Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Etika eta garapena

Etika Aplikatuko Zentroak garapen jasangarria eta gizarte mailan bidezkoa sustatzen duten gizarte, politika eta ekonomia ereduak eta prozesuak aztertzen ditu. Garapeneko alternatibak ikertu eta proposatzen ditu, baliabide natural ez-berriztagarrien ustiaketa intentsiboa bezalako arloen garapenean.

 

Zein ekarpen egiten du etikak garapen jasangarrian?

Definizio klasikoaren arabera, garapen jasangarria da gizakien beharrizanak asetzeko gai dena, hurrengo belaunaldien iraupenerako behar diren baliabideak arriskuan jarri gabe. Formulazio hori oso formala da oraindik. Ikusi behar da zeintzuk diren beharrizan horiek eta zelako mekanismo eta politiken bidez erantzuten zaien.

Garapenaren edukiaz ere beste urrats bat eman dezakegu. Gaur egun uste dugu benetako garapenaren funtsezko helburua dela pertsona guztiok gizatasun maila altuagora iristea. Horrek esan nahi du bizimodu egokia bizitzeko behar diren baliabide materialak eskura izatea, kulturak aitorpena izatea eta gizartearen eraikuntzan era aktiboan parte hartzea.

Etika aplikatuak herrialde edo eskualde bateko garapenerako helburuen hautaketa zelan egiten den eta helburu horiek zelan lortzen diren aztertzen du. Bi elementu horietan irizpide etikoak daude jokoan. Ez da berdin gizarte berdinzaleagoak edo aberatsagoak helburu izatea. Era berean, ez da berdina etikoki helburu horietara heltzeko kostu eta onuren banaketa zelan egiten den.


Etika eta garapena proiektuak 

Etika Aplikatuko Zentroak aztertu du hainbat ikerketa proiektutan mineralen eta hidrokarburoen ustiapenak laguntzen duela, edo ez, Peru, Kolonbia eta Bolivia bezalako herrialdeen helburuak lortzen. Baliabide naturalen ustiapen intentsiboa garapenerako aukeratzat jotzen da sarritan; hala ere, mineraletan aberats diren herrialde askok ezin dituzte meatzaritzako errenta horiek herritarren ongizaterako errenta bihurtu. Krisi ekologikoak agerian jarri du baliabide horien ustiapen ez hain intentsiboak garatu beharra.