Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Enseñanza de la historia y construcción de paz en Euskadi

Ikaskuntza komunitatea

Helburuak

Deustuko Unibertsitateko Etika Aplikatuko Zentroak eta Euskadiko Gaztediaren Kontseiluak (EGK) ikaskuntza komunitate bat lideratu zuten 2019-2020 ikasturtean, Euskadin azken mende erdian bizi izan den motibazio politikoko indarkeriari buruz gazteek planteatzen dituzten galderak eta hausnarketak aztertzeko.

Komunitate horren helbururik nagusienetariko bat indarkeriaren historia irakasteko moduari buruzko zenbait gako identifikatzea zen, indarkeria hori deslegitimatzen laguntzeko eta bakearen kultura eraikitzeko. Hasiera batean, 17 eta 25 urte bitarteko 11 gaztek parte hartu zuten –horietatik 7k azkenera arte jarraitu zuten–, profil akademiko eta familia, gizarte eta politika inguru desberdinetakoek. Hala ere, denek zuten interes bat: beren kezka eta esperientziei buruz hitz egitea.

Ondorioak

Proiektuko ikertaldeko kideak behin-behineko ondorio hauek atera dituzte:

  • Gazteek gutxi dakite Euskal Herriko historiaz eta gatazkaz. Horrek nabarmentzen du arreta eskasa eman zaiola arazo horri hezkuntza esparruan. Familia eta koadrila askotan ere isiltasuna da nagusi.
  • Gutxi ezagutzen badute ere, memoria indibidual eta kolektiboaren, ideien, kontakizunen eta sinbologiaren txatalak badituzte. Gehienetan, atal horiek familiatik, koadrilatik, gizarte eta kultura ingurutik edo hedabideetatik eta gizarte sareetatik heltzen zaizkie, baina analisi kritikorako abagunerik hartu gabe transmititzen dira.
  • Memoriaren atal horiek antzekotasun esanguratsuak dituzte ikertaldeak “milaka urteko gatazkaren kontakizun” esaten dionarekin. Barruan ditu bi bandoren arteko gerra eta herri zapaldu eta sendoaren irudia. Osagai horiek indarkeria legitimatzeko bidea ematen dute eta euskal gizartearen aniztasuna ez aitortzekoa.
  • Etika Aplikatuko Zentroa goiargitzen duen planteamendu pedagogikoa kontuan hartuta, funtsezkoa da historiaren irakaskuntzak memoriaren atal horiek kontuan hartzea eta horien inguruan kritikoki lan egitea, errazago zalantzan jartzeko eta aldatzeko. Behin-behineko ondorio horiek kontrastatzen jarraituko dute ikaskuntza komunitatearen bigarren fasean hezkuntzako profesionalekin.
     

Argitalpenak 

Ikaskuntza komunitateak erakutsi du prozesu pedagogiko batek galderak eta zalantzak sorraraz ditzakeela gazteen iruditerian eta gertatu zenaren inguruko azalpen historiko konplexuagoak sustatu.

Ikertaldeak hiru koadernotan eman ditu emaitzak.

Ikertaldea

  • Ángela Bermúdez Vélez, proiektuko ikertzaile nagusia
  • Izaskun Sáez de la Fuente, Etika Aplikatuko Zentroko ikertzailea
  • Galo Bilbao, Etika Aplikatuko Zentroko ikertzailea
  • Cristina Pena Mardaras, Etika Aplikatuko Zentroko ikertzailea
  • Jesús Prieto Mendaza, Etika Aplikatuko Zentroko ikertzaile laguntzailea
     

Ondorioen aurkezpena prentsaurrekoan 

2021eko irailaren 24an, Ángela Bermúdez, Izaskun Sáez de la Fuente eta Jesús Prieto ikertzaileek proiektuaren emaitzak aurkeztu zituzten Bilbon. Parte hartu zuten bi gazte ere izan ziren ekitaldian. Bideo honetan ageri da prentsaurrekoa 8 minututan laburtuta.

Prentsaurrekoaren laburpena euskaraz

Descargar la nota de prensa

Contacto