Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Gatazkak eta bakea

Etika Aplikatuko Zentroak indarkeria deslegitimatzen laguntzen duten gizarte prozesuak eta bake kultura iraunkorrak eraikitzen laguntzen duten gizarte prozesuak aztertzen ditu.

 

Zer ekarpen egiten du ikuspegi etikoak bake kulturak eraikitzen?

Etika Aplikatuko Zentroak gizarte gatazkak aztertzen ditu, batez ere, motibazio politikoa dutenak eta indarkeria ezaugarri dutenak. Gatazka berezko ezaugarria da pertsonen eta taldeen bizikidetzan, baina Etika Aplikatuko Zentroak hartzen duen ikuspegi etikoak azpimarratzen du badaudela gatazka horiek kudeatzeko bide eraikitzaileak edo hondatzaileak, inklusiboak eta baztertzaileak eta, ondorioz, nahiz eta indarkeria gizarte mailan normalizatu, ez dela ekidin ezina, ezta desiragarria ere. Alderantziz, zeharo bidegabea da.

Horregatik, Gatazkak eta Bakea ikerrildoko ikertzaileek indarkeria desnormalizatzen eta deslegitimatzen laguntzen duten eta bake kultura iraunkorrak eratzen laguntzen duten gizarte prozesuak aztertzen dituzte. Horretarako, eragileek jokatzen dituzten paperak aztertzen ditu: indarkeriaren biktimak, indarkeria erabiltzeari uko egin dioten talde armatuetako militante ohiak, bakezaleak, herritarrak oro har, agintari politikoak, hedabideak eta hezitzaileak.

Taldeak Euskal Herrian, Kolonbian, Mexikon, Serbian eta El Salvadorren egin dituzte ikerketak, besteak beste. Lanak diziplina arteko ikuspegia hartzen du. Bat egiten dute horretan etika aplikatuak, filosofia politikoak, soziologia politikoak, antropologia sozialak eta kulturalak, psikologia kognitiboak eta diskurtsiboak, eta hezkuntzak.

Pixkanaka lanean txertatzen ari den genero ikuspegia diziplina arteko kontrastearen zeharlerroa da.

Proiektuak bi gai nagusiren ingurukoak dira:

  • Indarkeria legitimatzeko eta deslegitimatzeko gizarte prozesuak. Taldeak indarkeria aztertzen du, alde batetik, eragileek indarkeriaren erabileran dituzten rolak eta indarkeria hori justifikatzeko eratzen diren gizarte diskurtsoak. Indarkeria deslegitimatzen laguntzen duten gizarte eta politika prozesuak ere aztertzen ditu. Lanak biktimen eta indarkeriaren erabilerari uko egin dioten pertsonen protagonismoa ulertu eta babestera bideratuta daude. Hortik abiatuta, gai hauek jorratzen dira: egia, memoria, justizia, damutzea, barkamena, bizikidetza eta adiskidetzea.
  • Pedagogia kritikoak bake kulturak eraikitzeko. Proiektuek aztertzen dituzte hezkuntza historikoak, hiritarrak eta bakerako hezkuntzak zelako ekarpenak egin ditzaketen gizartean indarkeriaren ulerkera kritikoa sustatzeko. Kontuan izaten dituzte bai ikastetxe eta unibertsitateen hezkuntza prozesuak eta ikuspegi pedagogikoak, bai espazio ez formalak, museoak edo gizarte mugimenduen ekimenak, esaterako.