta tresnak eskaintzen dizkie pertsonei eta erakundeei gaur eguneko erronka etikoak antzemateko, ulertzeko eta aztertzeko.


Aholkularitza

Erakunde mailako Etikako taldeak lagundu egiten die enpresei ikuspegi etikoa haien proiektuetan eta lan prozesuetan txertatzen. Taldeko pertsonen ezagutzak erraztu egiten du ikuspegi zorrotza eta, aldi berean, praktikoa izaten.

  • Aholkularitza taldeei. Etika Aplikatuko Zentroak aholkularitza etikoko prozesuak eskaintzen dizkie zuzendaritza taldeei, etika batzordeei, lan-taldeei edo enpresa batzordeei, unean unekoak edo jarraikoak.
  • Etika aldetik sendotzeko ekimenak. Zerbitzu hau era askotakoa izan daiteke: prozesuen kudeaketa etikorako edo antolaketa arlo jakin baterako dokumentazioa eta prozedurak prestatu edo berrikusketetatik hasi eta erakunde osorako planetara. Erakundeko edo enpresako arduradun taldearekin lankidetzan egiten dira.
     
Prestakuntza

Zentroak erakunde bakoitzaren beharrizanei egokitutako prestakuntza ikastaroak antolatzen ditu. 

  • Mintegi irekiak berariazko gaiei buruz. Hilean behin eta gaiaren araberako iraupena duten mintegiak eskaintzen ditu Zentroak, “learning by doing” prozesuan oinarrituta, lanbideko jardunean dauden kontu eta dilema etikoak egoki ulertzeko eta bideratzeko.
  • Ad-hoc ikastaroak enpresa eta erakundeentzat, era askotako gaiei buruz eta formatu askotan: mintegiak, prestakuntza saioak edo on-line dinamikak. Ikastaroak Etika Aplikatuko Zentroaren instalazioetan zein in Company prestakuntza modalitatean eskaintzen dira.
  • Prestakuntza ekintzak talde handientzat, materialak eta on-line dinamikak barne.

Laguntza zerbitzuak, bai prestakuntzan eta bai aholkularitzan, norbanako eta taldeko gaitasun etikoak garatzea lortu nahi du. Erakundeen etika sendotzean eraginik handiena duten elementuak hartzen dituzte ardatz.

  • Etika kodeak prestatzea
  • Etika Batzordeak. Etika arloko osaketa, gobernua eta salaketak izapidetzea.
  • Egokitzapen etikoko prozesuak erakundeetan.
  • Erakundeen kultura etikoa eratzea.
  • Gobernantzako egituren ikuspegi etikoaren azterketa erakundean.
  • Erabakiak hartzea eta deliberazio etikoa.
  • Etika pertsonen kudeaketan.
  • Enpresa hiritartasun eredua. Erakundeak eta haien asmoa.
  • Eraginaren ebaluazioa eta kontuak ematea.