Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Profesorado de Ética

IKASKUNTZA KOMUNITATEA  

Helburuak

Etikako irakasleen ikaskuntza komunitatea Deustuko Unibertsitateko titulazioetan ‘Gizarteko eta Lanbideko Etika’ irakasgaia ematen duten irakasleek osatzen dute. Mila ikaslek baino gehiagok ikasten dute gai hau urtero, graduko azken edo azken aurreko ikasturtean.

Irakasleak hainbat diziplinatakoak dira jatorriz: Psikologia, Enpresa, Zuzenbidea, Filosofia, Ingeniaritza edo Soziologiakoak. Ikaskuntza komunitateak agora bat izan nahi du, profesionalek haien kideengandik eta Deustuko Unibertsitatean gai horretan dagoen esperientzia zabaletik ikas dezaten.

Izan ere, Etika Aplikatuko Zentroak “Etika Aplikatuko Mintegian” du jatorria, 1993-1994 ikasturtearen hasieran. Eta, besteak beste, lanbideko etikaren irakaskuntza sustatzea zen Mintegiaren hasierako helburua.

Ikuspuntua

Esperientziako urte hauetan, sendotu egin da erreferentzia komuneko esparrua. Irakasleek uste dute etika filosofiaren atal bat dela, moralaren inguruan kritikoki lan egiten duena, eta asmo bikoitza duela. Batetik, pertsonen garapen moralerako irizpideak ezartzea eta, batez ere, gizarteko harremanei buruzko hausnarketa kritikoa sustatzea, gizarte bidezko, solidario eta demokratikoak eraikitzea sustatzeko.

Alde horretatik, etika zibikoaren aldeko apustua dago, herritartasunaren praktika hausnartu, kritiko eta gizarte eta politika inguruarekin konprometitura bideratzeko gai dena.

Baita lanbideko etikaren aldeko apustua ere, lanbideak herritar garela adierazteko era berezi eta oso eraginkorrak direlako. Izan ere, ekarpen erabakigarria egiten dute gizarteak eraikitzen, harremanak bideratzeko (lanekoak, ekonomikoak, sozialak, politikoak) etika irizpideen arabera (inklusioa, justizia, ekitatea, demokratizazioa, aniztasuna) edo kontrara.

Taldea

  • Jonatan Caro Rey
  • Izaskun Sáez de la Fuente Aldama
  • Itziar Navarro Pikabea
  • Joxin Etxezarreta Odriozola
  • Jorge Canarias Fernández-Cavada
  • Javier Martínez Contreras
  • Aranzazu Echaniz Barrondo
  • Miguel Ramón Viguri Axpe


 

Contacto