Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Etika publikoko proiektuak

OGP Euskadiren ebaluazioa [2019-2020]

Taldea: Javier Arellano (ikertzaile nagusia), Xabier Riezu eta Ander Audikana. Etika Aplikatuko Zentroko talde bati eskatu dio Open Government Partnership (OGP) erakundeko Independent Reporting Mechanism delakoak Euskadirako Gobernu Irekiko Ekintza Planaren jarraipena egiteko Eusko Jaurlaritzak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundiek eta Gasteiz, Donostia eta Bilboko udalek aurkeztu dute plana. OGP nazioarteko erakunde bat da. Haren helburua da gobernu “irekiagoak, arduratsuagoak eta herritarrekin sentiberagoak” izango direnak sustatzeko mekanismoak garatzea eta ebaluatzea.
Finantzaketa: OGP

Kontuak gizarte mailan ematea [2017-2020]

Taldea: Ander Audikana, Javier Arellano (ikertzaile nagusia), Xabier Riezu, Ayala Maqueda, Izaskun de la Fuente eta Javier Martínez Contreras.
Proiektuak hobeto ulertu nahi du gizarte zibilaren eta administrazio publikoen arteko solas prozesuak zein neurritan laguntzen duten demokrazian sakontzen, erabakiak hartzea hobetzen eta herritarren artean konfiantza sortzen. Lehenengo atalean, taldeak aztertuko du kontuak emateko prozesuak zein oinarri etikotan oinarrituta eraikitzen diren. Ondoren, interlokuzioko prozesuak aztertuko ditu, interakzioek eragile eta politika publikoen igurikipenak zelan aldatzen dituzten ulertzeko.
Finantzaketa: BBVA

Dinamika sozial eta politikoak M15eko mobilizazioen inguruan Bilbon [2011-2012]

Taldea: Javier Arellano Yanguas (ikertzaile nagusia)
Finantzaketa: Eusko Jaurlaritza- Gazteen Euskal Behatokia