Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Enpresa etika

Etika Aplikatuko Zentroaren Erakundeen Etikako ildoak ikerketa eta transferentzia bateratzen ditu erakundeen erronka etikoak antzemateko eta gaitasun etikoak garatzeko laguntza zerbitzuak eskaintzeko.
 

 

Zer da enpresa etika?

Enpresa etikaren helburua da etika arlora bideratutako enpresa izateari esanahia aurkitzea eta irismena norainokoa den ikustea. Enpresak gizartearen ataltzat hartzen du bere burua, jabetzen da zer eragin positibo eta negatibo dituen eta arduraz hartzen du eragin horietan duen erantzukizuna. 

Enpresa etikak galdetzen du zelan, enpresak zelan egiten dituen negozioak eta zer eragin duten jokabide horiek gizarte sisteman.

Oro har, egungo enpresa etikak bi mailaren artean dihardu: maila indibidualaren eta erakunde mailaren artean. Maila indibidualean, lanbideko etikaz lotutako alderdiez interesatzen da eta lidergoan edo lanbideko bertuteetan sakontzen du. Interesen gatazkari erreparatzen dio, zintzotasunari, autonomiari zereginak betetzean eta lan inguruan ez baztertzeari, besteak beste.

Erakunde mailan, enpresa etikak erakundearen asmoa aztertzen du, zer misio hartzen duen bere gain eta zelan jakinarazten dion gizarte osoari, baita zer baliok eratzen duten enpresaren kultura eta zeintzuk dauden proiektuaren eta jardueren azpian.

Maila indibiduala ahaztu gabe, Etika Aplikatuko Zentroko Erakunde mailako ildoak aparteko arreta eskaintzen dio enpresaren hiritar izaerari. Hurbilketa horrek gizarte mailako rola eta proiekturako, jardueretarako eta jokabideetarako zer erantzukizun dakartzan azpimarratzen du.

Zentroak ikerketa eta transferentziako proiektuetan dihardu, erakunde mailako etikan, duela hamar urte baino gehiagotik. Ildo horretako ikertzaileek akademikoen eta zuzendaritza funtzioetako pertsonen hausnarketa etikoa bateratzen dute, enpresen eztabaida etikoak antzemateko, erakunde mailako etikako prestakuntza eta aholkularitza zerbitzuak emanez.

Transferentziako ekintzen asmoa da pertsonek eta erakundeek beren gaitasun etikoak hobetzea. Helburua da sentsibilitate etikoa garatzea, eguneroko lanean dilema etikoak antzemateko, egoera horiek aztertzeko eta horiei aurre egiteko hausnarketa etikotik eta etikoki jarduteko gaitasuna izan dezatela, era autonomoan, baita egoera konplexu eta berrietan ere.

Erakunde mailako Etikako ildoak enpresek diharduten gizarte errealitateko erronka etikoen ikerketa eta transferentzia jasotzen ditu. Gaur egun, globalizazioa, disrupzio teknologikoa eta Garapen Jasangarrirako Helburuak nabarmentzen dira.