Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Lanbideko etika

Lanbideko Etika sustrai filosofiko sakonak dituen diziplina akademikoa da. Etika Aplikatuko Zentroak 25 urte baino gehiago daramatza Gizarteko eta lanbideko etika irakasgaia eskaintzen Deustuko Unibertsitateko graduetan.


Zer da lanbideko Etika?

 

Lanbideko Etika sustrai filosofiko sakonak dituen Etika aplikatuaren diziplina akademiko bat da, lanbide bakoitzeko ikuspegia eta hizkuntza hartzen dituena.
Lagundu egiten die profesionalei irizpide arrazionalen arabera erabakitzen, eguneroko zein ekimen eta erabaki diren egokiago, autonomia, erantzukizuna edo justizia bezalako printzipioak kontuan hartuta.

 

Etika Aplikatuko Zentroak duela 25 urte urtetik koordinatzen du Gizarteko eta lanbideko etika irakasgaia eskaintzea Deustuko Unibertsitateko graduetan. Mila ikasle baino gehiagok ikasten du urtero gai hori graduko azken edo azken aurreko mailan.

Irakasgaiak lagundu egin nahi die ikasleei lanbideko bizitzan aurkituko dituzten erronka etikoei aurre egiten eta jokabide bat zergatik den beste bat baino egokiagoa argudiatzeko gai izaten.

Horrela, ikasleak gai izango dira euren espezialitateko profesional onak izateaz gain, zelako profesionalak izan nahi duten, zelako gizartea eraiki nahi duten beren erabaki profesionalekin eta zer printzipio eta argudiotara jo behar duten hori azaltzeko pentsatzen.

Etika Aplikatuko Zentroak aparteko eran azpimarratzen du jarduera profesionalak gizartearen ongizate orokorrean duen eraginean. Lanbideko etika ez da profesionalen eta bezeroen arteko harremanetara mugatzen, gizarte batean gertatzen da. Gizarteak jasoko du eragin positiboa edo negatiboa, lanbideko praktika zelan egiten den kontuan hartuta.