Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Enpresa arloko etikako ekimenak

Etika Aplikatuko Zentroko transferentziako taldeak akademikoen eta zuzendaritza funtzioetako pertsonen hausnarketa etikoa erakunde mailako etikako prestakuntza eta aholkularitzako zerbitzuak ematearekin bateratzen du.

Lankidetza horiek neurri eta sektore askotako erakundeetan egiten dira, kooperatibetatik eta GKEetatik hasi eta enpresa transnazionaletara.

  • Directica ikaskuntza elkartea. 2016tik, zentroaren jardueretan parte hartu duten zuzendaritzako kideek enpresen erronka etikoei ekiteko beharrizan berriak ezagutzeko eta antzemateko eratze prozesu batean parte hartzen ari dira. Etika Aplikatuko Zentroko transferentzia jarduera ekarpen esanguratsuak jasotzen ari da elkarte horretatik. Hainbat gai jorratzen ditu: arrisku etikoa, kultura etikoa eratzea digitalizazioan edo kudeaketa etikorako tresnen garapena.

Emandako zerbitzuak

  • Enpresa Etikako prestakuntza eta aholkularitza Mutualiari (2020-2022)
    Etika Aplikatuko Zentroak Erakunde Etikako 6.800 prestakuntza ordu erdipresentzial baino gehiago eskainiko dizkie 222 pertsonari hiru taldetan banatuta: zuzendaritza postuetakoei, enpresa batzordeari eta lidergo funtzioak dituzten enplegatuei. Mutualiako langile guztientzat espazio birtual bat prestatzen da, e-learning-eko baliabideekin eta foroekin. Etika Aplikatuko Zentroak aholkularitza emango dio Etika Batzordeari esleitutako eginkizunak betetzeko, baita laguntza eta aholkularitza ere Kode Etikoa berrikusteko prozesuan.
  • Erronka etikoei buruzko mintegiak (2014-2020). Zentroak hainbat mintegi ireki eta in company modalitatekoak antolatu ditu eta hainbat enpresatako zuzendari eta langileek hartu dute parte: Artez, BBVA, EDP, Elecnor, Euskaltel, Euskoges Gestión sl, Urbegi Taldea, Inauxa, K2K Emocionando , Laboral Kutxa, Mutualia, Vicinay Cadenas.
  • Esparru Etikoaren analisia Egibiden (2019). Egibideko patronatuko batzorde exekutiboari lagun egitea.
  • Somorrostro Prestakuntza Zentroari aholkularitza ematea (2019), bertako jarduerek gizartean zer eragin duten ebaluatzeko, metodologia propio batetik abiatuta.
  • Nortegas-en Etika Batzordeari aholkularitza (2019), batzordearen eskumenen esparruaz, dilema etikoen konponketaz eta etika kodea berrikusteaz.
  • Mutualia (2018): Prestakuntza enpresa batzordeari eta zuzendaritzako kideei, dilema etikoen, etika profesionaleko tresnen eta egokitzapen etikoko prozesuen inguruan.
  • Loiolaetxea (2016-2018). Prestakuntza eta aholkularitza egokitzapen etikoko prozesu batean, xede sozialari buruz, lidergoaren antolaketan, kulturan eta lanbideko etikan eta jardunaren ebaluazioan.

Etika Aplikatuko Zentroak hainbat hitzarmen sinatu ditu erakundeekin hausnarketa eta ikasketa etikoko dinamikak sustatzeko eta lankidetzan ezagutza edo zerbitzuak sortzeko.

  • EDE Fundazioa (2019). Euskal Autonomia Erkidegoko hirugarren sektoreko erakundeetan prestakuntza, ikerketa eta transferentziako ekimenak bultzatzeko akordioa.
  • Alboan eta REAS (2019-2020). Hiritar enpresa eredu berrien ikerketari buruzko mintegian elkarlanerako akordioa, Alboan eta REAS (Red de Economía Alternativa Solidaria, Euskadi) erakundeek koordinatuan, Garapenerako Lankidetzarako Euskal Agentziak finantzatuta.