Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Gatazka eta bake proiektuak

Bakea eraikitzea biktimen ikuspegitik [1995etik gaur egunera arte]]

Taldea: Galo Bilbao, Izaskun Sáez de la Fuente, Xabier Etxeberria.

Proiektu honek Euskal Herriko indarkeriari eta biktimei buruz egin diren zenbait ikerketa jasotzen ditu, biktimen ikuspegia jasotzearen inplikazioak eta bakea eraikitzen egiten dituzten ekarpenak alderdiei lotuta ez dauden posizioetatik. Ikertaldeak zenbait gaitan sakondu du: biktimen parte hartzea bake prozesuetan, hezitzaileak neutraltasuna haustea biktimazio prozesuetan eta euskal iritzi publikoaren eboluzioa indarkeriaren aurrean. Bakearen Aldeko Koordinakundearen papera ere jorratu du indarkeria deslegitimatzen eta bortxazkoak ez diren alternatibak sustatzen, baita bizikidetza berreraikitzen biktimen eta biktimarioen arteko asimetria morala aitortuz ere. Taldekide batzuek Justizia errestauratiboko ekimenetan hartu dute parte Euskadin, ETAko kide ohien eta biktimen arteko topaketetan, perpetratzaile askoren biktimen arteko Greenclee esperientzian eta Biktima hezitzaileak programan.


Des-Bideak – Desilusioaren ibilbideak: indarkeria politikoari uko egin izanaren lekukotasunak eta deslegitimaziorako giltzarri kritikoak [2019-2022]

Taldea: Angela Bermudez (ikertzaile nagusia), Izaskun Sáez de la Fuente, Javier Martínez Contrera eta  Galo Bilbao.

DES-BIDEAK proiektuak indarkeriarekin liluratze eta desliluratze prozesuak argitu nahi ditu, Euskadin asmo politikoko indarkeriari uko egitea aztergai harturik. Ikerlanak ETAko militante ohien lagin plurala jasoko du: desilusio prozesuak zelan sortu eta garatzen diren aztertuko du eta zelan jartzen duten zalantzan indarkeriaren erabileraren legitimitatea ekintza politikorako estrategia eta gizartea aldatzeko ekimen gisa.


Ikaskuntza-komunitatea: Historiaren irakaskuntza eta bakea eraikitzea Euskadin [2019-2021]

Taldea: Angela Bermudez (ikertzaile nagusia), Izaskun Sáez de la Fuente, Galo Bilbao eta Cristina Pena.

Ikerketa eta transferentziako proiektu honek Euskadiko gazteek euskal gatazkaz eta motibazio politikoko indarkeriaz egiten dituzten galderak aztertu nahi ditu. Belaunaldien arteko solasaren bidez, gazteen ikuspegiak eta beharrizanak ezagutu nahi ditu. Horrekin batera, Euskadiren bortxazko iraganaren historiaren irakaskuntza kritikorako proposamen pedagogikoen berri eman nahi du, indarkeria deslegitimatzen lagungarri izan dadin. Bigarren fase batean, hezitzaileek, historialariek eta biktimek hartuko dute parte.
Proiektu hori Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren laguntzarekin egiten ari dira eta BBVAren finantzazioa dute.


Ex-Biak: Indarkeriaren erakustaldiak [2018-2021]

Taldea: Angela Bermudez (ikertzaile nagusia), Angélica Padilla, Rodoljub Jovanovic, Adriana Botero.

EX-BIAK proiektuak hezkuntza historikoko bitarteko ez-formalen potentziala ikertzea proposatzen du, indarkeria politikoa kritikoki ulertzea sustatzeko. Horretarako, iraganeko indarkeriak museoen erakusketetan eta memoriarako espazioetan, zineman eta literatura historikoan, nobela grafikoetan, eta beste formatu artistiko batzuetan zelan errepresentatzen diren aztertuko da.

Finantzaketa
: BBVA 2018-2019; Doktoretzako beka EB-Marie Sklodoska Grant- Cofund beka zk.: 665959


Estrotsioa enpresan [2018-2020]

Etika Aplikatuko ZentrokoTaldea: Izaskun Sáez de la Fuente (ikertzaile nagusia) Cristina Aragón eta Cristina Iturrioz (DBS)

Proiektu honek ETAren estortsioa jasan zuten euskal enpresen errealitatea aztertzen du helburu birekin. Lehenengo, enpresen jokabidean, emaitzetan eta garapenean izan duen eragina identifikatzen du epe labur eta ertainean. Bigarren, enpresen errealitatean indarkeriaren edo muturreko ekintzen eraginen inguruan dauden analisirako esparruak egokitu nahi ditu, euskal enpresen errealitatean ez ezik, beste gizarte eta enpresa inguru batzuetan aplikatu ahal izateko.

Finantzaketa: Eusko Jaurlaritza eta fundazio pribatuak
 

Indarkeria terroristaren memoria instituzionalak eta adiskidetzea [2017-2020]

Taldea: Izaskun Sáez de la Fuente (ikertzaile nagusia), Javier Arellano, Angela Bermudez, Galo Bilbao y Xabier Riezu

Proiektu honen helburua da gida metodologiko bat diseinatzea, gizarte erakundeei laguntzeko inguruan gertatzen diren indarkeria terroristari edo biktimizazioko beste prozesu batzuei aurre egiteko jardun eta dinamikak ulertzen. Kontzeptu oinarriak eta tresna metodologikoak hezkuntza eta gizarte arloko sei erakundetan testatu dira 2017 eta 2019 bitartean.

Finantzaketa: Eusko Jaurlaritza eta fundazio pribatuak
 

Terrorearen gutunak: ETAk enpresa munduaren kontra erabilitako estortsio eta indarkeriaren analisi etiko eta politikoa (2012-2017)

Taldea: Izaskun Sáez de la Fuente (ikertzaile nagusia), Galo Bilbao eta Xabier Exteberria

Proiektuak begien aurrean jarri zuen oharkabean pasatu zen ETAren jardunaren esparru bat: milaka biktimak jasan zuten indarkeria mota hori. Erakundearen jarduera hilgarriaren nahitaezko finantzatzaile bihurtu zituen pertsona horiek.
Elkarrizketa eta galde-sortak aztertuta ikusi zen zeintzuk ziren biktimizazio prozesuaren gako nagusiak eta ondorioak, argitu zen zergatik izan den hain fenomeno iluna, zuhurtziaren etikatik balioetsi zen zer dilemari egin behar izan zioten biktimek aurre, mikro-estortsioaren gizarte-sustraiak jorratu ziren eta bitartekarien, alderdi politikoen, enpresarioen erakundeen eta, oro har, gizartearen erantzukizuna ebaluatu zen.

Finantzaketa: Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia, Bilboko Udala eta beste zenbait iturri publiko eta pribatu.
 

Under-VIO – Indarkeria politikoa ulertu hezkuntza historikoaren bidez (2012-2016)

Taldea: Angela Bermudez (IP), Alan Stoskopf, Angélica Padilla, Diego Argumero, Irene Gantxegi

Proiektu honetan aztertu zen Kolonbia, Espainia eta Estatu Batuetako historiako eskola-liburuetan eta irakaskuntzako praktika pedagogikoetan zelan normalizatu edo des-normalizatu den indarkeria politikoa. Ikerketak 10 gako narratibo proposatzen ditu aztertzeko zelan errepresentatzen den iraganeko indarkeria kontakizun historikoetan eta zelan diseinatu daitezkeen indarkeria kritikoki ulertzea sustatuko duten praktika pedagogikoak.

Finantzaketa: Marie Curie Career Integration Grant (EU 7th Framework Programme 2012-2016) eta Spencer Foundation Research Grant (2013-2014).