Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Directica

ZUZENDARITZA FUNTZIOKO IKASKUNTZA KOMUNITATEA

Helburuak

Directica akademikoek eta zuzendaritzan diharduten pertsonek osatzen dute. Helburu hau du: enpresei beren erronka etikoei aurre egiteko beharrizanak eta erantzunak aurkitzen laguntzea

Etika Aplikatuko Zentroak uste du gaia etika aldetik jorratu eta eraginkorra izan dadin, erakunde osoak inplikatu beharra duela. Horregatik, ikaskuntza komunitate honek azpimarratzen du antolaketa arloa enpresa etikan, zuzendaritza funtzioak dituzten pertsonen etikaren beharrezko osagarria den aldetik.

Directica ikaskuntza komunitateak 2016an ekin zion ibilbideari eta Etika Aplikatuko Zentroaren Erakundeen Etika taldeak garatzen dituen ekimenen barruan dago kokatuta. Sortutako ezagutzak eta praktikak arlo horretako beste jarduera batzuk elikatzen dituzte.

Etika Aplikatuko Zentroak eskaintzen dituen enpresa etikako zerbitzuak zerbitzuen atalean kontsultatu ditzakezu.
 

Gaiak

Akademikoek eta zuzendariek honelako gaiak jorratzen dituzte etikaren ikuspegitik:

  • Balioak
  • Arriskua
  • Antolaketa kultura
  • Egoeren planifikazioa
  • Dilemak
  • Eraginaren neurketa
  • Kudeaketa etikoa
     

Argitalpenak

Ondoren ageri diren argitalpenak Directica-ren lanaren fruitu dira:

Martinez, C.; Berezo, J.; Dal Borgo, R.; Sasia, Pedro M.; Cermelli, M. (2017) Changing the culture to change the “ethos”. Poster. Towards a Culture of University Ethics. An interdisciplinary conference. Boston College (MA, USA)

Sasia, P. M., Bilbao, G., Martínez, C., Dominguez, P. (2020). La Empresa como actor clave en la construcción de justicia social: Nuevos modelos de Empresa Ciudadana Bilbao.

Alboan eta REAS Euskadi (koord.) (2020) Empresa ciudadana. Propuestas para una nueva forma de pensar y hacer empresa Bilbao.

Martínez, C., Skeet, A. G., & Sasia, P. M. (2021). Managing organizational ethics: How ethics becomes pervasive within organizations. Business Horizons, 64(1), 83-92.
 

Taldea

Etika Aplikatua Zentroa:

  • Cecilia Martínez Arellano (Koordinatzailea)
  • Peru Sasía Santos
  • Galo Bilbao
  • Nuria González
  • Begoña Arrieta
  • Jorge Canarias
  • Jonatan Caro
  • Jorge Berezo (kanpoko koordinatzailea)
  • Iñigo Puertas (kanpoko koordinatzailea)
  • Rodrigo Dal Borgo (kanpoko koordinatzailea)
     

Zuzendaritza funtzioa dutenak:

Directicak parte hartzen duten zuzendaritzako kideek etikako oinarrizko prestakuntza dute, Etika Aplikatuko Zentroak bermatua. Erakundeen Etika arloko ekimenetan parte hartu dutenak dira gehien bat. Hala nahi dutelako hartzen dute parte eta saioetan jorratutakoaren inguruan konfidentzialtasuna zaintzeko konpromisoa hartzen dute.